Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia
Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) Festival international du film d'animation d'Annecy |
Mota | Zinemaldi sari |
Indarraldi | 1960 - |
Argumentu nagusia | marrazki biziduneko film |
Kokaleku | Annecy |
Herrialdea | Frantzia |
Antolatzailea | CITIA (en) |
Osatuta | |
Webgune | annecy.org |
Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia (frantsesez, Festival International du Film d'Animation d'Annecy, FIFA), 1960an sortu zen eta ekainaren hasieran ospatzen da Annecy hirian, Savoia Garaian. Hasiera batean jaialdia bi urtetik behin egiten bazen ere, 1997az geroztik urtero egiten da. CITIA (Cité de l'image en mouvement d'Annecy) arduratzen da jaialdiaren antolaketaz.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinemaldiko atal ofizialean teknika desberdinetan oinarritzen diren animaziozko filmak izaten dira: marrazki bizidunak, paper ebakiak, plastilina, stop motion, 3D, etab. hainbat kategoriatan sailkatuak: film luzeak, film laburrak, telebistarako filmak, enkarguzkoak, ikasleek egindakoak, Interneterako sortutakoak, etab.
Jaialdia animazioaren sektorearen hitzordu garrantzitsua da. Lehiaketarekin batera, mundu mailako primiziak aurkezten dira bertan, atzera begirako emanaldiak izaten dira, omenaldiak, filmei eta egileei buruzko topaketak, erakusketak eta aire zabaleko proiekzioak gauero Le Pâquier-en (Annecy).
Aldi berean, animaziozko filmen nazioarteko merkatu bat antolatu ohi da Annecyn 1986az geroztik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko hamarkadan Savoiako eskualdean zine-klub oso aktiboa zegoen. Animatzaileak zinema-jardunaldietako kideekin elkartu ohi ziren eta horrek animazioko zinemaren nazioarteko jardunaldien sorrera (frantsesez, Jica - Journées internationales du cinéma d'animation) erraztu zuen Annecyn. Kide fundatzaileak Pierre Barbin, André Martin eta Michel Boschet izan ziren. 1956an, zine-klubeko zuzendaritza-taldea Cannesen izan zen Jica-ren lehen edizioan parte hartzeko, zinemaldi handitik kanpo. Canneseko Zinemaldian antolatutako animazio-jardunaldiek ez zuten funtzionatu: zinemako izarrek ikusleen eta kazetarien arreta osoa erakartzen zuten. Orduan sortu zen Annecyn animazio-jaialdi bat antolatzeko ideia[1].
1968ko maiatzeko gertaerek jaialdia eten egin zuten[2]. 1971ean antolatzaileen eta ASIFAko kideen (frantsesez, Association internationale du film d'animation) artean eztabaidak izan ziren zinemaldian aurkeztuko ziren filmak hautatzeko moduari buruz[3]. 1975era arte zinemaldiak parte-hartze handia izan zuen, bai profesionalen, atzerriko ordezkaritzen, harpidedunen eta ikusleen aldetik. Ordenagailua erabiliz egindako lehen irudiak iristeak zatiketa sortu zuen artista konbentzionalen eta modernoenen artean. 70eko hamarkadaren amaierarako, bistan da etorkizunera begiratu eta orientazioa aldatu behar dela.
1982an hiru helburu aurkeztu zitzaizkion batzar nagusiari: "animazio-zinema garatzen laguntzea; Annecyn nazioarteko kultura-adierazpen bat ziurtatzea; hirirako, eskualderako eta Frantziarako kultura-ekintzako bitarteko izatea". Luc Xiberras-ek hartu zuen helburu berri horiek abian jartzeko konpromisoa. Idazkaritza iraunkorra Paristik Annecyra eraman zen.
1983an, Bonlieu-ko kultura-zentroan egin zen edizioa, eta, hartara, aldi bereko proiekzioak egin ziren, hainbat film-formatutan eta hainbat euskarritan. Horrekin batera, filmen merkatua eta hitzaldiak egiten hasi ziren. Urte horretako edizioa animaziozko zinemaren funtzio, kultura eta teknika guztiei irekia egon zen eta arrakasta handia izan zuen. 1983an enkarguzko filmetarako lehiaketa ireki ondoren, telebistako filmetarako lehiaketa bat ere sortu zen 1985ean.
1985ean, Animaziozko Filmaren Nazioarteko Azokaren (Marché International du Film d'Animation, MIFA) lehen edizioa egin zen. Garai hartan, Ameriketako Estatu Batuetako zinema-estudioen presentzia gero eta nabariagoa izaten hasi zen, batez ere, oscar saria irabazitako Disney-ren 9 film jendaurrean erakutsi ondoren. 1987an Warner zinema ekoiztetxeari omenaldia egin zioten, eta 1989an Walt Disney Pictures-en ordezkaritza garrantzitsu batek hartu zuen parte lehen aldiz. 1983tik 1997ra bitartean, akreditatutako parte-hartzaileen kopurua 900etik 4.300era igo zen, eta film-kopurua 386tik 1.271era. Horren guztiaren ondorioz, Annecyko zinemaldiaak komunikabideetan gero eta estaldura handiagoa hartu zuen, 1990eko hamarkadaren amaieran ia 300 kazetarirekin. 1983tik aurrera jaialdiak izan duen arrakastari esker, bertaratzen den kulturaren eta ekonomiaren arloko profesionalen kopurua handitu da.
1993an pantaila erraldoi bat jarri zen aire zabalean Le Pâquier-en (Annecy), proiekzio publikoetarako.
1997an, administrazio-kontseiluak ekitaldia bi urtetik behin ospatu ordez urtero egitearen alde bozkatu zuen, hainbat arrazoirengatik: ekoizpenen bolumena handitzen ari zelako, sarietarako aukeraketa zailagoa zelako, beste lehia batzuk ere bazirelako, merkatua urtero egiteko beharra bazela ikusi zutelako eta talde antolatzaile iraunkorraren beharra sumatu zutelako. Gerora, animaziozko zinemari eskainitako nazioarteko jaialdi lehiakorretan Annecykoak duen garrantzia hazi egin da.
1998an Jean-Luc Xiberras hil ondoren, 1999an Serge Bromberg ordezkari artistiko izendatu zuten[4].
2000ko hamarkadan, Annecyko jaialdiak gora egiten segitzen du, gero eta estreinaldi gehiago daude eta ekitaldiaren estaldura mediatikoa gero eta handiagoa da. Frantzian eta Europan animaziozko filmen produkziora hasten da.
2006an CITIA sortu zen (frantsesez, "La Cité de l'Image en Mouvement"). Proiektua hiru ardatzen inguruan egituratzen da (kultura, ekonomia, prestakuntza) eta hainbat ekintza burutzen dira modu lokalean: animazio-zinemari buruzko erakusketa iraunkorra, artearen hezkuntzaren garapenerako ekintzak, goi-mailako prestakuntza "les Gobelins"-ekin[5], irudiaren eskola, edukiei eta euskarri berriei buruzko ekitaldia, obra digitalen ekoizpenari laguntzeko funts bat sortzea, etab.
2012ko jaialdiaren amaieran, Marcel Jean izendatu zuten ordezkari artistiko[6], 1999tik postu horretan zegoen Serge Bromberg ordezkatuz. 2015. urtean, emakumeak omentzea erabaki zuen eta emakumezkoez soilik osatutako epaimahai bat osatu zuen, historia markatu duten emakumezko zuzendariek egindako lana ospea emateko asmoz[7]. Lehiaketan atal berriak sortu zituen, sarietarako hautatutako filmak balioesteko. Horrela sortu ziren film laburren Off Limits (2014), Perspectives (2017) eta Jeune public (2017) atalak, baita film luzeen lehiarako beste atal berri bat ere: Contrechamp (2019)[8].
2020ko 15etik 19ra aurreikusita zegoen 60. edizioa bertan behera utzi behar izan zen koronabirusaren gaixotasun-pandemiagatik[9]. Jaialdiaren antolaketa-batzordeak egindako iragarkiaren arabera, hurrengo edizioa 2021eko 14tik 19rako iragarri zuten. Azken urteotako programa webgune ofizialean ikus daiteke[10].
Euskal ekoizpenak Annecyn
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animazioaren sektorea indarra hartzen ari da. Badira urte batzuk euskal zinegileak Annecyko jaialdira bertaratzen direnak.
2022an bi euskal filmen mundu mailako estreinaldia izan zen. UniKo ekoiztetxea (Bilbo) ‘Unicorn Wars’ Sail Ofizialean lehiatu zen (Alberto Vázquez)[11]. Bestalde, ‘Los demonio de barro’ Contrechamp Feature Films in Competition atalean. “Los demonios de barro” Nuno Beatok zuzendu du, eta stop-motion teknika 2D animazioarekin konbinatzen ditu. Sardinha em Lata (Portugal), Caretos Films A.I.E. (Galicia), Basque Films (Pais Vasco) eta Midralgar (Francia) enpresen koprodukzioa da. Gainera Pablo Polledrik zuzendutako ‘Loop’ film laburra animazio-merkatuan izan zen (Uniko ekoiztetxea, Bilbo). ‘El sueño de la Sultana’ proiektua ere bertan izan zen[12][13][14][15][16][17].
2023an euskal ekoizpenak presentzia nabarmena izan du jaialdian: ‘Conej Steps Out’ film laburra (Pablo Rios) Graduation Films in Competition sailean, ‘El sueño de la Sultana’ (Isabel Hergera), Work in Progress sailean, ‘Titán Tofu’ film laburra (Maria Luquero), Work in Progress sailean, ‘The Body of Christ’ (Beatriz Lema, WIP), Women in Animation from Spain sailean, ‘Masked Cindirella’ telesaila (Myriam Ballesteros, WIP), Cartoon Forum-en. Gainera, hainbat euskal ekoiztetxeren parte-hartzea izango da bertan: ‘Korri, Kuru, korri!´ (Agurtzane Intxaurragaren, Dibulitoon Studio), ‘Robotia’ (Diego Cagider eta Diego Lucero (Dibulitoon Studio eta Malabar), ‘Kima & Amik’ (Juanjo Elordiren, Lotura Films), ‘The invisibles’ (Ane Garcia, Eider Perez, Imanol Zinkunegi, Lotura Films), ‘Yoko oporretan’ (Juanjo Elordi, Dibulitoon Studio), ‘Winnipeg, el barco de la esperanza’ (Elio Quiroga eta Beñat Beitia, Dibulitoon Studio).[18][19][20]
‘Unicorn Wars’, ‘Loop’ eta ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ bezalako lan nabarmenek bultzada handia eman diote euskal ekoizpenari azken urteotan.
Zenbakietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko datuen arabera, jaialdia zenbakietan horrela labur daiteke:
- 115 000 sarrera
- 10 000 akreditatu
- 500 film baino gehiago emanak
- 230 film aukeratuak
- 87 herrialde ordezkatuak
- 29 sari
Sari ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Film luzeak
- Film luzearen kristala;
- Epaimahaiaren saria;
- Epaimahaiaren aipamena;
- Publikoaren saria;
- Kontraeremuaren saria.
- Film laburrak
- Film laburraren kristala;
- Epaimahaiaren saria;
- Lehen obrarenJean-Luc Xiberras saria;
- Epaimahaiaren aipamena;
- Publikoaren saria;
- Off-limits filmaren saria.
- Ikasketa amaierako lanen filmak
- Ikasketa amaierako lan moduan egindako filmaren kristala;
- Epaimahaiaren saria;
- Epaimahaiaren aipamena.
- Telebista-filmak eta enkarguzko-filmak
- Telebista-ekoizpenaren kristala;
- Enkarguzko filmaren kristala;
- Epaimahaiaren saria telebista-serieari;
- Epaimahaiaren saria telebistarako produkzio bereziari;
- Epaimahaiaren saria.
- Beste sariak
- Lotura-jaialdiaren saria - Rodano-Alpeak eskualdea Lumières numériques-ekin lankidetzan;
- Epaimahai gaztearen saria ikasketa amaierako lan moduan sortutako filmari;
- Epaimahai gaztearen saria film laburrari;
- Fipresci saria;
- Aide à la Fondation Gan à la diffusion saria Work in Progress bati;
- Jatorrizko musikaren Sacem saria;
- Canal + aide à la création saria film laburrari.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdiaren webgunean informazio zabalagoa aurki daiteke[21].
Annecyko kristala (film laburrak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Frantziar titulua | Jatorrizko izenburua | Zuzendaria | Herrialdea |
---|---|---|---|---|
1960 | Le Lion et la Chanson | Lev a písnička | Břetislav Pojar | Txekia |
1962 | L'Homme volant | The Flying Man | George Dunning | Erresuma Batua |
1963 | Spatne namalovaná slepice | Jiří Brdečka | Txekia | |
1965 | La Demoiselle et le Violoncelliste | Jean-François Laguionie | Frantzia | |
1967 | Ex æquo : Le Dompteur de chevaux sauvages | Krotitelj Divlijih Konja] | Nedeljko Dragic | Kroazia |
Ex æquo : Le Souffle | The Breath | Jimmy T. Murakami | Erresuma Batua | |
Ex æquo : Les Cages | Klatki | Miroslaw Kijowicz | Polonia | |
Ex æquo : Arès contre Atlas | Manuel Otéro | Frantzia | ||
1969 | Ez da jaialdirik izan diru-laguntzak kentzeagatik | |||
1971 | Ex æquo : Autres aventures de l'oncle Sam | The Further Adventures Of Uncles Sam | Robert Mitchell et Dale Case | Ameriketako Estatu Batuak |
Ex æquo : L'Appel | Apel | Ryszard Czekala | Polonia | |
Ex æquo : La Jeune Mariée | Nevesta | Borislav Sajtinac | Serbia | |
1973 | Frank Film | Frank Mouris | Ameriketako Estatu Batuak | |
1975 | Le Pas | Piotr Kamler | Frantzia | |
1977 | Ex æquo : David | Paul Driessen | Herbehereak | |
Ex æquo : Le Château de sable | The Sand Castle | Co Hoedeman | Kanada | |
1979 | Ex æquo : M. Pascal | Alison De Vere | Erresuma Batua | |
Ex æquo : Après la vie | After Life | Ishu Patel | Kanada | |
1981 | Tango | Zbigniew Rybczyński | Polonia | |
1983 | Les Possibilités du dialogue | Možnosti dialogu | Jan Švankmajer | Txekia |
1985 | Une tragédie grecque | Een Griekse Tragedie | Nicole Van Goethem | Belgika |
1987 | Ex æquo : L'Homme qui plantait des arbres | Frédéric Back | Kanada | |
Ex æquo : Un monde pourri | Smatchkan Sviat | Boyko Kanev | Bulgaria | |
1989 | La Ferme de la colline | The Hill Farm | Mark Baker | Erresuma Batua |
1991 | Le Loup gris et le Petit Chaperon rouge | Seriy Volk i Krasnaïa Chapotchka | Garri Bardine | Errusia |
1993 | Le Fleuve aux grandes eaux | Frédéric Back | Kanada | |
1995 | Switchcraft | Konstantin Bronzit | Errusia | |
1997 | La Vieille Dame et les Pigeons | Sylvain Chomet | Frantzia Kanada | |
1998 | Papillons de nuit | Raoul Servais | Belgika | |
1999 | When the Day Breaks | Wendy Tilby et Amanda Forbis | Kanada | |
2000 | Le Vieil Homme et la mer | The Old Man and the Sea | Alexandre Petrov | Kanada Japonia Errusia |
2001 | Père et Fille | Father & Daughter | Michael Dudok de Wit | Herbehereak Erresuma Batua |
2002 | Barcode | Adriaan Lokman | Herbehereak | |
2003 | Le Mont Chef | Atama Yama | Kōji Yamamura | Japonia |
2004 | Lorenzo | Mike Gabriel | Ameriketako Estatu Batuak | |
2005 | Les Mystérieuses Explorations géographiques de Jasper Morello | The Mysterious Geographic Explorations of Jasper Morello | Anthony Lucas | Australia |
2006 | Histoire tragique avec fin heureuse | Historia trágica com final feliz | Regina Pessoa | Frantzia Kanada Portugal |
2007 | Pierre et le Loup | Peter & the Wolf | Suzie Templeton | Erresuma Batua Polonia |
2008 | La Maison en petits cubes | Kunio Katō | Japonia | |
2009 | Slavar | Hanna Heilborn et David Aronowitsch | Suedia | |
2010 | The Lost Thing | Andrew Ruhemann eta Shaun Tan | Australia Erresuma Batua | |
2011 (Frantsesez) Festival 2011 | Pixels | Patrick Jean | Frantzia | |
2012 (Frantsesez) Festival 2012 | Tram | Michaela Pavlatova | Frantzia | |
2013 (Frantsesez) Festival 2013 | Jeu de l'inconscient | Subconscious Password | Chris Landreth | Kanada |
2014 (Frantsesez) Festival 2014 | Man on the Chair | Jeong Dahee | Frantzia Hego Korea | |
2015 (Frantsesez) Festival 2015 | We Can't Live Without Cosmos | Mi ne mozhem zhit bez kosmosa | Konstantin Bronzit | Errusia |
2016 (Frantsesez) Festival 2016 | Une tête disparaît | Franck Dion | Frantzia Kanada | |
2017 (Frantsesez) Festival 2017 | The Burden | Min Börda | Niki Lindroth von Bahr | Suedia |
2018 (Frantsesez) Festival 2018 | Bloeistraat 11 | Nienke Deutz | Belgika Herbehereak | |
2019 (Frantsesez) Festival 2019 | Mémorable | Bruno Collet | Frantzia | |
2020 (Frantsesez) Festival 2020 | Physique de la tristesse | The Physics of Sorrow | Theodore Ushev | Kanada |
2021 (Frantsesez) Festival 2021 | Écorce | Samuel Patthey eta Silvain Monney | Suitza | |
2022 (Frantsesez) Festival 2022 | Amok | Balázs Turai | Hungaria eta Errumania |
Annecyko kristala (film luzeak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazioa zabalago frantsesezko Wikipedia artikuluan aurki daiteke[22].
Urtea | Frantziar titulua | Jatorrizko izenburua | Zuzendaria | Herrialdea |
---|---|---|---|---|
1985 | Daliás idők | József Gémes | Hungaria | |
1987 | Quand souffle le vent | When the Wind Blows | Jimmy T. Murakami | Erresuma Batua |
1989 | Alice | Něco z Alenky | Jan Švankmajer | Txekia |
1991 | Robinson et compagnie | Jacques Colombat | Frantzia | |
1993 | Porco Rosso | Kurenai no buta | Hayao Miyazaki | Japonia |
1995 | Pompoko | Heisei tanuki gassen Pompoko | Isao Takahata | Japonia |
1997 | James et la Pêche géante | James and the Giant Peach | Henry Selick | Ameriketako Estatu Batuak |
1998 | L'Impitoyable Lune de miel ! | I married a strange person! | Bill Plympton | Ameriketako Estatu Batuak |
1999 | Kirikou et la Sorcière | Michel Ocelot | Frantzia | |
2000 | Saririk ez. | - | ||
2001 | Les Mutants de l'espace | Mutant Aliens | Bill Plympton | Ameriketako Estatu Batuak |
2002 | Mari Iyagi | Lee Sung-gang | Hego Korea | |
2003 | McDull dans les nuages | My Life as McDull | Toe Yuen | Hong Kong |
2004 | Oseam | Baek-Yeop Sung | Hego Korea | |
2005 | Nyócker ! | Aron Gauder | Hungaria | |
2006 | Renaissance | Christian Volckman | Frantzia Erresuma Batua Luxenburgo | |
2007 | Libérez Jimmy | Slipp Jimmy fri | Christopher Nielsen | Norvegia Erresuma Batua |
2008 | Sita chante le blues | Sita Sings the Blues | Nina Paley | Ameriketako Estatu Batuak |
2009 | Ex aequo Mary et Max | Adam Elliot | Australia | |
Ex aequo Coraline | Henry Selick | Ameriketako Estatu Batuak | ||
2010 | Fantastic Mr. Fox | Fantastic Mr. Fox | Wes Anderson | Ameriketako Estatu Batuak |
2011 (Frantsesez) Festival 2011 | Le Chat du rabbin | Joann Sfar eta Antoine Delesvaux | Frantzia | |
2012 (Frantsesez) Festival 2012 | Le Voyage de monsieur Crulic | Crulic - Drumul Spre Dincolo | Anca Damian | Polonia Errumania |
2013 (Frantsesez) Festival 2013 | Rio 2096 : Une histoire d'amour et de furie | Uma História de Amor e Fúria | Luiz Bolognesi | Brasil |
2014 (Frantsesez) Festival 2014 | Le Garçon et le Monde | O Menino e o Mundo | Alê Abreu | Brasil |
2015 (Frantsesez) Festival 2015 | Avril et le Monde truqué | Franck Ekinci eta Christian Desmares | Frantzia, Kanada Belgika | |
2016 (Frantsesez) Festival 2016 | Ma vie de Courgette | Claude Barras | Suitza eta Frantzia | |
2017 (Frantsesez) Festival 2017 | Lou et l'Île aux sirènes | Yoake tsugeru lu no uta | Masaaki Yuasa | Japonia |
2018 (Frantsesez) Festival 2018 | Funan | Denis Do | Belgika, Kanbodia, Frantzia, Luxenburgo | |
2019 (Frantsesez) Festival 2019 | J'ai perdu mon corps | Jérémy Clapin | Frantzia | |
2020 (Frantsesez) Festival 2020 | Calamity, une enfance de Martha Jane Cannary | Rémi Chayé | Frantzia, Danimarka | |
2021 (Frantsesez) Festival 2021 | Flee | Jonas Poher Rasmussen | Danimarka, Frantzia Norvegia, Suedia | |
2022 (Frantsesez) Festival 2022 | Le Petit Nicolas : Qu'est-ce qu'on attend pour être heureux ? | Amandine Fredon eta Benjamin Massoubre | Frantzia eta Luxenburgo |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) CITIA, ©. «Annecy > À propos > Historique» www.annecyfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Puthod, Dominique. (2015). Le Festival international du film d'animation: 50 ans d'une histoire animée. Université Savoie Mont Blanc ISBN 978-2-919732-35-7. (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
- ↑ (Frantsesez) «Le Festival d'Annecy critiqué par la profession» Le Monde.fr 1971-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «En Hommage à Jean-Luc Xiberras» Animation World Network (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Frantsesez) «Les Gobelins» www.gobelins.fr 2023-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Frantsesez) Devoir, Le. (2012-06-13). «Marcel Jean délégué artistique à Annecy» Le Devoir (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Frantsesez) «Annecy 2015 | Les Fiches du Cinéma» Les Fiches du Cinéma | Maison d'édition cinéma depuis 1934 2015-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Frantsesez) «Annecy 2018 - Marcel Jean : Nous sommes condamnés à nous renouveler constamment» Le Film Français (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Frantsesez) «Le Festival international du film d'animation d'Annecy est annulé» ici, par France Bleu et France 3 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Ingelesez) «Annecy festival. Programme» Annecy festival (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian» ZUZEU 2022-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Annecyko Zinemaldia, bi euskal filmen mundu mailako estreinaldirako erakusleiho paregabea» www.zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Annecyko Zinemaldia, bi euskal filmen mundu mailako estreinaldirako erakusleiho paregabea» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La película de animación “Los Demonios de Barro” tendrá su premiere mundial en Annecy» www.elblogdecineespanol.com (El Blog de Cine Español) 2022-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dos largos españoles de animación competirán en el Festival de Annecy 2022» https://www.culturaydeporte.gob.es.
- ↑ «Annecyko Zinemaldia, bi euskal filmen mundu mailako estreinaldirako erakusleiho paregabea • GipuzkoaDigital.com» GipuzkoaDigital.com 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Bi euskal film Annecyko Zinemaldian» El Diario Vasco 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Euskal Animazioak bere Indarra Erakutsiko du Annecyn» www.basqueaudiovisual.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Annecy Festival: Basque. Audiovisual.» www.etxepare.eus (Etxepare Euskal Institutua) (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
- ↑ «Euskal koprodukzioa duten hainbat lan erakutsiko dituzte Annecyn» Zinea 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ (Frantsesez) CITIA. «Annecy Festival. Archives. Palmarès» www.annecyfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
- ↑ (Frantsesez) Cristal du long métrage. 2023-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Animazio
- Konputagailu bidezko animazio
- Marrazki bizidunak
- Zerrenda:Animaziozko film onenaren Oscar Saria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Zinemaldiaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) List of animation awards
- (Ingelesez) List of animation studios