Udako Euskal Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | unibertsitatea, argitaletxea, irabazteko asmorik gabeko erakundea eta goi mailako hezkuntza-erakundea |
Herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1973 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Udako Euskal Unibertsitatea edo UEU lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da eta Onura Publikoko aitormena du 1990etik.[1] 1973an sortu zen Donibane Lohizunen antolatutako Udako Ikastaroetan.
Orobat euskaraz eta unibertsitate mailakoak diren atal hauek sustatzen ditu: ikastaroak, liburu-argitalpenak, Internet-zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak, eta graduondoko-ikasketak.
Udaz gain, beste urte sasoietan ere antolatzen ditu ikastaroak, baita jardunaldiak ere (esaterako, Informatikari euskaldunen bilkurak, edo Natur Zientzietako Topaketak).
Euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko zenbait datu-base (Inguma, Artizarra...) eta foro (Ikergazte, Txiotesia...) eskaintzen ditu.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da. Horretarako, hiru ardatz nagusi ditu:
- Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea.
- Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea.
- Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.
Kataluniako Universitat Catalana d'Estiuren lana aurrekari sendoa izan zen Udako Euskal Unibertsitatearentzat. Izatez, Katalanen aurrerapausoen berri izan eta hiru urtera sortu baitzen UEU 1973an.[2][3][4]
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun UEUk 1.200 bazkide inguru ditu. Idazkari nagusia Ane Sarasua da; bera da kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza daramatzana. Lehenago Mari Karmen Menika izan zen idazkari nagusia (1986-2000), orain Ikastetxe Nagusiko arduraduna dena.
UEUko zuzendariak honako hauek izan dira: Manex Goihenetxe (1973-1976),[5] Martin Orbe (1976-1983), Baleren Bakaikoa (1983-1987), Inaki Irazabalbeitia (1987-1991), Kepa Altonaga (1991-1996), Mikel Aizpuru (1996-2000), Xabier Isasi (2000-2004), Aitzpea Leizaola (2004-2005), Lore Erriondo (2005-2010), Karmele Artetxe (2010-2014), Iñaki Alegria (2014-2018),[6][7] Kepa Sarasola (2018-2023), eta 2023ko otsailetik Aitor Bengoetxea da zuzendaria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970an unibertsitatean euskara ez zen bat ere erabiltzen. Orduan utopia moduan ikusten zen euskara etorkizunean arlo guztietara naturaltasunez zabaldu ahal izango zela. Baina 1970-72an Baionako Euskal Erakustokian antolatu ziren Euskal Asteak izan zuten arrakasta ikusirik, 1972ko ekitaldian Karlos Santamariak Euskal Unibertsitatea sortzeko premiaz emaniko hitzaldiaren bidetik, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek UEU antolatzea erabaki zuten 1973ko udan, Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin ziren, ondorengo biak Uztaritzen, eta 1977tik Iruñean. Geroago, urteak pasa ahala, hainbat urrats kualitatibo egin dituzte etengabe euskarazko unibertsitatea eraikitzeko bidean.
1975ean hasi ziren liburuak argitaratzen. urtero 10 bat liburu argitaratu dira harrezkero.[8][9]
Udako ekitaldien eragina zabaldu nahian, 1985tik urtean zehar ere Jardunaldiak antolatzea erabaki zen, publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-mailako hitzaldi eta mahai-inguruz osatuak.
1984an Aralarko San Migelen UEUren bideari buruzko gogoeta egin zen. Hasi berriak ziren EHUren uda ikastaroak, eta biak nola txertatu pentsatzen hasi ginen. Aralarreko saioa oso inportantea izan zen, bidea markatu zelako, zuzendariek hortik jo zutelako gero. Horrela, 1986an, UEUk legezko kultur elkarte izaera hartu zuen.[10]
1990an Uztaro aldizkari zientifikoa sortu zuten, geroago sortu ziren Historiari buruzko Kondaira aldizkaria (2003-2013), arkitekturari buruzko Aldiri aldizkaria (2009-2022), eta osasungintzari buruzko Osagaiz aldizkaria (2017).
Aralarrekoaren moduko beste mugarri bat, 1995eko kongresua izan zen, UEUren lehena. Bazkidetza figura sortu zen han, eta UEU bazkidez osatutako elkarte modura egituratu zen. Bazkideak gero eta gehiago, gaur egun bazkideak 1.200tik gora dira. 2002-03an, bigarren kongresua egin zuen UEUk, eta gizartea aldatu zen heinean, bere eginkizuna eta bidea egokitu eta moldatu zituen.[11]
1996an Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi ziren kongresu moduan. Geroago beste hainbat arlotara zabaldu zuten kongresuen formula: Natur Zientziak, Hizkuntzalaritza, Arkitektura...[12]
2000. urtean Inguma datu basea sortu zuten, unibertsitate mailako euskarazko produkzioa erraz atzitzeko helburuarekin.[13][14] Euskarazko komunitate akademikoa koordinatzeko antzeko beste sei zerbitzu informatiko sortu zituzten geroago.
2001etik Hizkuntza Teknologia berezko titulua antolatu zuten, lankidetzan Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Geroago 10 baino gehiago izan dira honela antolatu diren graduondokoak edo berezko tituluak.[15]
2001ean bertan hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan hasi ziren irakasleak prestatzeko Ulibarri programan. Geroago Prest Gara eta Haur Eskolak programetan ere parte hartu dute.
2003tik on-line ikastaroak ematen hasi ziren eta 2013an on-line irakaskuntzarako eredu pedagogikoa definitzen hasi zen. Eredu hori sortu zuen taldean zeuden Abel Camacho, Ireide Arriolabengoa, Rakel Gamito, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta.[16][17][18]
2010ean, beste aldaketa bat antolatu zen: irudi korporatiboa, gure eginkizuna birformulatu, ildo nagusiak zehaztu, lan egiteko moduak, konpromisoak…[11]
2015ean euskarazko ikerkuntza sustatzeko eta ikertzaile gazteak koordinatzeko asmoz Ikergazte kongresua antolatu zuten lehenengoz. Helburu bera zuen Txiotesia lehiaketa 2013az gero euskarazko tesiei ikusgarritasuna emateko.[19][20]
2019an GOI ikastegia sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, eta azpiegitura horrekin urte bat geroago 2020ean online eta euskaraz martxan jarri zuten Irakaskuntza ertainetan irakaslea izateko behar den master ofiziala.[21][22][23]
2022an 50 urte bete zituen, eta horretarako ospakizun sortari ekin zion urte horretako maiatzean.[24]
Ikastaroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973z gero 2.000 baino gehiago dira unibertsitateko gaiak irakasteko antolatu dituen ikastaroak.[25] 2003an hasi zen on-line ikastaroen eskaintza, eta 2013an euskarazko lehen MOOC ikastaroa (Android programazioaren hastapenak). Sailetan egin izan da beti ikastaroen antolaketa, sailak hauek izan direla:
- Antropologia
- Antzerkilaritza
- Arkitektura
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Filosofia
- Fisika
- Glotodidaktika
- Historia
- Hizkuntzalaritza
- Informatika
- Itzulpengintza
- Kazetaritza
- Kimika
- Klimatologia eta Meteorologia
- Literatura
- Matematika
- Musika
- Natura Zientziak
- Osasuna
- Pedagogia
- Psikologia
- Sexologia
- Soziolinguistika
- Soziologia
- Sukaldaritza (2000-2004)
- Zuzenbidea
Argitaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUk 1975tik 2020ra bitarte unibertsitate mailako 458 liburu (saiakerak eta testu-liburuak) argitaratu ditu, urtero 10 liburu gutxi gorabehera.[26][8][27][9][28]
UEUn sortutako liburu gehienak Buruxkak liburutegi digitalean kontsulta daitezke.[9]
-
Filosofia
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an hiru aldizkari ere plazaratzen zituen: Uztaro (giza-zientziak, 1990ean sortua), Aldiri, Arkitektura eta abar (arkitektura, 2009an sortua), eta Osagaiz (osasun-zientziak). 2003 eta 2013 urteen artean Kondaira aldizkaria ere argitaratu zuen historiako gaiekin.
Udako ikastaroetan Udaro izeneko barne-buletina argitaratzen du UEUk. Bertan, ikastaroen inguruko informazioa, elkarrizketak eta argazkiak izan ohi dira.
-
Uztaro aldizkaria
-
Uztaroko zuzendariak Gidor Bilbao eta Jokin Apalategi
-
Osagaiz aldizkaria
-
Aldiri. arkitektura
-
Aldiri aldizkaria
Datu-baseak eta Internet-zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguma datu-basea euskarazko produkzioa unibertsitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguma datu-basea euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen du. 2021ean guztira 206 erakunderen lana katalogatuta zegoen. 45.000 erreferentziatik gora eta 12.506 egileen lana eskaintzen ditu. Euskal Komunitate Zientifikoaren argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak biltzen ditu.
2000. urtean sortu zuen UEUk datu-base hau.[13][14] Azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko datuak eskaintzen ditu.
Artizarra sare soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artizarra euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. 500dik gora profesional euskaldunen arteko harremanak errazten ditu. Profesional bakoitzak Inguma datu-basean duen ekoizpenaz gain uneko bere jarduera profesionalaren datuak ere erakusten ditu. Mundu mailako LinkedIn sarearen antzerakoa da, baina euskaraz eta euskararen alorrean lokalizatuta. Hor agertzen diren komunitate zientifiko-profesionalei elkarren berri eman nahi die.
Tesiker, euskarazko doktorego-tesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tesiker datu-baseak euskaraz argitaratu diren 550 doktorego-tesien datuak eskaintzen ditu, baita tesi-txostenak ere. UEUk jasotako datuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren webgunetik. 550 doktorego-tesi digitalizatu eskaintzen ziren 2019an eta urtez urte eguneratzen da.[29]
Buruxkak liburutegi digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruxkak liburutegi digitalean UEUk argitaratutako liburu guztiak eskaintzen ditu formatu digitalean (2018an 380), azken urteetan plazaratutakoak ezik. Liburu guztiak partekatu daitezke CC-BY-SA lizentziarekin.[30][31] Buruxkak izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari; aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri zion.
Apunteen Otarrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruxkak liburutegian dauden liburu guztiz zuzenduak izan gabe, unibertsitate alorreko diren lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da. Besterik esan ezean Otarreko dokumentu guztiak partekatu daitezke CC-BY-SA lizentziarekin.[32]
Arloa | Zenbat dokumentu | Azpiarloka |
---|---|---|
Giza zientziak | 464 | Antropologia (7), Ekonomia (280), Geografia (22), Komunikazioa eta kazetaritza (30), Pedagogia (53), Psikologia (25), Soziologia (42), Zuzenbidea (5) |
Ingeniaritza eta teknologia | 406 | Arkitektura (299), Informatika (75), Ingeniaritza eta teknologia (32) |
Giza zientziak | 201 | Bibliotekonomia eta dokumentazioa (28), Filosofia (19), Historia (18), Literatura (5), Hizkuntzalaritza, filologia, hizkuntzak, itzulpengintza (131), |
Zientziak | 111 | Biologia eta natur zientziak (26), Botanika (13), Fisika eta astrofisika (4), Kimika (47), Matematika (21) |
Osasun zientziak | 19 | Medikuntza eta osasuna (19) |
Artea eta musika | 11 | |
Zientzia aplikatuak | 2 |
Unibertsitatea.net unibertsitarioen ataria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatea.net atariak albisteak argitaratzen ditu komunitate unibertsitario euskaldunarentzat (besteak beste elkarrizketak ikerlariekin, 140 gora),[33] eta zenbait blog biltzen ditu hainbat zerbitzu emateko asmoarekin (ekonomia, Hizkuntzaren prozesamendua, artea, ingurumena...).[34]
Atari honen barruan dago Apunteen otarrea unibertsitate alorreko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da.[35] Otarreko dokumentuak besterik ezean Creative Commons, Aitortu-Partekatu lizentziaren arabera eskaintzen dira. 2018 urtean guztira 941 dokumentu zeuden gaika honela banatuta: Artea eta musika (4), Giza zientziak (112), Gizarte zientziak (333), Ingeniaritza eta teknologia (393), Osasun zientziak (19), Zientzia aplikatuak (2) eta Zientziak (78)
Iparrorratza unibertsitatean sartzeko orientazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparrorratza zerbitzua unibertsitatera ikastera ailegatzen diren ikasleentzako aholkularitza-zerbitzua da, zer ikasiko duten erabakitzen laguntzeko.
Softkat euskarazko softwarea (2000-2013)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Softkat euskarazko softwaregintzaren datu-basea indarrean egon zen 2000tik 2013ra bitarte.
EuskaraZ eta Uztargi, euskarazko lehen posta-zerrendak (1996-2001)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko lehen posta zerrenda izan zen EuskaraZ.[36] EKBk sortu zuen 1996an. Ondoren, EKB desegin zenean, 1999ko ekainetik 2001eko abendura bitarte UEUk hartu zuen zerrendaren ardura.[37] Zerrenda moderatu gabea zen, eta UEUk kudeatu zuen bitartean 600 kide biltzera ailegatu zen eta 3.250 mezu azaldu ziren.[38] 2001ean, UEUk zerrenda kudeatzeari utzi zion eta pertsona partikular batzuen eskuetan geratu zen ardura. Orduan UEUk 2001eko abenduan Uztargi zerrenda moderatua sortu zuen. Euskaraz bakarrik idatz zitekeen Uztargin. Euskalgintzak eta kulturgintzak informazio-trukerako zuten fororik irekiena zen orduan, eta moderazioari esker, askotariko jatorria zuten mezuak banatzen ziren, monopoliorik gabe, eta errespetu giroan. Lehenengo sei hilabetetan 216 mezu plazaratu ziren bertan, eta laurehun harpidedun baino gehiago zuen.
Kongresuak eta profesionalen bilkurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996tik antolatu dituen profesionalen bilkurak 100 baino gehiago izan dira. Besteak beste hauek:[12]
- Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak.
- Glotodidaktika V. Topaketak.
- Natur Zientzietako IV. Topaketak.
- Historialarien V. Topaketak.[39]
- Matematikarien IV. Topaketak.[40][41]
- Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak.[42]
- Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketak.[43]
- ''Arkitekturan, euskaraz?'' II. Topaketak.[44]
- Psikologoen III. Topaketak.[45][46]
- Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?[47]
- Ekonomialari Euskaldunen I. Bilkura.[48]
- Lurraldea eta hizkuntza IV. jardunaldia.[49]
- Jakin-UEU-Usurbil jardunaldiak[50]
-
Informatikarien bilkura 2015 Robotika
-
2007ko Informatikarien Bilkura Web 2.0 hemen
-
Glotodidaktika Topaketa 2018.
-
Natur Zientzietako Topaketak, UEU2018
-
Osasun Zientzietako 3. Topaketak, UEU2018
-
Ekonomialarien biltzarra (2019)
Ikerlari gazteen komunitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatean eta euskaraz aritzen diren ikerlari gazteek elkarren artean ezagutzeko eta beren arteko komunikazioa eta lankidetza errazteko zenbait ekinbide plazaratu ditu UEUk 2012z geroztik:
Ikergazte kongresua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikergazte kongresua bi urterik behin antolatu da 2015etik, ikerlari gazteen topalekua izateko.[51] 200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean.[19]
Txiotesia lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helburu bera dauka 2013z geroztik bi urterik behin antolatzen den #txiotesia lehiaketak. Parte hartzaileek Twitterreko 6 txiotan azaldu behar dute beren tesi-lana. Lehenengo lehiaketan 86 ikerlariren 516 txio argitaratu ziren.[20]
#txiotesia | Urtea | Txioak | Lehiakideak | Txio ulergarriena | Txio originalena |
---|---|---|---|---|---|
#txiotesia1 | 2013 | 516 | 86[52] | Estitxu Garai Artetxe[53] | Itxaro Perez Urzelai[54] |
#txiotesia2 | 2014 | 777 | 46[55][56][57] | Itziar Gonzalez[58] | Eneko Bidegain[59] |
#txiotesia3 | 2016 | 814 | 52[60] | Uxoa Iñurrieta[60] | Iraia Muñoa[60] |
#txiotesia4 | 2018 | 589 | 34[61] | Naima El Bani Altuna[62] | Juanmari Agirreurreta[63] |
#txiotesia5 | 2020 | 444 | 74 | Ainhoa Gonzalez Pujana[64] | Eider Urkola Ezeiza |
#txiotesia6 | 2022 | 636[65] | 106[66][67] | Jone Bilbao[68] | Elena Muñoz Perez[69] |
Elkarrizketak unibertsitarioen atarian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatea.net atariak 130 baino gehiago dira unibertsitateko gazteekin argitaratu dituen elkarrizketak.[33]
Juan San Martin beka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da. Lantzen diren ikerketa-esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landu zituenak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.[70][71]
Koldo Mitxelena beka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koldo Mitxelena beka Errenteriako Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan antolatzen da. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da. Ikerketa esparruak Koldo Mitxelena Elissaltek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira:euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hizkuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak.[72][73]
Berezko tituluak eta graduondoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean hasita 18tik gora titulu antolatu ditu UPV/EHUrekin batera, Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Hauek izan dira titulazioak eta zein urtetan hasi ziren:
- 2001-2002: Hizkuntza eta teknologia (espezialista)[15]
- 2002-2003: Hizkuntza eta teknologia (master)[74]
- 2002-2003: Herri Erakundeen kudeaketa (HEREKU)[75]
- 2002-2003: HIZNET
- 2004-2005: Estatistika eta Konputazio
- 2006-2007: Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak
- 2007-2008: Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez
- 2007-2008: Euskarazko komunikazioa (Mofiziala, UEU laguntzailea)
- 2007-2008: Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua (Mofiziala, UEU laguntzailea)
- 2012-2013: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean[76]
- 2012-2013: Neuroerreabilitazioa
- 2012-2013: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua[77]
- 2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
- 2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
- 2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
- 2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa[78]
- 2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.
- 2019-2020:Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020:IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)
- 2019-2020: Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020: Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
Lankidetza Hezkuntza-Komunitatearekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001 urteaz geroztik Euskal Herriko ikastetxeen normalkuntza plangintza programen aholkularitza ematen ari da UEU Ulibarri proiektuan, Lore Erriondoren zuzendaritzapean.
Bigarren Hezkuntzako irakaslegorako Prest Gara programan, edo Haur eskolak Partzuergoarekin.
Haurreskola programan ere parte hartzen du. 1000 irakasleren formazioa bideratu du 2017tik.
Beste hizkuntza gutxituekin lan egiten duten antzeko erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako erakunde hauek UEUren antzekoak dira, unibertsitate mailan hizkuntza minoritario baten erabilera estentsiboa sustatzeko lan egiten baitute:
Katalana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udako Katalan Unibertsitatea, katalanez eta modu ofizialean Universitat Catalana d 'Estiu (UCE). Kataluniako Prades hirian egiten den udako unibertsitate bat da. 1968ko udan sortu zen, 1968ko maiatzeko gertakarien ondoren.
Irlandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fiontar Dublinen dago, Dublin City University-n.[79]
- Acadamh na hOllscolaíochta Irlandako mendebaldean dago. Bere campus nagusia Irlandako Unibertsitate Nazionalean dago, Galway hirian, eta beste hiru kokaleku ere baditu Irlandako mendebalde osoan. Hainbat mailatako ikastaroak eskaintzen dituzte: graduak eta graduondokoak, diplomak eta iraupen laburreko beste ikastaro batzuk.[79]
- Coláiste na hÉireann (ingelesez: "College of Ireland"; euskaraz: "Irlandako Ikastetxea") gradu-ondoetarako ikastetxea da eta Dublinen dago. Itzulpengintza eta irlanderari buruzko ikasketa aurreratuak eskaintzen ditu.[80][81]
Galesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coleg Cymraeg Cenedlaethol (Welsh National College, Galesko Ikastetxe Nazionala). Galesez zein ingelesez Coleg bezala ezagutzen da. 2011n sortu zuen Galesko Gobernuak Galesko unibertsitateekin lan egiteko, ikasleentzako galesezko ikastaroak eta baliabideak garatzeko asmoz; erdi mailako ikastaroak, bekak eta galesezko ikerketak ere eskaintzen eta sustatzen ditu Galesko unibertsitateetan. Galesko unibertsitateetako sukurtsalen bidez lan egiten du, gales maila ertaineko ikasleei ikasteko aukera gehiago eskaintzeko, unibertsitateekin elkarlanean. Bere helburua galesez ikastea aukeratzen duten ikasleen kopurua handitzea da.[82]
- Y Gymdeithas Feddygol (Galesezko medikuntzako elkartea). Galesez osasun-laguntza jasotzeko eskubidea babesten du eta edozein erakunderekin lankidetzan aritzen da laguntza hori emateko. Maila ertaineko osasun ikasketak sustatzen ditu galesez eta lana galesez aurkezteko aukera ematen du.[83]
« | UEUk beti egin ditu ametsak eta batzuentzat ametsak erran nahi du utopia. Gure ametsak konkretuki bideratzen saiatu gara beti. | » |
Sarrera-hitzaldietako hizlari gonbidatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira azken urteetako UEUko hizlari gonbidatu batzuk eta hitzaldien izenburua:
- 2018: Jose Ramon Etxebarria. Hitzaldian euskarazko testugintzan bere helburuak, lanak eta bidelagunak aipatu zituen (Euskarazko testugintza. Amaitu gabeko historiaren atal baten bertsio pertsonala). Omenaldi bat egin zitzaion jubilatu zenean Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Gasteiz, 2018-06-21)[84][85][86][87]
- 2018: Mari Luz Esteban. Ikasturteko sarrera-hitzaldia: Irailaren 27an Eibarren izenburu honekin: “Zientzia ikusten topaketa, probokazio eta eraldaketa gisa. Proposamena antropologia feministatik”.[88]
- 2019: Amaiur Esnaola. Ikasturteko sarrera-hitzaldia: "Piriniotako muturluzea: ikusgaitz izan arren ikusgai IkerGazten".
- 2020:: Rakel Gamito Ikasturteko sarrera-hitzaldia irailaren 24an Eibarren izenburu honekin: “Online irakatsi edo online biziraun?”.[89][90] Koronabirus-pandemiaren urtean izan zen hitzaldi hura, lehen lau hilabeteko konfinamendua bukatu eta gutxira.
- 2021: Uxoa Iñurrieta eta Xabier Landabidea. Ikasturteko sarrera-hitzaldia. "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan"[91]
- 2022: Joseba Sarrionandia "Emakumeak noiz iritsi dira unibertsitatera? Noiz langileak? Noiz euskaldunak?" Udako Euskal Unibertsitatearen 50. urteurrena ospatu zen ospalizunean.[92][93]
- 2023: Eneko Agirre "Mundua suntsitzean adimen artifizialak euskaraz egingo ote du?"[94]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sari hauek jaso ditu UEUk:
- 2022: Ibilbideari Elkar saria.[95]
- 2022: Omendua Eibarko Sanjuan jaietan. [96]
- 2014: CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen Udako Euskal Unibertsitateak zientzia eta teknologia gizarteratzeko egindako ekarpenengatik.
- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet;[97] Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[98]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) EHAEO (1990-11-6)
- ↑ Aizpuru Murua, Mikel Xabier. (2003). Udako Euskal Unibertsitatea : euskal kulturgintzan : Hasierako urteak, 1973-1984. Udako Euskal Unibertsitatea, 33-34 or. ISBN 8484380416. PMC 433518649. (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ «UEU: 25 urte bidean - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ Berria. «Udalen garrantzia azpimarratu dute independentziara bidean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ a b «Manex Goienetxe irakasleak: «Gure ametsak konkretuki bideratzen saiatu gara» - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. (2014). «"UEUren bidez lortutako sarea niretzat oso garrantzitsua izan da, maila pertsonalean zein akademikoan"» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. ««Frustrazioz noa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ a b «UEUk argitaratutako liburuak. Wikidata Query Service» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).
- ↑ a b c «Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ Elustondo, Miel A.. (2013-06-16). «Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubia eraikitzen UEUk badu zer egin». Argia, 10-14 or..
- ↑ a b Elustondo, Miel A.. (2013-06-16). «Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubia eraikitzen UEUk badu zer egin». Argia, 10-14 or..
- ↑ a b «jardunaldiak :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
- ↑ a b «UEUk Inguma izeneko euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu basea (...)» Argia 2000-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
- ↑ a b Agirre, Gorane. (2000-11-28). «Unibertsitateko euskal ekoizpen osoa jasotzeko datu basea sortu du UEUk. UEUK landu duproiektua, Bizkaiko Diputazioaren laguntzarekin.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
- ↑ a b Agirre, Gorane. (2001-07-12). UEUk bere lehen titulazio ofiziala eskaniko du urritik aurrera. Hizkuntza eta Teknologian adituak trebatuko ditu HIZTEK izeneko graduondoan.. Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen. (2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
- ↑ UEU. (2019). #Mooteu19 On-line irakaskuntza by Ireide Arriolabengoa & Maialen Urbieta. BerritzeguneNagusia - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
- ↑ Camacho2, Abel; Iruskieta, Mikel. (2017). @Abel2es Camacho & Mikel @iruskieta_m teoriatik praktikara #Mooteu17-an @UEU_orokorra-k antolatuta. BerritzeguneNagusia -Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ a b Berastegi, Iñaki. (2017-05-12). «Euskarazko zientzia gaztea» Berria (Berria) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ a b Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ «AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Mende erdia utopiaren xerka» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-21).
- ↑ «UEUk emandako ikastaroak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ UEUk argitaratutako liburuak. «Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «UEUren liburuak eLiburutegian (Euskadiko liburu digitalen mailegurako plataforma)» www.eliburutegia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- ↑ UEU. (2021-08-05). «UEUk argitaratu liburuen egilekideen grafoa. Nork idatzi du norekin?» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ Tesiker, datu-basea. «Euskaraz idatzitako doktorego-tesiak» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ «Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
- ↑ «Liburuak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea. «Apunteen Otarrea — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ a b «Albisteak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ Blog komunitatea – Unibertsitatea.net atariaren blog komunitatea. Jakintza partekatuz.. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Apunteen Otarrea — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Arantzabal, J.. (2009-06-04). «Internet elkarrizketa da (J. Aranzabal)» SlideShare (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ «UEUko udako ikastaroen baitan EuskaraZ posta zerrenda aurkeztu (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ Eskuinabarra. (2021-09-14). «Irailak 11 dorre bikien suntsiketen aitzakiarekin, duela 20 urte, EuskaraZ posta zerrenda (600 euskaldun munduan) itxi egin zuten • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ «Historialari Euskaldunen V. Topaketak. Historia euskaraz: unibertsitarioen ibilbidea» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV). :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
- ↑ «Matematikari Euskaldunen II. Topaketak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Arkitekturan, euskaraz? II. Topaketa.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Psikologo Euskaldunen III. Topaketako aurkezpenak eta laburpenak Otarrean eskuragarri — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
- ↑ «Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin dute 'historiatik etorkizunera'» Euskal Irrati Telebista 2019-11-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ «Jakin jardunaldiak - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ «HARRERA-MEZUA» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «"1. Mundu Gerra Eskualduna-n" Alemanen aurka herraz, 7.000 ale erraz zabaltzen ziren euskaraz eta zer idazten zuten gerraz? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ a b c Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Naima El Bani geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa dira txiotesia4 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola dira #txiotesia5 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- ↑ «#Txiotesia6 Txioen laburpena - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- ↑ «Txiotesia 6ko txio guztiak batera — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- ↑ «Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak» El Diario Vasco 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- ↑ Bilbao, Jone. (2022-11-22). «Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- ↑ Muñoz, Elena. (2022-11-22). «Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- ↑ «"Halloween - Animen Gauaren bilakaera Euskal Herrian" aztergai Ozaitak eta Altunak, Juan San Martin Bekan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- ↑ «XIV. Beca Juan San Martin 2019 — Ayuntamiento de Eibar» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ (PDF) Koldo MItxelena ikerketa beka 2018. (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).
- ↑ 2022ko Koldo Mitxelena XVI. Ikerketa Beka esleitu dute – Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
- ↑ Laskibar, Aitziber. (2002-07-12). Master, graduondo eta dokorego ikastaro bana eskainiko du UEUk. 'Hizkuntza eta Teknologia', 'Herri Erakundeen Kudeaketa' eta 'Euskal Herria XXI'. Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ Berria. «UEUren graduondokoetan izena emateko epea irailaren 15ean bukatuko da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
- ↑ Erredakzioa. «Ideien nondik norakoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
- ↑ Erredakzioa. «UEUk lau graduondoko aurkeztu ditu datorren ikasturterako, EHUrekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
- ↑ UEU UPV/EHU. (2016). Lurraldea eta Hizkuntza Unibertsitateko Espezialista. UEU UPV/EHU.
- ↑ a b «Eolas Fúinn - NUI Galway» www.nuigalway.ie (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Galeseraz) «Y Coleg Cymraeg Cenedlaethol» www.colegcymraeg.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Galeseraz) «Cartref» Y Gymdeithas Feddygol (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «Euskara Batuaren helduaroa.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea. Udako Ikastaroak) (Noiz kontsultatua: 2018-07-01).
- ↑ Berria.eus. «UEUren 46. ikastaroen hasieran omendu dute Jose Ramon Etxebarria zientzialaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-01).
- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea. (2019). UEU, Urteko Txostena 2018. UEU.
- ↑ hezikt. (2020-09-21). «Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
- ↑ Gamito, Rakel. (2020-09-24). Online irakatsi edo online biziraun? (UEUren 2020/2021 ikasturteko sarrera-hitzaldia). Udako Euskal Unibertsitateanirailaren 24an Eibarren izenburu honekin: “ (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
- ↑ Uxoa Iñurrieta eta Xabier Landabidea. Ikasturteko sarrera-hitzaldia. "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan. UEUko Ikasturte Hasiera ekitaldia 2021-2022. (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
- ↑ Berria. «Aitortza eta baliabideak eskatu ditu UEUk, 50. urtemugaren ospakizunean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ «Betetako 50 urteez harro, elkarlanean ametsak gauzatzeko indarrez da UEU» naiz: 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ «Irailaren 21ean egingo du UEUk 2023/2024 ikasturte hasiera ekitaldia» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ «Elhuyarrek eta UEUk jaso dute Ibilbideari Elkar Saria» El Diario Vasco 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
- ↑ Bi urteren ondoren inoiz baino omendu gehiago. Eta kitto!, 36 or..
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Unibertsitatea, Jakin aldizkariko 252. zenbakia, 2022
- Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Artetxe, Karmele Udako Euskal Unibertsitatea, 2011
- Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. Mikel Aizpuru, UEU, 2003
- Euskal Unibertsitatea eginkizun. Aldarrikapen baten bilakaera historikoa. Jakin aldizkariko 130/131. zenbakia, 2002
- Euskal Unibertsitatea eginkizun. Jakin aldizkariko 100. zenbakia, 1997
- UEUren 25. urteurrenean. Pedro Miguel Etxenike Alfontso Mujika Elhuyar aldizkaria. 1997
- Euskal Unibertsitatea, Jakin aldizkariko 1. zenbakia, 1977
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Universitat Catalana d'Estiu
- Coleg Cymraeg (Ikastetxe Galesa)
- Aldiri, Arkitektura eta abar aldizkaria (arkitektura),
- Osagaiz aldizkaria (osasun-zientziak)
- Kondaira aldizkaria (historia)
- Uztaro aldizkaria (giza eta gizarte zientziak)
- UEUren ikasturte-hasierako hizlaria
- Markeskua jauregia
- Martin Lopez Isasi
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UEUren webgunea
- Goi-mailako Online Institutuaren webgune ofiziala (GOI)
- Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra
- @UEU_orokorra (Twitter)
- UEUren urteko txostena (2019)
- UEU365 bloga UEUren jardueraren albisteak (Uni.net)
- UEU365 (Flickr)
- Buruxkak, UEUren Liburutegi Digitala
- Unibertsitatea.net Unibertsitario euskaldunen ataria
- Inguma datu-basea
- #txiotesia (2012), #txiotesia2 (2014), #txiotesia3 (2016), #txiotesia4 eta #txiotesia5 (2018) etiketak Twitterren, Txiotesia lehiaketen euskarria.
- ANE SARASUA ARANBERRI (UEUko Idazkari Nagusia), Elkarrizketa. (Eta kitto, Youtube, 2022-03-03)
- Mende erdia utopiaren xerka Gotzon Hermosilla. Berria, 2022-05-21
- Euskal unibertsitatea obretan, baina irekia Ekhi Erremundegi Beloki. Berria. 2022-05-22
- Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria: 'Duela 50 urte ezinezkotzat jotzen zena lortu dugu' Hamaika Telebista 2022-06-16
- “Inoiz iritsiko da euskal unibertsitate fisikoa, ziur” Uxue Rey Gorraiz, Nafarroako Hitza. 2022-06-17
- "Euskal Unibertsitatearen katedrala eskaileraz eskailera eraikitze" Maider Iantzi, Gaur8. 2022-06-18
- Euskarazko unibertsitatearen ezina, ekinez egina Karolina Sainz de Bikuña, Enpresabidea. 2022-06-26
- UEU: 50 urte. Karlos Santamariaren euskal unibertsitatearen bidean Miel Elustondo. Argia (2022-07-17)
- Euskal Unibertsitatea, Jakin aldizkariko 1. zenbakia, 1977
- Euskal Unibertsitatea eginkizun, Jakin aldizkariko 100. zenbakia, 1997
- Euskal Unibertsitatea eginkizun. Aldarrikapen baten bilakaera historikoa. Jakin aldizkariko 130/131. zenbakia, 2
- Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. Mikel Aizpuru, UEU, 2003
- Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Artetxe, Karmele. Udako Euskal Unibertsitatea, 2011
- (Gaztelaniaz) Maya’ KaqchikelNimatijob’äl / Universidad Maya Kaqchikel