Françoise Vergès
Françoise Vergès | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
2009ko maiatzaren 10a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Parisko 11. barrutia, 1952ko urtarrilaren 23a (72 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Familia | |||
Aita | Paul Vergès | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Q3065564 | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1995) Doktoretza : politika zientzia Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politologoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Sussexko Unibertsitatea Goldsmiths, University of London (en) | ||
Mugimendua | feminismoa antirrazismoa | ||
Françoise Vergès (Parisko 11. barrutia, 1952ko urtarrilaren 23a) politologo eta ekintzaile feminista eta dekolonialista frantsesa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Françoise Vergès Laurence Deroin-en eta Paul Vergès politikariaren bigarren alaba da, eta baita Jacques Vergès-en iloba ere.
Aitona medikua eta garai kolonialeko kontsula izan zen. Bestalde, haren semeak, Françoiseren aitak, hainbat kargu izan zituen: diputatua, Europako diputatua, senataria, Reunioneko eskualde-kontseiluko lehendakaria eta Le Port-eko alkatea.[1]
Haren herenamona, Marie Hermelinde Million des Marquets, Vergès ezkondutakoan, hainbat esklaboren jabe zen familia batetik zetorren. Reunionen 20 bat hektareako plantazio bat zuten, zeinean, 1848ko agiri baten arabera, “121 esklabo zituzten: 66 kreole, 12 malgaxe, 39 mozambiketar eta 4 indiar edo malayar”.[2]
Ama, Laurence Deroin, zorey bat da, hau da, europar kontinenteko Frantziako lurraldean jaioa. 1924ko irailaren 22an sortu zen Ivry-sur-Seine-n, eta 2012ko azaroaren 3an hil zen Reunioneko La Possession udalerrian zuen etxean. PCFko ekintzaile eta enplegatua izan zen, eta Raymond Aubrac-ek zuzendutako Berreraikuntza eta Hirigintza Ministerioan lan egin zuen, komunistek gobernua utzi zuten arte, eta baita Laurent Casanova-ren Borrokalari Ohien Ministerioan ere. Laurence Deroinek eta Paul Vergèsek 1947an elkar ezagutu zuten Frantziako Alderdi Komunistaren kolonietako sailean, Parisen, eta 1949an ezkondu ziren.[3] Laurence Deroin 1954an heldu zen Reunion uhartera lehen aldiz, 30 urte zituela, Raymond Vergès aitaginarrebak Paul senarrari Reunioneko PCFko federazioaren ardura hartzeko eskatu zionean.[3] Laurence Union des femmes françaises elkarte feministaren aktibista izan zen eta 1958an Reunioneko Union des femmes de La Réunion (UFR) elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Urte batzuetan, Saint-Denisen, La Librairie des Mascareignes liburu-denda izan zuen, eta geroago, Témoignages egunkarian lan egin zuen, non emakumeen egoerari buruzko atal bat zuzentzen baitzuen. PCRren hautagai izan zen hainbat hauteskunde-deialditan.[4][5]
Françoise-ren ahizpa nagusia, Claude, 1949ko abuztuaren 1ean jaio zen. Medikua da eta Edmundo López Caizadilla doktorearekin ezkonduta dago; Panaman bizi da 1974az geroztik, eta alaba bat du, Sandra López.[6] Horrez gain, Françoise Vergèsek bi neba ere baditu, PCRko militante ezagunak: Pierre eta Laurent.
Robert Chaudenson hizkuntzalariaren arabera, Françoise Vergèsen aitona, Raymond Vergès (1882-1957), izan zen “dinastia politiko komunista honen sortzailea”. Raymond “batez ere Marie Hermelinde Million des Marquets amonak hazi zuen. Marie 1832an jaio zen eta 1855ean Adolphe Vergès Itsas armadako langile xumearekin ezkondu zen.[7]
Haurtzaroa eta ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Françoise Vergès bi urte zituenean joan zen Reunion uhartera. Bertan igaro zuen haurtzaroa, gurasoen borroka politikoen eraginpean.[8]
16 urte zituela, gurasoek Reunion uzteko eta batxilergoa Aljerian ikasteko aukera eman zioten. 1970eko urrian Aljerreko Descartes institutuan ikasten hasi zen. Han, Jacques Vergès osabaren etxean bizi izan zen. Jacques Vergès Djamila Bouhired FLNko militantea epaitegiaren aurrean defendatu zuen abokatua zen. Françoise Vergèsek Aljeriak garai hartan bizi zuen askapen-borrokarekiko mirespena adierazi zuen. Bigarren Hezkuntzan zegoela, hainbat adiskide izan zituen independentziazaleen edo artista argeliarren seme-alaben artean. Batxilergoa ozta-ozta lortu zuen: ahozko proba bigarren deialdian gainditu zuen, geografiako ikasgaiari esker. 1970ean, arrazoiak guztiz ezezagunak direla, Jacques Vergès desagertu zen. Françoise, orduan, Georges Arnaud osabaren lagunarekin bizitzera joan zen[9]. Batxilergoa amaitu ondoren, txinera eta arabiera ikasi zituen Aix-en-Proventzan denbora tarte labur batez, eta hiru hilabete geroago, Aljeriara itzuli zen Sciences Po Arger ikasketa politikoen zentroan ikastera, baina laster utzi zituen ikasketak, aktibismoan jarduteko.[10]
Frantziako inguru feministan editore eta kazetari gisa lan egin ostean, 1983an Estatu Batuetara joan zen, eta han legez kanpo bizi izan zen noizbehinkako lan txikiak eginez.[10] AEB utzi eta Mexikora joan zen, baina berriz ere itzuli zen Estatu Batuetara legalki, eta 1987an berriro hasi zen ikasten San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean. Bertan, zientzia politikoei eta ikasketa feministei buruzko ikastaroak egin zituen, geroago tesia egiteko asmoz.[11] 1989an, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatera joan zen, eta han, zientzia politikoetako tesia egin zuen Michael Paul Roginen zuzendaritzapean. 1995eko maiatzean doktoretza lortu zuen eta Frantziara itzuli zen. Haren tesia Monsters and revolutionaries. Colonial family romance and metissage izenburua zuen.[12] Bere lanean, Vergès familiak 1930etik izan zuen ibilbide politikoa aztertu zuen, La Reunion uhartearen historia politikoan kokatuz, bere jatorritik gaur egunera arte.[13]
2005ean, unibertsitate-irakaskuntzarako akreditazioa lortu zuen Gizarte Zientzietako Goi-mailako Ikasketen Eskolan.[11]
Irakaslea eta ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an Sussex-eko Unibertsitatean egon zen irakasle, eta 2000z geroztik Londresko Unibertsitateko Goldsmiths College-ko Center for Cultural Studies-ko kide da, eskolarik ematen ez badu ere. Esklabotza koloniala eta kreolizazio-fenomenoak aztertzen ditu, logika postkolonialak azpimarratzen dituzten teoria politikoak erabiliz.[11]
Françoise Vergès, Frantziako Esklabotzaren Memoria eta Historiarako Batzorde Nazionaleko presidenteordea izan ondoren, bertako presidente izendatu zuten 2008ko otsailaren 13an, Maryse Condé-ren ordez[14], 2009ko maiatzaren 10eko dekretu baten bidez[14]. Kargu horretan aritu zen 2013ra arte, eta bere agintaldia berritzeko aukerak polemika piztu zuen 2012-2013an.[15][16]
2009an, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea lagundu zuen, Itsasoz Bestaldeko Estatu Orokorretako "zeharkako aditu" gisa, Antilletara egin zuen bidaian.[17]
2003tik 2010era, Maison des civilisations et de l'unité réunionnaise (MCUR) proiektuaren zuzendari zientifikoa izan zen. Proiektuan Jean-Claude Carpanin Marimoutou-rekin batera lan egin zuen, eta gaur egungo museo postkolonial bat sortzea zuen helburu.[18] Françoise Vergèsen izendapenak eta proiektuak berak polemika sortu zuten Reunioneko gizartean. 2009ko azaroaren 3an, Pierrot Dupuy kazetariak, alderdi zibila eratuta, salaketa jarri zuen Paul Vergèsen aurka, alaba zuzendari izendatu zuelako. Izendapen horretan, bere ustez, legez kanpoko interes-gatazka zegoen.[19] Antza denez, MCURerako hautagaien deialdia alferrikakoa izan zen,[20] eta orain arte ez da frogatu Françoise Vergèsen izendapena legez kontrakoa zenik. MCURren proiektu zientifikoari dagokionez, ikerketa publikoa egin zuen batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2010eko otsailaren 19an Michel Lalande prefetari zuzendutako txostenean.[21] 2010eko martxoaren 21ean, Reunioneko eskualdeko kontseilurako hauteskundeetan Didier Robert buru zuen zerrendaren garaipenak MCUR proiektuaren amaiera ekarri zuen. Hautatua izan ahala, Didier Robertek, bere programan agindu zuen moduan, MCUR proiektuaren amaiera iragarri zuen, nahiz eta aurreko sei urteetako lanaren ondoren ondo bideratuta zegoen eta funts publiko garrantzitsuak inbertituak izan ziren.
2014. urtean, Françoise Vergès “Global South(s)” katedraren titular izendatu zuten Fondation Maison des Sciences de l'homme nazioarteko goi-mailako ikasketetako eskolan 2018ra arte. 2017ko maiatzaren 10ean, Mission de la mémoire de l'esclavage, des traites et de leurs abolitions interes publikoko taldeko kide izendatu zuten.[22]
Esker ona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ohorezko Legioaren Ordenaren Zaldun izendatu zuten 2010eko apirilaren 4an Comité national pour la mémoire et l'histoire de l'esclavage batzordearen lehendakari gisa egindako lanagatik.[23]
Ekintzaile feminista eta dekoloniala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizeoan amaitutakoan, Françoise Vergèsek Nazioarteko Sorospen Gorrian, Palestina Batzordean, Larzac-eko borrokan, Espetxeetako Informazio Taldeetan eta Emakumeen Mugimenduan parte hartu zuen.[10] Parisen, Mouvement de libération des femmes mugimenduan eta Antoinette Fouqueren "Psy et Po" taldean ere parte hartu zuen.[9] 1978tik 1982ra argitaratutako Des femmes en mouvements aldizkariko kolaboratzaile izan zen, bai eta Éditions des femmes-ek 1981etik 1983ra plazaraturiko Femmes en lutte de tous les pays bildumakoa ere. Vergèsek hainbat borroka feminista eta antirrazistatan parte hartu du, bai nazioartean eta baita tokian tokiko inguruetan ere. Haien artean, nabarmentzekoa da Bintou Dembelé hip-hopper-ak sortutako Rualité elkartearekiko lankidetza.[24]
Marche des femmes pour la dignité (MAFED) taldeko kidea da[25][26] (kolektiboaren deialdietan haren sinadura agertu ohi da[27]). Laurent de Boissieu kazetariaren ustez, talde hori "racialisme" gisa ezagun den eremu politikoan kokaturik dago, Parti des Indigènes de la République (PIR) alderditik hurbil.[28] 2012ko otsailaren 9an, eskolek eta Luc Chatel Hezkuntza Nazionaleko ministroak beloa janzten zuten ikasleen amen aurka hartutako neurrien kontra Maman toutes égales (MTE) kolektiboak antolaturiko mitinean parte hartu zuen.[29]
Sarritan Paroles d'honneur hedabidean parte hartu izan du.[30] Horrez gain, Kultura Ministerioko Aniztasunaren Elkargoko kide ere bada[31], eta baita Décoloniser les arts kolektiboaren kide sortzaileetako bat ere.[32][33][34]
2018ko maiatzean, “Bandung du Nord” nazioarteko biltzarrean parte hartu zuen, Decolonial International Network sareak “memoria koloniala zalantzan jartzeko” helburuarekin antolatutako jardunaldia. Bertan, hainbat akademiko eta ekintzaile ospetsu izan ziren, hala nola Angela Davis, Fred Hampton Jr. eta Muntadhar al Zaidi.[35]
2018ko urriaren 3an, arrazakeriaren aurkako hainbat elkartez osaturiko Rosa Parks kolektiboaren aldarrikapena sinatu zuen,[36] 2018ko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean antolatutako bi mobilizazio-jardunaldietan parte hartzeko deia eginez, "egiturazko desberdintasunen, arrazakeriaren, segregazioaren eta etengabeko mespretxuaren aurka protesta egiteko".[37]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De l’Esclave au citoyen, avec Philippe Haudrère-rekin batera, Paris, Gallimard, 1998, Découvertes Gallimard Texto bilduma, 5. zk.
- Monsters and revolutionaries. Colonial family romance and “métissage”, Duke University Press, 1999
- Abolir l'esclavage. Une utopie coloniale, les ambiguïtés d'une politique humanitaire, Paris, Albin Michel, 2001
- Racines et itinéraires de l’unité réunionnaise. La Réunion, Graphica-Région Réunion, 2003
- Amarres. Créolisations india-océanes, Jean-Claude Carpanin Marimoutou-rekin batera, Paris, Ka, 2003; Paris, L’Harmattan, 2005.
- La Mémoire enchaînée. Questions sur l'esclavage, Paris, Albin Michel, 2006 Arrazismoaren kontrako Françoise Seligmann saria 2006an.[38]
- La République coloniale. Essai sur une utopie, Pascal Blanchard et Nicolas Bancel-ekin batera, Paris, Hachette, Pluriel bilduma, 2006
- Nègre, je suis, Nègre je resterai. Entretiens Aimé Césaire-rekin batera, Paris, Albin Michel, 2007
- La Colonisation française, Nicolas Bancel eta Pascal Blanchard-ekin batera, Toulouse, Éditions Milan, Les Essentiels bilduma, 2007
- « Nègre. Nègrier. Traite des nègres ». Hiru artikulu Pierre Larousse-ren Grand Dictionnaire universel du XIXe siècle-n , Saint-Pourçain, Bleu autour, 2007
- Ruptures postcoloniales, Nicolas Bancel, Pascal Blanchard eta Achille Mbembe-rekin batera, Paris, La Découverte, 2010
- L'Homme prédateur, ce que nous enseigne l'esclavage sur notre temps, Paris, Albin Michel, Bibliothèque Idées bilduma, 2011
- Le Ventre des femmes: capitalisme, racialisation, féminisme, Albin Michel, Bibliothèque Idées bilduma, 2017ko martxoa, 230 or. (ISBN 978-2-226-39525-2 et 2-226-39525-3) (Liburu honetan, Françoise Vergèsek Reunion uhartearen historiaren une hau aztertzen du, non, hirurogeita hamarreko hamarkadan, abortuak eta antzutzeak egin zitzaizkien ehunka emakumeri, haiek jakin gabe. Erantzuleak ez zituzten zigortu.[39])
- Un féminisme décolonial, La Fabrique éditions, 208 or., 2019ko otsaila ISBN 978-2358721745
- Une théorie féministe de la violence — Pour une politique antiraciste de la protection, La Fabrique éditions, 2020ko azaroa
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obra kolektiboetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Françoise Vergès, Jean-Paul Demoule et Bernard Stiegler, « Archéologie de l’esclavage, archéologie de l’absence », L’Avenir du passé, Paris, La Découverte - INRAP, 2008, or.: 105-113
- Françoise Vergès et Yinka Shonibare, « Figures d’une humanité superflue », Catalogue exposition Jardin d’amour, Paris, Musée du Quai Branly - Flammarion, 2007, or.: 58-75
- (de) « Sklaverei und Postkolonialität in Frankreich », Gespenst Subjekt, Berlin, Unrast, 2007, or.: 119-150
- (en) « 100 Inspirational Women », Confessions to a Serial Womanizer, Londres, PHACT, 2007
- « Créolisations india-océaniques. Flux, contacts, et conflits. Architecture et Végétation. Espaces hybrides de l’habitat », Blou, France, Monografik éditions, 2006
- « Catalogue de l’exposition Isaac Julien Creole Phantom: Françoise Vergès en compagnie d’Isaac Julien », Catalogue, Éditions du Centre Pompidou, 2005
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Where to Begin ? ‘Le commencement’ », Peau Noire, masques blancs et Creolization, Manchester, Manchester University Press, 2005, or.: 32-45
- Françoise Vergès (zuz.), « Solidarités », Identité et société réunionnaise, Paris, Karthala, 2005, or.: 285-308
- « Indiaoceanic Formations: Creolization Processes and Practices », Transcultural Studies, Bremen, Universitätsdruckerei, 2004, or.: 131-136
- (es) Françoise Vergès (zuz.), « Deambular y escribir », Pensar este tiempo, Buenos Aires, Argentine, 200, or.: 209-236
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Postcolonial Challenges », The Future of Social Theory, Londres, Continuum, 2004, or.: 186-204.
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « The Island of Wandering Souls : Processes of Creolization, Politics of Emancipation and the Problematic of Absence on Reunion Island », Islands in History and Representation, Londres, Routledge, 2003, or.: 162-176
- Françoise Vergès (zuz.), « Histoire et identités bridées: pour une relecture de la période pré-abolitionniste (1796-1848) à La Réunion », Rétablissement de l’esclavage dans les colonies françaises, Paris, Maisonneuve et Larose, 2003, or.: 273-282
- Françoise Vergès (zuz.), « Coloniser, éduquer, guider : un devoir républicain », Culture coloniale, Paris, Autrement, 2003, or.: 191-200
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Kiltir Kréol : Processes and Practices of Créolité and Creolization », Créolité and Creolization, Kassell, Documenta 11, 2003, or.: 179-184
- Françoise Vergès (zuz.), « Koup panou ! Démocratie et différence culturelle à la lumière du débat sur le statut depuis 1946 », Décentralisation à La Réunion, Saint-Denis, Réunion, Université de La Réunion, 2003
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Post-Scriptum », Relocating Postcolonialism, Oxford, Blackwell, 2002, or.: 349-358
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Psychoanalysis, the Enigma of Human Behaviour and the Contribution of Indigenous Knowledges », Indigenous Knowledges and the Integration of Knowledge Systems. Towards a Philosophy of Articulation, South Africa, New Africa Books, 2002, or.: 173-187
- Françoise Vergès (zuz.), « De la prédation dans les relations hommes-femmes », La femme et les sociétés pluriculturelles de l’océan Indien, Paris, SEDES, 2002, or.: 143-150
- « Habiter l’île, construire la maison », Diversité culturelle et identité réunionnaise, Maison des Civilisations et de l’Unité Réunionnaise, St-Denis : Région Réunion, 2002, or.: 123-128
- Françoise Vergès (zuz.), « Des îles à rêver ? », Zoos humains, de la Vénus hottentote aux reality shows, Paris, La Découverte, 2002, or.: 406-409
- Françoise Vergès (zuz.), « Peuple créole, identités ethniques à l’Ile de La Réunion », La Différence culturelle, Paris, Balland, 2001, or.: 217-228
- Françoise Vergès (zuz.), « Égalité républicaine et réalité (post)coloniale », 1946 : La Réunion Département, Paris, L’Harmattan - Université de La Réunion, 1999, or.: 233-248
- « Pays rêvé, pays réel. Décolonisation et discours du self », Psychanalyse et Décolonisation. Hommage à Octave Mannoni, Paris, L’Harmattan - Psychanalyse et Civilisations, 1999, or.: 71-86
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « I Am not the Slave of Slavery: The Politics of Reparation in (French) Postslavery Communities », Critical Perspectives, Londres, New York, Routledge, 1999, or.: 258-275
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « (Post) Colonial Psychiatry: The Making of a Colonized Pathology », Re/Visioning Women’s Health and Healing, New York, Routledge, 1998, or.: 221-228
- « Il y a deux France… Écrivains noirs et colonialisme (1920-1960) », Les Écrivains face à l’histoire, Paris, BPI - Centre Georges Pompidou, 1998, or.: 139-164
- « Le fantôme de Frantz Fanon ou Oublier le Tiers Monde » (préf. à Frantz Fanon), Peau Noire, Masque Blanc, Paris, K Films Édition, 1998, or.: 5-22
- « Une citoyenneté paradoxale » (préf. à l'Abolition de l’esclavage), Affranchis, Colonisés et Citoyens des Vieilles Colonies, Bruxelles, Éditions Complexe, 1998, or.: 17-44
- « Une dialectique de l’oubli et du souvenir: Les Réunionnais émigrés en France », Tropiques Métis, Paris, Musée des Arts et Traditions Populaires, 1998.
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Economics, Post-Colonialism and New technologies », IVAnnotations 3, Londres, Institute of International Visual Arts, 1998, or.: 14-17
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Chains of Madness, Chains of Colonialism: Fanon and Freedom », The Fact of Blackness, Londres, ICA, 1996
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « To Cure and To Free: The Fanonian Project of 'Decolonized Psychiatry’ », Fanon - À Critical Reader, Oxford, Blackwell, 1996, or.: 85-99
- « L'assimilation : discours colonial et discours anticolonial - Égalité et Assimilation : un héritage post-colonial », Introduction et postface. La Loi du 19 mars 1946. Débats à l'Assemblée Constituante. Saint-André, La Réunion. Graphica - CCT, 1996
- Un rêve de fraternité à travers le récit d’une passion: Raymond Vergès et la colonisation (préf. à Jean-Paul Sker, boscot, sous-off et… assassin ?), Saint-Denis, Réunion : Grand Océan, 1996
- Françoise Vergès (zuz.), « Merveilles de la Prise de Possession », L'Insularité, Paris, L'Harmattan - Université de La Réunion, 1995, or.: 213-221
- Françoise Vergès (zuz.), « Métissage, discours masculin et déni de la mère », Repenser la Créolité, Paris, Éditions Karthala - Université du Maryland, 1994, or.: 69-84
- (en) Françoise Vergès (zuz.), « Mind and Body: Revising Approaches to the Analysis of Curanderismo », Wings of Gauze: Women of Color and the Experience of Health and Illness, Wayne State University Press, 1993, or.: 109-121
Aldizkarietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- « Du bouleversement des cartographies », Giulia Fabbiano & Arnaud Zohou-rekiko trukea, Dé(s)générations 15. zk., « Postérité du postcolonial », 2012ko otsaila[40]
- «La memoria como resistancia» Revista Internacional de Filosofia Politica (31): 49-64..
- «L’oubli et le déni. Histoires et mémoires de l’esclavage dans l’outre-mer français» Cultures sud (165): 65-70..
Txostenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- « Mémoires de la traite négrière, de l’esclavage et de leurs abolitions », 2005eko apirilaren 12an Comité pour la mémoire de l 'esclavage komiterako Lehen Ministroari aurkeztutako txostenaren egile orokorra (100 or.)
- Rapports CPME 2006, 2007, 2008
Liburuen kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «It really Is Time» Radical Philosophy (Duke University Press) (130): 32-35..
- «Sex with Strangers: Alys Eve Weinbauw, Wayward Reproductions: Genealogies of Race and Nation in Transatlantic Modern Thought» Radical Philosophy (Duke University Press) (132): 52-53..
- Françoise Vergès. (2004ko uztaila-abuztua). «Roots» Radical Philosophy in: The Afterlives of Area Studies. (Duke University Press, 2002) (126).
Maison des civilisations et de l'unité réunionnaise
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pour un musée du temps présent, Carpanin Marimoutou-rekin batera, Cdrom, frantsesez eta ingelesez, 2005
- La Maison des civilisations et de l’unité réunionnaise, 8 minutuko filma, 2009
- Artikuluak :
- « Maloya 1976 » : poétique et politique, Cdrom Firmin Viry, 2005
- « Le monde india-océanique, Ve-XVe siècle », 2009
- « La Maison des civilisations et de l’unité réunionnaise », 2009
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Françoise Vergès» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-14 data duen 203340429 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Frantsesez) Hamilcaro, Cyrille. «"Je n'ai pas pour ambition d'être un notable … des quartiers !" dit Paul Vergès» inforeunion : Un regard Réunionnais - Ile de La Réunion - Océan Indien (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Frantsesez) usbek.blogs.nouvelobs.com. «Quand les ascendants de Françoise Vergès possédaient 121 esclaves...» Zinfos 974, l'actualité de l'île de La Réunion (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ a b (Frantsesez) Dupuy, Pierrot. «Laurence Vergès: Une épouse au service du parti et de sa famille» Zinfos 974, l'actualité de l'île de La Réunion (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Frantsesez) Legros, Nathalie Valentine; Legros, Geoffroy Géraud. (2012-11-03). «Militante de la cause réunionnaise, Laurence Vergès n'est plus» imazpress.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Frantsesez) «Paul Vergès a perdu davantage qu'une épouse» Clicanoo.re (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Frantsesez) «Claude Vergès-Lopez décorée de la Légion d’Honneur» Témoignages.RE - https://www.temoignages.re 2009-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Frantsesez) Chaudenson, Robert. «La Réunion : La saga Vergès : de 1848 à nos jours (suite et fin provisoire)» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ (Frantsesez) Poinsignon, Claire. «Entre l’ombre et la lumière, une enfance réunionnaise : épisode 1/5 du podcast Françoise Vergès» France Culture (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ a b (Frantsesez) Poinsignon, Claire. «Dépaysements : épisode 2/5 du podcast Françoise Vergès» France Culture (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ a b c (Frantsesez) Simon, Patrick; Luste Boulbina, Seloua. (2012). «Une initiation décoloniale Entretien avec Françoise Vergès» Mouvements 2012/4 (72. zk.): 143-156. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ a b c (Frantsesez) «Françoise Vergès: Titulaire de la chaire Global South(s) de 2014 à 2018» archive.wikiwix.com (FMSH (Fondation Maison des Sciences de l'Homme) Collège d'études mondiales) (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Ingelesez) «Monsters and revolutionaries : colonial family romance and métissage. Vergès, Françoise, 1952-1995» search.library.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Ingelesez) Vergès, Françoise. (1999). Monsters and revolutionaries: colonial family romance and "métissage". Catalogue SUDOC ISBN 978-0-8223-2262-7. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ a b (Frantsesez) «Françoise Vergès, présidente du CPMHE» http://www.cnmhe.fr (Comité National pour la Mémoire et l'Histoire de l'Esclavage) 2007-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Dupuy, Pierrot. «Françoise Vergès accusée de manigances "pour obtenir des missions gouvernementales rémunérées et des récompenses"» Zinfos 974, l'actualité de l'île de La Réunion (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Legros, Geoffroy Géraud. (2013-01-29). «Ribbe et Dalin contre Vergès : petites ambitions et grandes haines» 7 Lames la Mer (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Françoise Vergès dans la délégation qui accompagne Nicolas Sarkozy aux Antilles» Témoignages.RE - https://www.temoignages.re 2009-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Robles, Fanny. (2007-07-23). «Pour un musée du temps présent» Africultures (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Dupuy, P.. (2009). «Je porte plainte contre Paul Vergès, Nassimah Dindar, Gilbert Annette...» www.zinfos974 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01)..
- ↑ (Frantsesez) «Élections régionales : Paul Vergès : "Le grand défoulement se termine le 14 mars"» Imaz Press Réunion : l'actualité de la Réunion en photos 2010-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Maison des Civilisations : La Commission rend un avis favorable» Imaz Press Réunion : l'actualité de la Réunion en photos 2010-02-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 9 mai 2017 portant nomination de personnalités qualifiées au sein du groupement d'intérêt public dénommé « Mission de la mémoire de l'esclavage, des traites et de leurs abolitions »» www.legifrance.gouv.fr 2017ko maiatzaren 9a (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Six personnalités réunionnaises décorées de la Légion d’honneur» Linfo.re (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) CIE RUALITÉ. Compagnie Accrorap (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Marche19mars. (2016ko abenduaren 20a). «Le 19 mars, une Marche pour la Justice et la Dignité» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Marche de la dignité et contre le racisme» Marche de la dignité et contre le racisme 2015eko urriaren 31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Marche de la dignité et contre le racisme: Appel, signataires et soutiens» Marche de la dignité et contre le racisme (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Boissieu, Laurent de. «Parti des Indigènes de la République (PIR) — France Politique» www.france-politique.fr (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Mamans toutes égales ! Sorties scolaires : laïcité oui / Islamophobie non» lmsi.net - Les mots sont importants (lmsi.net) (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ Paroles d'Honneur : "Actualités décoloniales" (Mélenchon, Macron, Le Pen, Taubira). (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «Personnalités qualifiées - Ministère de la Culture» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Kodjo-Grandvaux, Séverine. (2013ko apirilaren 17a). «Françoise Vergès : « Il faut décoloniser les esprits » – Jeune Afrique» JeuneAfrique.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Triay, Philippe. (2016ko otsailaren 17a). «"Décoloniser les arts" : la charte d’un collectif d’artistes de la diversité contre les discriminations dans le spectacle» Outre-mer la 1ère (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Barbéris, Isabelle. (2017). «Dérives « décoloniales » de la scène contemporaine» Cités 2017/4, 72. zk.: 199 - 212. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Courtois, Maïa. (2018-05-08). «Un « Bandung du Nord » antiraciste, féministe et anticapitaliste» POLITIS (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Les invités de Mediapart. (2018ko urriaren 3a). «30/11: c’est sans Nous! 01/12: c’est 100 % Nous!» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ «Collectif Rosa Parks» rosaparks.webflow.io (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ «Fondation Seligmann» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) Ali, Zahra. (2017-09-27). «Françoise Vergès, Le ventre des femmes. Capitalisme, racialisation, féminisme» Lectures doi: . ISSN 2116-5289. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Frantsesez) «de(s)générations 15» De(s)générations (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).