Sorgin-orratz
Sorgin-orratz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Subordena | Zygoptera Selys, 1854
|
Sorgin-orratzak Odonata ordenako eta Zygoptera subordenako intsektuak dira[1]. Burruntzien antzekoak dira, baina, pausaturik daudenean, sorgin-orratz helduek atzerantz oblikuoki bertikalean biltzen dituzte hegoak. Burruntziek, berriz, ez dituzte biltzen eta parakera horizontalean jartzen dituzte. Horrez gainera, zigopteroek gorputz argalago eta delikatuagoa daukate, eta geldiroago egiten dute hegan.[2]
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorgin-orratzak mota askotako ur gezako habitatetan bizi eta ugaltzen diren intsektu haragijaleak dira. Arrautzak uretan erruten dituzte eta heldugabeak (naiade deitutakoak) urtar harrapariak dira. Naiadeek abdomenaren atzealdean kokatutako trakeobrankien bitartez hartzen dute arnasa. Zenbait hilabete edo urteren buruan, metamorfosia gertatzen da. Ondoren, hainbat egun edo astez uretatik urrun hegan ibili ostean, ur-masa batera hurbilduko dira ugaltzera. Bai ninfak, bai helduak, harrapariak dira. Helduek intsektu hegalariak jaten dituzte, batez ere, eta baita kakalardoak eta beldarrak ere. Larbek uretako ornogabeez eta ornodun txikiez (arrainkume eta zapaburuez) elikatzen dira.[2][3]
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ITISen (Integrated Taxonomic Information System) arabera zigopteroak hamabi familiatan banaturik daude:[4]:
- Amphipterygidae
- Calopterygidae
- Coenagrionidae
- Dicteriadidae
- Lestidae
- Megapodagrionidae
- Perilestidae
- Platystictidae
- Polythoridae
- Protoneuridae
- Pseudostigmatidae
- Synlestidae
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Irureta Azkune, Onintza. «Badakizu nola esaten den ‘libélula’ / ‘libellule’ euskaraz?» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ a b Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I). Elhuyar aldizkaria, 75. zenbakia, 1993ko irailak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-23).
- ↑ a b Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak (II): Ur gezetako gargantua txiki horiek. Elhuyar aldizkaria, 76. zenbakia, 1993ko urriak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
- ↑ Zygoptera, itis.gov