Sant'Angelo gaztelua
Sant'Angelo gaztelua | |
---|---|
Castel Sant'Angelo | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Roma Capitale |
Ur-masa | Tiber |
Koordenatuak | 41°54′11″N 12°27′59″E / 41.903044°N 12.466307°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 123 |
Inaugurazioa | 1906 |
Jabea | Hadriano |
Zuzendaria | Giovanni Battista Borghese (en) |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Decriannus (en) |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 918.591 |
Kontaktua | |
Helbidea | Lungotevere Castello, 50 eta Лунготевере Кастело, 50 |
Webgune ofiziala | |
Sant'Angelo gaztelua[1] (italieraz: Castel Sant'Angelo; "Hadrianoren Mausoleoa" bezala ere ezaguna), Tiber ibaiaren eskuinaldeko ibarrean dagoen monumentu erromatar bat da, Pons Aelius zubiaren aurrean (gaur egun Sant'Angelo zubia), Vatikano hiritik gertu. Borgo rioneko eraikin aipagarriena da.
Historia
Hadriano enperadoreak hasia k.o. 135.ean bere eta bere familiaren mausoleoa izateko, Antonino Piok amaitu zuen 139. urtean. Monumentua, trabertinoan, Hadriano enperadoreak gidaturiko brontzezko koadriga batekin apaindua zegoen. Laster, eraikinak, bere erabilera aldatu zuen eta eraikin militar bihurtu zen. Aurelianoren Harresietara, 403. urtean bildu zen.
Gazteluaren gaur egungo izena, 590. urtetik dator, Erroma biziki kaltetu zuen izurri izurrite batean. Garai hartako Aita Santua, Gregorio I.a Handiak, San Mikel Goiaingerua ikusi zuen gazteluaren tontorrean, bere ezpata gordetzen zuena, izurritearen amaiera adieraziz. Agerkunde hori ospatzeko, aingeru baten estatua batek koroatzen du eraikina (lehenik Raffaello de Monteluporen haitzurdinezko estatua batek, eta, ondoren, 1753tik, Pierre van Verschaffelten brontzezko estatua bat Berniniren marrazki batean oinarritua).
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz)Sant'Angelo gazteluari buruzko informazio eta argazki gehiago