Edukira joan

The Monster Ball Tour

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
The Monster Ball Tour

Lady Gaga(r)en bira
Kokapena Asia, Europa, Amerika eta Ozeania
Lotutako albuma The Fame eta The Fame Monster
Hasierako data 2009ko azaroak 27
(Montreal, Kanada)
Amaierako data 2011ko maiatzak 6
(Mexiko Hiria, Mexiko)
Zatiak 8
Kontzertuak 119 Amerikan
63 Europan
17 Ozeanian
4 Asian
203 denetara
Aurrekontua >225,000,000$
Lady Gaga(r)en bira kronologia
The Fame Ball Tour
(2009)
The Monster Ball Tour The Born This Way Ball Tour
(2012-2013)

The Monster Ball Toura (euskeraz, "Munstroaren Dantza Bira")[oh 1] Lady Gaga abeslari estatubatuarraren bigarren mundu mailako kontzertu-bira da, 2009 eta 2011. urteen artean ospatutakoa. Gagaren bigarren albuma (edo lehen EPa), The Fame Monster, promozionatzeko kontzertu-bira izan zen, The Fame albuma ere promozionatu bazen ere. Kontzertu-bira hau 2009ko urriaren 15ean anuntziatu zen, The Fame Monster albuma kaleratu eta lau egunetara;[1] Kanye Westekin ospatuko zen Fame Kills kontzertu-bira bertan behera uztearen ostean.[2] The Monster Ball Toura, abeslari beraren hitzetan, munduko "lehen electro-pop opera" izan zen.[3][4]

KISS-FM irrati-katean Ryan Seacrest-ekin egindako elkarrizketa batean, Gagak Monster Ball kontzeptua azaltzen du:[5]

« Gai eta ardatz modura New York hiria du. Kontzertu osoa istorio bat da; ni, lagunekin, New Yorken nago, "Munstroaren Dantzara" goaz eta, bidean, galdu egiten gara. »

Lady Gaga (2010)


Istorio-testuinguru honetan, kontzertua hainbat segmentutan dago banaturik, prop, outfit eta abestien lyric-erlazio ezberdinekin.[6][7] Adibidez, eszena jakinetan New Yorkeko metroari egiten zaio erreferentzia.[8] Kontzertu-bira 2011ko maiatzaren 6an amaitu zen, Mexikoko Ciudad de Mexiko hirian, 200 milioi dolar baino gehiago lortu ostean.[6][9][10]

Oharrak

  1. Kasu honetan, ingeleseko ball euskerazko "dantzari" egiten dio erreferentzia, ez "pilotari"

Erreferentziak

  1. «Lady Gaga Unveils 'Monster Ball' Tour Dates, 'The Fame Monster' Tracklist» Billboard 2009-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Stone, Rolling; Stone, Rolling. (2009-10-29). «Lady Gaga, Kanye West Cancel 'Fame Kills' Tour» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  3. (Ingelesez) Kreps, Daniel; Kreps, Daniel. (2010-02-18). «Lady Gaga Amps Up “Electro-Opera” Monster Ball for Arena Tour» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  4. (Ingelesez) «Lady Gaga Opened Up About Touring – And How The Monster Ball Nearly Cost Her Everything» https://wealtheditor.com 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Ingelesez) Archive-James-Dinh. «Lady Gaga Dishes On Revamped Monster Ball Tour» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  6. a b (Ingelesez) «Lady Gaga celebrates end of Monster Ball tour with royal wedding party» Metro 2011-04-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  7. «Lady Gaga: Her Monster Ball outfits and more from the X» Star Tribune (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  8. (Ingelesez) «Lady Gaga brings the Monster Ball to London | NME» NME Music News, Reviews, Videos, Galleries, Tickets and Blogs | NME.COM 2010-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  9. (Ingelesez) Montgomery, James. «Lady Gaga's Monster Ball Tour Will Gross Nearly $200 Million» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  10. (Ingelesez) Browne, David; Browne, David. (2010-08-05). «Inside Lady Gaga's Monster Ball, Summer's Biggest Tour» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).

Kanpo estekak