Proventza Garaiko Alpeak
Proventza Garaiko Alpeak (04) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Proventza-Alpeak-Kosta Urdina |
Prefetura | Digne-les-Bains |
Prefeta | René Massette PS |
Azpiprefeturak | Barcelonnette Castellane Forcalquier |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 15 |
Udalerriak | 200 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 44°05′43″N 6°14′24″E / 44.0953°N 6.24°E |
Azalera | 6.925 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 167179 |
Dentsitatea | 24.141,371841155 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Proventza Garaiko Alpeak[1] (ofizialki frantsesez: Alpes-de-Haute-Provence, alp də ot pʁɔvɑ̃s ahoskatua; okzitanieraz: Aups de Provença Nauta) Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdeko departamendua da (04) bai eta Okzitaniako lurraldea ere. Prefektura Digne-les-Bains hirian dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpe Behereak (frantsesez: Basses-Alpes), 1789ko abenduaren 22ko Legearen arabera, 1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzan sortutako 83 departamenduetako bat izan zen. 1793ko abuztuaren 12an, Vaucluse departamendua sortu zuten, Bouches-du-Rhône, Drôme eta Alpe Behereak departamenduetatik abiatuz. Alpe Behereek Sault kantonamendua galdu zuen Vauclusen alde. Hamazazpi urte geroago, 1810ean, Barcillonnette kantonamendua Alpe Garaietara eraman zuten.
Italia faxistak 1942ko azarotik 1943ko irailera departamendua okupatu zuen.[2]
1970eko apirilaren 13an, Alpe Behereak departamendua Proventza Garaiko Alpeak izendatu zuten.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamentu horrek 6.925 km²-ko eremua du, eta hedadurari dagokionez, Montenegroren erdiaren antzekoa da. Iparraldean Alpe Garaiak ditu mugakide, ekialdean Piemonte italiar eskualdea eta Itsas Alpeak, hegoaldean Var, mendebaldean Vaucluse eta ipar-mendebaldean Drôme. Punturik altuena Pic de Chambeyron da, 3.412 imgm, eta txikiena Durance ibaiaren bokalea, 250 imgm. Bere errepiderik altuena Cîme de la Bonnette (2.826 m) da, aldi berean Frantziako altuena, Itsas Alpeekin mugan. Beste tontor batzuk Brec de Chambeyron (3.389 m), Bric de Rubren (3.340 m), Péouvou (3.233 m), Brec de l'Homme (3.209 m) eta Pointe haute de Mary (3.206 m) dira.
Departamenduko ibai nagusiak Durance, Verdon, Bléone, Ubaye, Var, Buëch, Jabron eta Largue dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Saint Auban) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.0 | 10.8 | 14.6 | 17.2 | 21.7 | 26.1 | 29.9 | 29.3 | 24.4 | 19.0 | 13.0 | 9.2 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 5.4 | 8.7 | 11.3 | 15.5 | 20.0 | 22.7 | 22.3 | 18.2 | 13.6 | 8.3 | 4.9 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | 0.0 | 2.8 | 5.4 | 9.2 | 12.8 | 15.5 | 15.3 | 11.9 | 8.2 | 3.6 | 0.6 | 7.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 45.0 | 37.1 | 41.7 | 67.1 | 63.6 | 53.0 | 34.3 | 55.8 | 79.1 | 84.2 | 73.0 | 61.0 | 694.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5.2 | 4.6 | 5.2 | 8.0 | 7.5 | 5.9 | 4.1 | 4.6 | 5.8 | 7.6 | 6.4 | 6.4 | 71.3 |
Eguzki orduak | 170 | 187 | 232 | 225 | 260 | 302 | 343 | 310 | 247 | 191 | 159 | 148 | 2774 |
Iturria: Saint Auban – 461m, 1981- 2010 (Frantsesez) |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
133.966 | 155.896 | 156.055 | 152.070 | 149.670 | 146.368 | 143.000 | |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 | |
139.332 | 136.166 | 131.918 | 129.494 | 124.285 | 118.142 | 115.021 | |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | |
113.126 | 107.232 | 91.882 | 88.347 | 87.893 | 85.090 | 83.354 | |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2010 |
84.335 | 91.843 | 104.813 | 112.178 | 119.068 | 130.883 | 139.615 | 160.149 |
Departameduko udalerri nagusiak honakoak dira:[3]
Udalerria | Bizt. (2019) |
---|---|
Manosque | 22.528 |
Digne-les-Bains | 16.482 |
Sisteron | 7.595 |
Oraison | 5.867 |
Forcalquier | 5.121 |
Château-Arnoux-Saint-Auban | 5.089 |
Villeneuve | 4.323 |
Pierrevert | 3.905 |
Les Mées | 3.751 |
Sainte-Tulle | 3,442 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Digne-les-Bains hiria
-
Rocher de La Baume
-
Aiguille de Chambeyron eta Marinet aintzira
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).
- ↑ Simonnet, Stéphane. (1994). Atlas of the Libération of France. Paris: Autrement, 60 or. ISBN 2-7467-0495-1..
- ↑ Populations légales 2019: 04 Alpes-de-Haute-Provence, INSEE
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Okzitaniako lurraldeak | ||
---|---|---|
Frantzian: Allier · Ardèche · Aveyron · Aude · Alpe Garaiak · Proventza Garaiko Alpeak · Itsas Alpeak · Ariege · Rodanoren Ahoak · Cantal · Cher · Charente · Correze · Creuse · Dordoina · Drôme · Herault · Gard · Garona Garaia · Gers · Gironda · Indre · Isère · Landak · Loira · Loira Garaia · Lozere · Lot · Lot eta Garona · Pirinio Atlantikoak · Pirinio Garaiak · Ekialdeko Pirinioak · Puy-de-Dôme · Tarn · Tarn eta Garona · Var · Vaucluse · Vienne · Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin · Cuneo (Piemonte) · Guardia Piemontese (Calabria) · Imperia (Liguria) Monakon: Monako |