Maelstrom itsaslasterra
Itxura
Maelstrom itsaslasterra[1] Norvegiako Lofoten artxipelagoaren hegoaldeko kostaldeko ur-zurrunbilo handi bat da. Lofoten uharteetako Sorland eta Væroy uharteen artean dago, 67°48′05″N 12°47′49″E / 67.80139°N 12.79694°E latitudean. Bi uharte horien arteko itsaslasterra (Moskenstraumen) zeharkatzen duten itsaslaster indartsuen eta marea handien eraginez sortzen da. Itsaslaster eta kontralaster multzo bat da, olatu handiekikoa, 18 bat km-ko luzera duena.[2]
Antzina, oso arriskutsua zen nabigaziorako. Edgar Allan Poek eta Jules Vernek ozeanoaren hondoraino iristen zen zurrunbilo erraldoi gisa deskribatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ (Ingelesez) Saetra, Øyvind; Halsne, Trygve; Carrasco, Ana; Breivik, Øyvind; Pedersen, Torstein; Christensen, Kai Håkon. (2021-11-01). «Intense Interactions between Ocean Waves and Currents Observed in the Lofoten Maelstrom» Journal of Physical Oceanography 51 (11): 3461–3476. doi: . ISSN 0022-3670. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).