Kontsulatua (Frantzia)
Kontsulatua[1] (frantsesez: Le Consulat), 1799ko azaroaren 10eko Brumaireko estatu-kolpearen ondorioz, Direktorio amaitu zenetik 1804ko maiatzaren 18ko Napoleondar Inperioaren aldarrikapenera arteko gobernuko erakundea izan zen. Hedaduraz, 'Kontsulatua' hitza Frantziako historiaren garai honi ere aplikatzen zaio.
Garai hartan, Napoleon Bonaparte Lehen Kontsula gobernua autoritario, autokratiko, zentralizatu eta errepublikano baten burua (eta batzuetan bakarra) bilakatu zen. Luzarorako ezarri zituen erakundeak direla eta, Robert B. Holtmanek "Frantziako historia osoko garairik inportanteenetariko bat" zela esan zuen.[2] Napoleonek sortu zuen erregimena diktadura militarra izan zen.[3] Karguaren izena izen bereko erromatar kargutik hartu zuten.
1802an Napoleonek Amiensko ituna sinatu zuen, Erresuma Batuarekin bakea sinatuz. Itunak Frantzian zuen harrera aprobetxatuz, Napoleonek konstituzioa aldatu eta bere burua biziarteko kontsul bakar izendatu zuen.
Kontsulak
Behin behineko kontsulak (1799ko azaroaren 10 – abenduaren 12) | ||
---|---|---|
Napoleon Bonaparte Lehen Kontsula |
Emmanuel Joseph Sieyès Bigarren Kontsula |
Roger Ducos Hirugarren Kontsula |
Kontsulatua (1799ko abenduaren 12 – 1804ko maiatzaren 18a) | ||
Napoleon Bonaparte Lehen Kontsula |
J.J. Cambacérès Bigarren Kontsula |
Charles-François Lebrun Hirugarren Kontsula |
Ministroak
Hona hemen Kontsulatuaren ministroak:[4]
Ministerioa | Hasiera | Amaiera | Ministroa |
---|---|---|---|
Kanpo harremanak | 1799-11-11 | 1799-11-22 | Charles-Frédéric Reinhard |
1799-11-22 | 1804-5-18 | Charles Maurice de Talleyrand-Périgord | |
Justizia | 1799-11-11 | 1799-12-25 | Jean Jacques Régis de Cambacérès |
1799-12-25 | 1802-9-14 | André Joseph Abrial | |
1802-9-14 | 1804-5-18 | Claude Ambroise Régnier | |
Gerra | 1799-11-11 | 1800-4-2 | Louis-Alexandre Berthier |
1800-4-2 | 1800-10-8 | Lazare Carnot | |
1800-10-8 | 1804-5-18 | Louis-Alexandre Berthier | |
Finantzak | 1799-11-11 | 1804-5-18 | Martin-Michel-Charles Gaudin |
Polizia | 1799-11-11 | 1804-5-18 | Joseph Fouché |
Barne Arazoak | 1799-11-12 | 1799-12-25 | Pierre-Simon Laplace |
1799-12-25 | 1801-1-21 | Lucien Bonaparte | |
1801-1-21 | 1804-5-18 | Jean-Antoine Chaptal | |
Itsas-Armada eta koloniak | 1799-11-12 | 1799-11-22 | Marc Antoine Bourdon de Vatry |
1799-11-22 | 1801-10-3 | Pierre-Alexandre-Laurent Forfait | |
1801-10-3 | 1804-5-18 | Denis Decrès | |
Estatu-idazkaria | 1799-12-25 | 1804-5-18 | Hugues-Bernard Maret |
Altxorra | 1801-9-27 | 1804-5-18 | François Barbé-Marbois |
Gerraren administrazioa | 1802-3-12 | 1804-5-18 | Jean François Aimé Dejean |
Erreferentziak
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Holtman, Robert B.. (1981). The Napoleonic Revolution. Baton Rouge: Louisiana State University Press, 31 or..
- ↑ Jones, Colin. The Cambridge Illustrated History of France. (1. argitaraldia) Cambridge University Press, 193–94 or. ISBN 0-521-43294-4..
- ↑ (Frantsesez) Muel, Léon. (1891). Gouvernements, ministères et constitutions de la France depuis cent ans: Précis historique des révolutions, des crises ministérielles et gouvernementales, et des changements de constitutions de la France depuis 1789 jusqu'en 1890 .... Marchal et Billard.