Pleuronektiforme
Pleuronektiforme | |
---|---|
Paleozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Pleuronectiformes Linnaeus, 1758 |
Pleuronektiformeak edo arrain zapalak (Pleuronectiformes) arrain aktinopterigioen ordena bat dira. Aditu batzuek Perciformes ordenaren subordenatzat jotzen dute. 400 espezie baino gehiago dira eta zenbaitek, platuxak, mihi-arrainak, erreboiloak, oilarrak eta halibutak esate baterako, interes komertziala dute.
Gorputza zapal eta zabala dute. Gorputzaren alde batera migratzen dute bi begiek hazkuntzarekin batera[1], ahoa bere lekuan geratzen den bitartean. Helduak direnean, albo baten gainean etzaten dira itsas edo ibaietako hondoetan. Kolorez marroixkak izaten dira alde batetik (gorantz geratzen dena), eta zurixkak behean geratzen den erditik. Batzuk itsasoaren hondoan kamuflaturik bizi dira.
Familiak
ITISen arabera[2]:
- Pleuronectoidei subordena
- Achiridae familia
- Achiropsettidae familia
- Bothidae familia
- Citharidae familia
- Cynoglossidae familia
- Paralichthodidae familia (Pleuronectidaeren barnean, Fishbaseren arabera )
- Paralichthyidae familia
- Pleuronectidae familia
- Poecilopsettidae familia (Pleuronectidaeren barnean, Fishbaseren arabera )
- Rhombosoleidae familia (Pleuronectidaeren barnean, Fishbaseren arabera )
- Samaridae familia
- Scophthalmidae familia
- Soleidae familia
- Psettodoidei subordena
- Psettodidae familia
Banaketa
Mundu osoko ozeanotan aurki daitezke, Artikotik Antartikaraino. Ozeano Barearen mendebaldean eta Ozeano Indikoan espezie mota gehiago daude[3]. 0 eta 500 metro arteko sakoneran aurki daitezke, baina badira 1.500 metrora ere aurkitu direnak.
Iruditegia
-
Scophthalmus aquosus pleuronektiformearen burua (bi begiak alde berean dituela ikusten da)
-
Erreboilo arrunta (Psetta maxima)
-
Mihi-arraina (Solea solea)
-
Platuxa latza (Platichthys flesus)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Brewster, B.. (1987-12). «Eye migration and cranial development during flatfish metamorphosis: a reappraisal (Teleostei: Pleuronectiformes)» Journal of Fish Biology 31 (6): 805–833. doi: . ISSN 0022-1112. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
- ↑ Pleuronectiformes[Betiko hautsitako esteka] Système d'Information Taxonomique Intégré
- ↑ (Ingelesez) Campbell, Matthew A.; Chanet, Bruno; Chen, Jhen-Nien; Lee, Mao-Ying; Chen, Wei-Jen. (2019). «Origins and relationships of the Pleuronectoidei: Molecular and morphological analysis of living and fossil taxa» Zoologica Scripta 48 (5): 640–656. doi: . ISSN 1463-6409. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Pleuronectiformes Fauna Europaea
- (Ingelesez) Pleuronectiformes FishBase
- (Ingelesez) Perciformes Tree of Life Web Project