Kotor
Kotor Котор | |||
---|---|---|---|
herria | |||
Kotorreko badia. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Montenegro | ||
Administrazioa | Kotor Municipality | ||
Alkatea | Marija Pčelica Ćatović | ||
Izen ofiziala | Котор | ||
Jatorrizko izena | Котор | ||
Posta kodea | 85330 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°25′31″N 18°46′16″E / 42.42539°N 18.771191°E | ||
Azalera | 335 km² | ||
Altuera | 635 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 961 (2011ko apirilaren 1a) −370 (2003) | ||
Dentsitatea | 3 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | K.a. V. mendea | ||
Hiri senidetuak | Kehl, Stari Grad (en) , Nesebar, Santa Barbara, Campomarino, Szeged, Přerov eta Ohrid | ||
http://www.opstinakotor.com |
Kotor (montenegroeraz Котор) Montenegro hego-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da. Izen bereko golkoaren barnealdean dago kokaturik. Hiriak 13.510 biztanle ditu eta udalerriaren administrazio-zentroa ere bada. 1979tik Kotor Gizateriaren Ondare baten zati da, Kotorreko lurralde kultur-historiko eta naturala izenekoa.[1]
Demografia
2009an egin ziren estatistiken arabera hiriak 1.289 pertsona ditu. Horrek 1980tik hona populazio galera bat adierazten du.
Kotorren garapen demografikoa. | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1948 | 1953 | 1961 | 1971 | 1981 | 1991 | 2003 | |||||||||||||
871 | 950 | 1.187 | 1.433 | 1.332 | 1.401 | 1.331 |
Geografia
Kotorreko portu zahar mediterraneoa harresi ikusgarri batez dago inguraturik, Veneziako Errepublikak eraiki zuena eta hori dela eta, eragin veneziarra oraindik ikusgai dago hiriko arkitekturan. Kotorreko golkoari, Mediterraneo osoko gunerik koskatuenetarikoa, batzuetan Europako fiordo hegoaldekoena deritzo, nahiz eta izatez itsasadarra den. Orjen eta Lovćeneko kareharrizko itsaslabarrekin, Kotor eta bere inguruko zonaldea ikuspegi mediterraneo ikusgarrienetarikoa da.
Turismo
Azken urteotan, Kotorreko turista kopurua handitzen joan da, Kotorreko golkoko ondasun natural eta Kotorreko alde zaharreko ikusgarritasunaren ondorioz.
Hiri senidetauk
Kotortar ezagunak
- Rambo Amadeus, abeslari eta musikagilea.
- Tomislav Crnković, futbolista.
- Stevan Faddy, abeslaria.
- Zoran Gopčević, waterpolo jokalaria.
- Vasko Lipovac, margolaria.
- Ratimir Martinović, piano-jotzilea.
- Vlaho Orlić, waterpolo entrenatzailea.
- Andrija Paltašić, margolaria.
- Nina Petković, abeslaria.
- Viktor Vida, idazlea.
- Boško Vuksanović, waterpolo entrenatzailea.
Iruditegia
-
Kotor San Joan gaztelutik ikusita.
-
Kotorren katedrala.
-
San Joan gaztelua, Kotor.
-
San Joan gaztelua, Kotor.
-
Itsas-museoa, Kotor.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):kotor Unescoren webgunean.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa El País egunkarian.