1924
Itxura
1924. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa |
Urteak | 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1924 MCMXXIV |
Ab urbe condita | 2677 |
Armeniar egutegia | 1373 ԹՎ ՌՅՀԳ |
Bahá'í egutegia | 80 – 81 |
Bengaliar egutegia | 1331 |
Berber egutegia | 2874 |
Egutegi budista | 2468 |
Myanmarko egutegia | 1286 |
Bizantziar egutegia | 7432 – 7433 |
Koptoen egutegia | 1640 – 1641 |
Etiopiar egutegia | 1916 – 1917 |
Hebrear egutegia | 5684 – 5685 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1980 – 1981 |
Shaka Samvat | 1846 – 1847 |
Kali Yuga | 5025 – 5026 |
Iraniar egutegia | 1302 – 1303 |
Islamiar egutegia | 1342 – 1343 |
Japoniar egutegia | Taishō 13 (大正13年) |
Korear egutegia | 4257 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2467 |
Holozeniar egutegia | 11924 |
1924 (MCMXXIV) asteartez hasitako bisurtea izan zen, 2. milurteko 924. urtea, XX. mendeko 24.a eta 1920ko hamarkadako 5.a.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1 – Ernest Chuard Suitzako Konfederazioko presidente izendatu zuten.
- Urtarrilaren 3 – Mexikoko Méridan Felipe Carrillo Puerto Yucatángo gobernadore sozialista fusilatu zuten, bere anaiekin batera (Edesio, Benjamín eta Wilfrido) eta bederatzi kolaboratzailerekin.
- Urtarrilaren 6 – Izarra Kirol Elkartea sortu zen Lizarran.
- Urtarrilaren 10 – Cohn-Brandt-Cohn film konpainia (CBC) izenez aldatu zen, Columbia Pictures marka berriarekin.
- Urtarrilaren 12 – Gopinath Sahak Ernest Day tiroz hil zuen, Charles Tegart Kalkutako polizia-burua zela pentsatuta. Egunean bertan atxilotu zuten[1].
- Urtarrilaren 20tik urtarrilaren 30era – Kuomintangen Lehen Kongresu Nazionala ospatu zen Txinan, Sobietar Batasunarekin eta Txinako Alderdi Komunistarekin aliantza politika abiatzeko erabakiarekin.
- Urtarrilaren 21 – Alexander Cambridge, Athloneko lehen Earl Hegoafrikar Batasunako Gobernadore Orokor izendatu zuten, eta Afrikako Hegoalderako Goi Komisarioa[2].
- Urtarrilaren 22 – Ramsay MacDonald Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu zuten, Erresuma Batuko Alderdi Laboristak izandako lehenengoa[3].
- Urtarrilaren 25 – 1924ko Neguko Olinpiar Jokoak hasi ziren Chamonixen, Frantzian (amaiera, otsailaren 4a). Jatorrian, Neguko Kirolen Astea deituak eta 1924ko Udako Olinpiar Jokoen zati bezala antolatuak, ondoren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, Neguko I. Olinpiar Jokoak bezala izendatu zituen. Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk[4].
- Urtarrilaren 26 – bost egun lehenago Vladimir Lenin hil ostean, Petrogrado hiriaren izena aldatu zuten, Leningrado ezarriz. 1991ean itzuli zen San Petersburgo izatera[5].
- Urtarrilaren 27 – Italiako Erresumaren eta Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresumaren artean Erromako Ituna sinatu zen, Fiume (gaur egungo Rijeka) hiriaren banaketa zehaztuz.
- Urtarrilaren 30 – Eibarko Klub Deportiboa sortu zuten Eibarren.
Otsaila
- Ku Klux Klan talde arrazista estatubatuarra iritsi zen gailurrera, kideen kopuruari dagokionez, 1.5 milioitik 4 milioira pasatzen
Martxoa
- Martxoaren 16 – Italian Fiumeko Estatu Askea anexionatu zuen.
Apirila
- Apirilaren 1 – Adolf Hitlerrek bost urteko kartzela zigorra jaso zuen Municheko Putscha antolatzeagatik. Zortzi hilabete egin zituen.
- Apirilaren 6 –
- 1924ko Italiako hauteskunde orokorretan faxistek botoen 2/3 jaso zituzten.
- Jules van Hevel belgikarrak Paris-Roubaix irabazi zuen.
- Apirilaren 19 – Madrilen Compañía Telefónica Nacional de España, gero Telefónica bilakatuko zen monopolioa sortu zuten.
Maiatza
- Maiatzaren 4 – 1924ko Udako Olinpiar Jokoak hasi ziren Parisen, Frantzia (amaiera, uztailaren 27). 42 Euskal herritarrek hartu zuten parte 8 kiroletan, Espainiako eta Frantziako selekzioekin.
- Maiatzaren 18 – Euskal Mendizale Federazioa sortu zuten Elgetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako mendi-elkarteek sustatuta, "Federación Vasco-Navarra de Alpinismo" izenarekin.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Ford automobilgintza enpresak bere 10.000.000. autoa eraiki zuen.
- Ekainaren 10a – Italiar faxistek Giacomo Matteotti lider sozialista bahitu era erail zuten Erroman.
Uztaila
- Uztailaren 20a – Ottavio Bottecchia italiarrak Frantziako Tourra irabazi zuen, eta hurrengo urtean errepikatu zuen.
Abuztua
- Abuztuaren 10a – Francis Pélissier frantziarrak Bilbon amaiera zuen lehenengo Euskal Herriko Itzulia- orduan Excelsior Sari Nagusia deitua- irabazi zuen.
- Abuztuaren 16a – Dawes Plana onartu zen, Aliatuen Ruhren okupazioarekin amaitzeko proposamena, Alemaniak gerrako ordainak betetzeko konpromisoarekin.
Iraila
- Irailaren 25 – Jakov Protazanovek Aelita zientzia-fikziozko film mutua estreinatu zuen.
Urria
- Urriaren 14a: Hondurasko ekialdeko kostaren parean Diez urakana bilakatuko zen beheraldi tropikala agertu zen.
- Urriaren 15 – André Bretonek "Lehen manifestu surrealista" aurkeztu zuen.
- Urriaren 19a: Abdulaziz ibn Sauden gudarosteek Meka hartu zuten.
Azaroa
- Azaroa – Thomas Mann idazle alemaniarrak "Mendi magikoa" eleberria argitaratu zuen.
- Azaroaren 7 – Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz. Antza, entzerrona bat izan zen.
- Azaroaren 23 – Edwin Hubblek azaldu zuen Andromeda, lehenago nebulosatzat hartzen zena, beste galaxia bat zela, eta Esne Bidea ez dela unibertsoko galaxia bakarra[6].
Abendua
- Abenduaren 4 – Erich von Stroheimek Greed film dramatiko mutua estreinatu zuen.
- Abenduaren 6 – Beran (Nafarroa Garaia) barrena sartuta, Miguel Primo de Riveraren aurka altxamendua eragin nahi zuten anarkistak exekutatu zituzten Iruñean. Enrique Gil Galar eta Julián Santillán zuten izena. Pablo Martín zen hirugarrena, baina exekuziora bidean bere buruaz beste egin zuen.
Data ezezaguna
- Aleksandr Oparin errusiar biologoak Proiskhozhdenie Zhizny izeneko panfleto txikian Lurrean biziaren jatorri heteotrofikoa azaltzeko «salda primitibo» terminoa erabili zuen.
- Mekanika kuantikoaren arloan, Louis de Brogliek argi-uhinek partikulen propietateak dituzten bezala, efektu fotoelektrikoan gertatzen den bezala, partikulek ere propietate ondulatorioak dituztela proposatu zuen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Jacques Le Goff, frantziar historialaria (h. 2014).
- Urtarrilaren 1a – Francisco Macías Nguema, Ekuatore Gineako diktadorea (h. 1979).
- Urtarrilaren 1a – Genichi Taguchi, japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna (h. 2012).
- Urtarrilaren 2a – Boni Fernandez, bilbotar txistularia (h. 2009).
- Urtarrilaren 3a – André Franquin, belgikar komikilaria (h. 1997).
- Urtarrilaren 4a – Alime Abdenanova, sobietar espioia (h. 1944).
- Urtarrilaren 4a – Marianne Werner, alemaniar atleta, pisu jaurtiketan aditua (h. 2023).
- Urtarrilaren 5a – Vera Molnár, hungariar artista (h. 2023)
- Urtarrilaren 7a – Anna Maestri, italiar aktorea (h. 1988).
- Urtarrilaren 8a – Paul Moritz Cohn, alemaniar matematikaria (h. 2006).
- Urtarrilaren 9a – Walkiria Terradura, Italiako emakume partisano antifaxista (h. 2023).
- Urtarrilaren 9a – René Fernández Apaza, boliviar elizgizona (h. 2013).
- Urtarrilaren 10a – Max Roach, estatubatuar bateria-jotzailea (h. 2007).
- Urtarrilaren 10a – Eduardo Txillida, donostiar eskultorea, euskal herritar eskultore famatuena (h. 2002).
- Urtarrilaren 11 – Roger Guillemin, frantziar-estatubatuar mediku endokrinologoa (h. 2024).
- Urtarrilaren 13a – Paul Feyerabend, austriar filosofoa (h. 1994).
- Urtarrilaren 13a – Roland Petit, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2011).
- Urtarrilaren 14a – Carole Cook, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Urtarrilaren 16a – Katy Jurado, mexikar aktorea (h. 2002).
- Urtarrilaren 18a – Italo Terzoli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2008).
- Urtarrilaren 19a – Jean-François Revel, frantziar kazetari, filosofo eta idazlea (h. 2006).
- Urtarrilaren 20a – Yvonne Loriod, frantziar pianista (h. 2010).
- Urtarrilaren 21a – Shafiga Akhundova, azerbaijandar konpositorea, Azerbaijango Herriko Artista (h. 2013).
- Urtarrilaren 21a – Benny Hill, ingeles aktore eta umorista (h. 1992).
- Urtarrilaren 21a – Felisa Núñez Cubero, valladolistar fisikaria eta kimikaria (h. 2017)
- Urtarrilaren 22a – J. J. Johnson, estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta moldatzailea (h. 2001).
- Urtarrilaren 25a – Tomás Mac Giolla, irlandar errepublikar politikaria (h. 2010).
- Urtarrilaren 25a – Joxe Ulibarrena, euskal herritar eskultore, etnografo eta sustatzaile kulturala (h. 2020).
- Urtarrilaren 26a – Henri Pichette, frantziar idazlea (h. 2000).
- Urtarrilaren 28a – Marcel Broodthaers, belgikar olerkari, zinemagile eta artista (h. 1976).
- Urtarrilaren 29a – Luigi Nono, italiar musikagilea (h. 1990).
- Urtarrilaren 29a – Bianca Maria Piccinino, italiar idazle, kazetari eta aurkezlea.
- Urtarrilaren 30a – Lloyd Alexander, estatubatuar idazlea (h. 2007).
- Urtarrilaren 30a – Margaret Yorke, britainiar fikziozko idazlea (h. 2012).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Ruth Lichterman, munduko lehen programatzaile informatikoetako bat, ENIAC ordenagailuaren jatorrizko sei programatzaileetako bat (h. 1986).
- Otsailaren 1a – Maria Josefa Navascues, Pepita, gipuzkoar erraketista (h. 2011).
- Otsailaren 3a – E. P. Thompson, britainiar historialari eta idazlea (h. 1993).
- Otsailaren 6a – Argentina Santos, azkenetariko fado-kantari handia (h. 2019).
- Otsailaren 8a – Pedro Apellaniz, euskal atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2013).
- Otsailaren 8a – Khamtai Siphandon, Laosko presidentea.
- Otsailaren 10a – Alexis Etxekopar, zuberoar kanta egilea (h. 2005).
- Otsailaren 19a – Amale Arzelus, gipuzkoar euskaltzalea eta irrati esataria (h. 2015).
- Otsailaren 19a – Lee Marvin, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Otsailaren 20a – José María García de Paredes, espainiar arkitektoa (h. 1990).
- Otsailaren 20a – Evelyn Pielou, britainiar zientzialaria (h. 2016).
- Otsailaren 20a – Gloria Vanderbilt, estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea (h. 2019).
- Otsailaren 21a – Thelma Estrin, estatubatuar informatikaria, ingeniaritza biomedikoan eta sistema adituetan aitzindaria (h. 2014).
- Otsailaren 21a – Robert Mugabe, Zimbabweko presidentea, gutxiengo zurien aginteari amaiera eman zion askapen mugimenduaren buruzagietako bat (h. 2019).
- Otsailaren 21a – José de Lima, brasildar elizgizona (h. 2013).
- Otsailaren 23a – Allan McLeod Cormack, hegoafrikar-estatubatuar fisikaria, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1998).
- Otsailaren 23a – Claude Sautet, frantziar zinema-zuzendaria (h. 2000).
- Otsailaren 24a – Chikage Awashima, japoniar aktorea (h. 2012).
- Otsailaren 24a – Maria Golubnitxaia, sobietar atleta, 80 m-ko hesiko proban aditua (h. 2015).
- Otsailaren 24a – Jokin Inza, EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetakoa (h. 2008).
- Otsailaren 26a – Ákos Császár, hungariar matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- Otsailaren 26a – Noboru Takeshita, Japoniako lehen ministroa (h. 2000).
- Otsailaren 27a – Beatriz Maggi, kubatar saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria (h. 2017).
- Otsailaren 27a – Patria Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 1960).
- Otsailaren 28a – Susanna Amatuni, armeniar arte kritikaria, musikologoa, arte irakaslea eta doktorea, eta SESBeko ohorezko irakaslea (h. 2010).
- Otsailaren 29a – Carlos Humberto Romero, El Salvadorko presidentea (h. 2017).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Édouard Caillau, euskal aktore eta umorista (h. 1990).
- Martxoaren 1a – Elena Cernei errumaniar mezzo-sopranoa (h. 2000)
- Martxoaren 1a – Deke Slayton, estatubatuar astronauta (h. 1993).
- Martxoaren 2a – Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe, nafar musikagilea (h. 2017).
- Martxoaren 3a – Johnson Aguiyi-Ironsi, Nigeriako presidentea (h. 1966).
- Martxoaren 3a – Lys Assia, suitzar abeslaria, lehen Eurovision Abesti Lehiaketako irabazlea (h. 2018).
- Martxoaren 3a – Ruth Hubbard, estatubatuar biologoa (h. 2016).
- Martxoaren 3a – Tomiichi Murayama, Japoniako Lehen Ministroa.
- Martxoaren 4a – Alcira Soust Scaffo, uruguaitar idazlea, poeta eta maistra (h. 1997).
- Martxoaren 6a – Sarah Caldwell, estatubatuar antzerki enpresaburua, orkestra zuzendaria eta musikaria (h. 2006).
- Martxoaren 6a – Ottmar Walter, alemaniar futbolaria (h. 2013).
- Martxoaren 7a – Kōbō Abe, japoniar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1993).
- Martxoaren 7a – Widad Hamdi, egiptoar aktorea, 600 pelikula baino gehiagotan protagonista izandakoa (h. 1994).
- Martxoaren 7a – Eduardo Paolozzi, eskoziar eskultorea, Pop-art delakoaren aitzindarietako bat (h. 2005).
- Martxoaren 8a – Anthony Caro, ingeles eskultorea (h. 2013).
- Martxoaren 8a – Abderrahman Jusufi, Marokoko lehen ministroa (h. 2020).
- Martxoaren 10a – Jin Yong, txinatar eleberrigile, kazetari eta historialaria (h. 2018).
- Martxoaren 11 – Franco Basaglia, italiar psikiatra (h. 1980).
- Martxoaren 12a – Mary Lee Woods, matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa (h. 2017).
- Martxoaren 16a – María Franciska Dapena Rico, palentziar-bizkaitar artista, margolaria eta idazlea (h. 1995)
- Martxoaren 22a – Marzieh, iraniar abeslaria (h. 2010)
- Martxoaren 23a – Bette Nesmith Graham, estatubatuar mekanografoa, komertziala eta Liquid Paperren sortzailea (h. 1980).
- Martxoaren 24a – Norman Fell, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 1998).
- Martxoaren 25a – Machiko Kyō, japoniar aktorea (h. 2019).
- Martxoaren 27a – Sarah Vaughan, estatubatuar jazz abeslaria (h. 1990).
- Martxoaren 31 – Manuel Barrenetxea, bizkaitar futbolaria (h. 1998).
Apirila
- Apirilaren 2a – Daria Diatxenko, sobietar partisanoa, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1944).
- Apirilaren 3a – Marlon Brando, estatubatuar aktorea, XX. mendeko hoberenetarikoa (h. 2004).
- Apirilaren 3a – Roza Xanina, Bigarren Mundu Gerrako eliteko sobietar frankotiratzailea (h. 1945).
- Apirilaren 4a – Antonio Beristain, espainiar kriminologo eta katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzailea (h. 2009).
- Apirilaren 4a – Junes Casenave, zuberoar idazlea, trajeria askoren egilea (h. 2018).
- Apirilaren 4a – Joye Hummel, estatubatuar komiki-gidoilaria (h. 2021).
- Apirilaren 6a – Yannick Bellon, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- Apirilaren 8a – Marisa Sanches, brasildar aktore, abeslari eta esataria (h. 2002).
- Apirilaren 10a – Kenneth Noland, estatubatuar margolaria (h. 2010).
- Apirilaren 12a – Raymond Barre, Frantziako lehen ministroa (h. 2007).
- Apirilaren 13a – Stanley Donen, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 2019).
- Apirilaren 13a – Primitiba Lekuona Berasategi, oiartzuar botikari, euskalzale eta herritar nabarmena (h. 2011).
- Apirilaren 14a – Shorty Rogers, estatubatuar tronpeta-jotzailea eta musikagilea (h. 1994).
- Apirilaren 15a – Neville Marriner, britainiar orkestra zuzendari eta biolinista (h. 2016).
- Apirilaren 16a – Henry Mancini, pelikuletarako musika sortzaile estatubatuarra (h. 1994).
- Apirilaren 19a – Ethel Houston, Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra, kriptografia enigma kodeen deszifratzailea (h. 2017).
- Apirilaren 20a - Caroline Ingalls, estatubatuar irakaslea eta autobiografialaria (J. 1839).
- Apirilaren 20a – Pierre Tucoo-Chala, frantziar historialaria, Pirinioetako Erdi Aroko historian aditua (h. 2015).
- Apirilaren 20a – Leslie Phillips, ingeles aktorea (h. 2022).
- Apirilaren 21a – Claude Lefort, frantziar filosofoa (h. 2010).
- Apirilaren 22a – Ramiro Larrañaga, gipuzkoar grabatzailea, idazlea eta armetan aditua (h. 2005).
- Apirilaren 22a – Carmen Dolores, portugaldar aktore eta idazlea (h. 2021).
- Apirilaren 23a – Rossana Rossanda, italiar zuzendari, kazetari, idazle eta politikari komunista (h. 2020).
- Apirilaren 28a – Kenneth Kaunda, lehendabiziko Zambiako presidentea (h. 2021).
- Apirilaren 29a – Zizi Jeanmaire, frantziar dantzari eta aktorea (h. 2020).
Maiatza
- Maiatza – La Perla de Cádiz, cádiztar kantari flamenkoa (h. 1975).
- Maiatzaren 1a – Evelyn Boyd Granville, AEBetan matematiketan doktore titulua lortu zuen bigarren emakume afro-amerikarra (h. 2023).
- Maiatzaren 1a – Claudine Dupuis, frantziar aktorea. (h.1991)
- Maiatzaren 1a – Grégoire Kayibanda, Ruandako lehen presidente hautatua (h. 1976).
- Maiatzaren 2a – Gurutz Ansola, gipuzkoar ikertzaile eta irakaslea (h. 2019).
- Maiatzaren 2a – James S. Holmes, nederlandar poeta, traduktologo eta itzultzailea (h. 1986).
- Maiatzaren 3a – Yehuda Amichai, israeldar poeta (h. 2000).
- Maiatzaren 3a – Ladislava Bakanic, estatubatuar gimnasta artistikoa (h. 2021).
- Maiatzaren 4a – Tatiana Nikolayeva, errusiar piano-jotzaile klasikoa, konpositorea eta pedagogoa (h. 1993).
- Maiatzaren 5a – Leopoldo Torre Nilsson, argentinar zinemagilea (h. 1978).
- Maiatzaren 6a – Nestor Basterretxea, bermeotar eskultore, margolari eta zinemagilea (h. 2014).
- Maiatzaren 6a – Franz Duboscq, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea (h. 2012).
- Maiatzaren 7a – Marjorie Boulton, britainiar idazle eta poeta (h. 1977)
- Maiatzaren 8a – Petru Dumitriu, errumaniar idazlea (h. 2002).
- Maiatzaren 9a – Bulat Xalvovitx Okudzhava, errusiar idazle eta kantaria (h. 1997).
- Maiatzaren 10a – Maria Mauban, frantziar aktorea (h. 2014)
- Maiatzaren 10a – Goliarda Sapienza, siziliar idazle eta aktorea (h. 1996).
- Maiatzaren 10a – Settimio Todisco, italiar elizgizona.
- Maiatzaren 11 – Antony Hewish, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Maiatzaren 11 – Marino Marini, italiar abeslaria (h. 1997).
- Maiatzaren 12a – Claribel Alegría, nikaraguar idazle, poeta, narratzaile, saiogile eta itzultzailea (h. 2018).
- Maiatzaren 13a – Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (h. 2018).
- Maiatzaren 13a – Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (h. 2017).
- Maiatzaren 14a – Betti Betelu, euskal dantzen lapurtar irakaslea (h. 1990).
- Maiatzaren 15a – Jaime García Terrés, mexikar idazlea (h. 1996).
- Maiatzaren 15a – Maria Koepcke, alemaniar ornitologo, marrazkilari, bildumagile, bidaiari eta argazkilaria (h. 1971).
- Maiatzaren 16a – Dawda Jawara, lehendabiziko Gambiako presidentea (h. 2019).
- Maiatzaren 17a – Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa (h. 2020).
- Maiatzaren 18a – Priscilla Pointer, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 22a – Charles Aznavour, armeniar jatorriko frantziar abeslaria (h. 2018).
- Maiatzaren 24a – José Manuel Martín, espainiar aktore eta irrati-esataria (h. 2006).
- Maiatzaren 26a – Brenda Helser, estatubatuar igerilaria (h. 2001).
- Maiatzaren 27a – Jaime Lusinchi, Venezuelako presidentea (h. 2014).
- Maiatzaren 31 – Guy d'Arcangues, lapurtar poeta (h. 2004).
- Maiatzaren 31 – Gisela May, alemaniar antzerki garaikideko aktore garrantzitsuenetako bat (h. 2016).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Balendin Lasuen, euskal idazle, politikari eta ikertzailea (h. 2019).
- Ekainaren 3a – Torsten Wiesel, neurofisiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 4a – Tofilau Eti Alesana, Samoako lehen ministroa (h. 1999).
- Ekainaren 4a – Dennis Weaver, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Ekainaren 6a – Salutxu Etxebarria, arabar dantzaria, lehenengo emakume aurreskularia (h. 2008).
- Ekainaren 6a – Juan Garate Alkorta Maltzeta, gipuzkoar trikitilaria (h. 2006).
- Ekainaren 7a – Dolores Gray, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2002).
- Ekainaren 7a - Mercedes Iridoi Olaskoaga, Hondarribiako alkatea (h. 2022).
- Ekainaren 9a – Tony Britton, ingeles aktorea (h. 2019).
- Ekainaren 9a – Marina Vega, kantabriar espioi, borrokalari antifrankista eta nazi harrapatzailea (h. 2011).
- Ekainaren 10a – Carlos Basabe, bizkaitar futbolaria (h. 1994).
- Ekainaren 12a – George H. W. Bush, Ameriketako Estatu Batuetako 41. Presidentea (h. 2018).
- Ekainaren 14a – James W. Black, eskoziar sendagile eta farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2010).
- Ekainaren 14a – Arthur Erickson, kanadar arkitektoa (h. 2009).
- Ekainaren 15a – Hédi Fried, suediar errumaniar idazlea (h. 2022).
- Ekainaren 15a – Ezer Weizman, Israelgo 7. presidentea (h. 2005).
- Ekainaren 16a – Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (h. 2017).
- Ekainaren 21a – Marga López, mexikar aktorea (h. 2005)
- Ekainaren 22a – Pascual Aldabe Rodríguez, nafar musikagilea (h. 2013).
- Ekainaren 22a – Norbert Callens, belgikar txirrindularia (h. 2005).
- Ekainaren 23a – Ranasinghe Premadasa, Sri Lankako presidentea (h. 1993).
- Ekainaren 24a – Juan Bautista Adarraga, euskal atleta eta ingeniaria (h. 1996).
- Ekainaren 24a – Kurt Furgler, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2008).
- Ekainaren 25a – Sidney Lumet, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2011).
- Ekainaren 25a – Luis Suárez Fernández, espainiar historialaria, Behe Erdi Aroko eta Errege-erregina Katolikoen garaiko historiako aditu handienetakoa.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Antoni Ramallets, kataluniar futbolaria, 1950eko hamarraldiko atezain onenetako bat (h. 2013).
- Uztailaren 3a – Amalia Aguilar, kubatar dantzari, vedette, abeslari, aktore eta umorista (h. 2021).
- Uztailaren 3a – Sellapan Ramanathan, Singapurreko presidentea (h. 2016).
- Uztailaren 4a – Girija Prasad Koirala, Nepalgo estatuburua (h. 2010).
- Uztailaren 4a – Eva Marie Saint, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 6a – María Ponce, Maiatzeko Plazako – Amak elkartearen sortzaileetako bat (h. 1977).
- Uztailaren 13a – Leoni Etxebarren, nafar bertso-jartzailea (h. 2014).
- Uztailaren 13a – Donald Osterbrock, estatubatuar astronomoa (h. 2007).
- Uztailaren 16a – Hannie Lips, Herbeheretako telebista aurkezlea (h. 2012)
- Uztailaren 17a – Enrique Sendagorta, bizkaitar ingeniari eta enpresaburua (h. 2018).
- Uztailaren 17a – Eulália Maria Lahmeyer Lobo, brasildar historialaria (h. 2011).
- Uztailaren 18a – Elias Sarkis, Libanoko presidentea (h. 1985).
- Uztailaren 19a – Nora Ricci italiar aktorea jaio zen (h. 1976).
- Uztailaren 20a – Lola Albright, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2017).
- Uztailaren 20a – Tatiana Lioznova, sobietar zinema-zuzendaria (h. 2011).
- Uztailaren 20a – Jose Joakin Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria (h. 1988).
- Uztailaren 21a – Don Knotts, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2006).
- Uztailaren 22a – Jaime Allende, euskal belar hockey jokalaria (h. 2003).
- Uztailaren 23a – Sabine Weiss, suitzar jatorriko frantziar argazkilaria (h. 2021).
- Uztailaren 24a – Michel Brézillon, frantziar arkeologoa (h. 1993).
- Uztailaren 26a – Ana Maria Lajusticia, bizkaitar kimikaria.
- Uztailaren 27a – Maria Angeles Esnaola, frankismoaren garaiko maistra abertzalea (h. 2017).
- Uztailaren 29a – Elizabeth Short, Dalia Beltza, hilketa ikaragarri eta zabaldu baten biktima izan zen estatubatuar emakumea (h. 1947).
- Uztailaren 30a – William H. Gass, estatubatuar idazle, kritikari eta filosofia irakaslea (h. 2017).
- Uztailaren 31 – Geraldine Doyle, Bigarren Mundu Gerrako pertsonaia ikonikoa (h. 2010).
- Uztailaren 31 – Daniel Verstraete, belgikar-hegoafrikar elizgizona.
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Abdullah Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (h. 2015).
- Abuztuaren 1a – Georges Charpak, poloniar-frantziar fisikaria eta irakaslea, 1992ko Fisikako Nobel Saria (h. 2010).
- Abuztuaren 2a – James Baldwin, estatubatuar eleberrigilea eta afro-amerikarren eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1987).
- Abuztuaren 3a – Leon Uris, estatubatuar eleberrigilea (h. 2003).
- Abuztuaren 5a - Nieves Berasaluze, Chiquita de Mallavia, bizkaitar erraketista (h. 2021).
- Abuztuaren 5a – Ben Jones, Grenadako lehen ministroa (h. 2005).
- Abuztuaren 7a – Jean Dorst, frantziar zoologoa, ornitologian espezializatua (h. 2001).
- Abuztuaren 10a – Jean François Lyotard, frantziar filosofoa (h. 1998).
- Abuztuaren 12a – Xabier Gereño, euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2011).
- Abuztuaren 12a – Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (h. 1988).
- Abuztuaren 14a – Sverre Fehn, norvegiar arkitektoa (h. 2009).
- Abuztuaren 14a – Georges Prêtre, frantziar orkestra-zuzendaria (h. 2017).
- Abuztuaren 19a – Willard Boyle, kanadar fisikaria, CCD gailuaren asmatzailea eta 2009ko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
- Abuztuaren 20a – John Ellis Williams, galestar eleberrigile elebiduna, nagusiki galeseraz idatzi izan zuena (h. 2008).
- Abenduaren 23a – Ephraim Kishon, israeldar idazle eta zinema zuzendaria (h. 2005).
- Abuztuaren 23a – Robert Solow, estatubatuar ekonomialaria, 1987ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2023).
- Abuztuaren 24a – Ahmadou Ahidjo, lehendabiziko Kamerungo presidentea (h. 1989).
- Abuztuaren 27a – Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (h. 1984).
- Abuztuaren 28a – Janet Frame, zeelandaberritar eleberrigilea, ipuingilea eta poeta (h. 2004).
- Abuztuaren 29a – Gianfranco Baruchello, italiar marrazkilari, idazle eta zinemagilea (h. 2023).
- Abuztuaren 29a – Dinah Washington, estatubatuar abeslaria, musika beltzeko emakume-ahots nagusienetakoa (h. 1963).
- Abuztuaren 31 – Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2003).
Iraila
- Irailaren 1a – Gustavo Bueno, espainiar filosofo, irakasle eta idazlea, materialismo filosofikoaren mugimenduaren sortzailea (h. 2016).
- Irailaren 2a – Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea (h. 2020)
- Irailaren 3a – Jordi Sarsanedas, kataluniar idazlea (h. 2006).
- Irailaren 4a – Vicent Andrés i Estellés, kazetaria, idazlea eta XX. mendeko poeta valentziar garrantzitsuenetako bat (h. 1993).
- Irailaren 5a – Ignacio García López, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa (h. 2017).
- Irailaren 7a – Segundo Galarza, Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2003).
- Irailaren 8a – Hazel Brooks, estatubatuar aktore eta modeloa (h. 2002).
- Irailaren 9a – Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (h. 2003).
- Irailaren 11 – Julien Arrieta, gipuzkoar errugbilaria (h. 2017).
- Irailaren 12a – Amílcar Cabral, Ginea Bissauko politikaria, Afrikak XX. mendean eman duen iraultzaile nagusietakoa (h. 1973).
- Irailaren 12a – Jeanne Monteil, lapurtar olerkaria (h. 1999).
- Irailaren 12a – Jan Piarre Soudre, Ixtilarte-Larreko, lapurtar bertsolaria (h. 2013).
- Irailaren 13a – Maurice Jarre, frantziar konposatzailea eta zuzendaria (h. 2009).
- Irailaren 14a – Manabu Mabe, japoniar-brasildar margolaria (h. 1997).
- Irailaren 15a – György Lázár, Hungariako lehen ministroa (h. 2014).
- Irailaren 16a – Lauren Bacall, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- Irailaren 17a - Hou Bo, txinatar argazkilaria, Mao Zedongen argazkilari ofiziala (h. 2017).
- Irailaren 17a – Annelise Hovmand, daniar zinema zuzendaria (h. 2016)
- Irailaren 18a – Eloísa Mafalda, brasildar aktorea (h. 2018).
- Irailaren 21a – Hermann Buhl, austriar alpinista, munduko alpinista onenetakotzat joa (h. 1957).
- Irailaren 22a – Martin Barré, frantziar margolaria (h. 1993).
- Irailaren 24a – Hidemaro Watanabe, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Irailaren 25a – Juani Mendiola, euskal antzezlea (h. 2006).
- Irailaren 27a – Josef Škvorecký, txekiar idazlea (h. 2012).
- Irailaren 28a – Marcello Mastroianni, italiar aktorea (h. 1996).
- Irailaren 29a – Marina Berti, italiar aktorea (h. 2002).
- Irailaren 30a – Truman Capote, estatubatuar idazlea (h. 1984).
- Irailaren 30a – Hilda Rebello, brasildar aktorea (h. 2019).
Urria
- Urriaren 1a – Jimmy Carter, Ameriketako Estatu Batuetako 39. Presidentea eta 2002ko Bakearen Nobel Saria.
- Urriaren 3a – Franco Cristaldi, italiar zinema-zuzendari eta produktorea (h. 1992).
- Urriaren 3a – Manuel Edmilson da Cruz, brasildar elizgizona.
- Urriaren 5a – José Donoso Yáñez, txiletar eleberrigilea (h. 1996).
- Urriaren 5a – Olga Gyarmati, hungariar atleta, Luzera-jauzian aditua (h. 2013).
- Urriaren 8a – Alphons Egli, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2016).
- Urriaren 9a – Carla Accardi, italiar margolari abstraktua, Forma eta Continuità arte-taldeen kide sortzailea (h. 2014).
- Urriaren 9a – Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (h. 2000).
- Urriaren 9a – Daniel Zariquiegui Izco, nafar futbol arbitroa, futbolaria eta Osasuna futbol klubaren delegatua (h. 1999).
- Urriaren 10a – Mary Berg Varsoviako ghetto judutarretik bizirik atera eta El ghetto de Varsovia liburuaren egilea (h. 2013)
- Urriaren 10a – Pierre Dolbeault, frantziar matematikaria (h. 2015).
- Urriaren 10a – Ed Wood, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea (h. 1978).
- Urriaren 11 – Ida Gramcko, venezuelar idazlea (h. 1994).
- Urriaren 13a – Henri Theil, herbeheretar ekonomilari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 2000).
- Urriaren 13a – Roberto Eduardo Viola, Argentinako diktadorea (h. 1994).
- Urriaren 15a – Lee Iacocca, estatubatuar enpresaburua (h. 2019).
- Urriaren 17a – António Ramos Rosa, portugaldar olerkaria (h. 2013).
- Urriaren 19a – Carlos Blasco, donostiar politikari jeltzalea (h. 1996).
- Urriaren 19a – Lubomír Štrougal, Txekoslovakiako lehen ministroa (h. 2023).
- Urriaren 20a - Karen Margrete Harup, Danimarkako igerilaria (h. 2009)
- Urriaren 22a – Lily Weiding aktore daniarra (h. 2021).
- Urriaren 23a – Guadalupe Rivera Marín maxikar politikaria, abokatua eta ikertzailea (h. 2023)
- Urriaren 29a – Zbigniew Herbert, poloniar poeta, saiakeragile eta antzerkigilea, Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat (h. 1998).
- Urriaren 29a – Danielle Mitterrand, faxismoaren aurkako erresistentziako kidea eta gizarte ekintzailea (h. 2011).
- Urriaren 30a – Jean-Michel Charlier, belgikar komikigilea (h. 1989).
- Urriaren 30a – Serge Golovine, monakoar ballet-dantzaria (h. 1998).
- Urriaren 30a – Maria Sander, alemaniar atleta (h. 1999)
Azaroa
- Azaroaren 1a – Süleyman Demirel, Turkiako presidentea (h. 2015).
- Azaroaren 1a – Martin Mancisidor, euskal txirrindularia (h. 2011).
- Azaroaren 2a – Gré de Jongh, Herbeheretako lasterkaria (h. 2002)
- Azaroaren 3a – Erzesbet Gulyás Köteles, hungariar gimnasta artistikoa (h. 2019).
- Azaroaren 5a – Alice Colonieu, frantziar artista, margolari, eskultore eta zeramikaria (h. 2010).
- Azaroaren 6a – Frantzisko Garmendia Aiestaran, gipuzkoar elizgizona, New Yorkeko Apezpiku Laguntzaile izandakoa (h. 2005).
- Azaroaren 8a – Dmitri Jazov, sobietar militar eta politikaria (h. 2020).
- Azaroaren 8a – Victorinus Youn Kong-hi, hegokorear elizgizona.
- Azaroaren 9a – Robert Frank, suitzar-estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2019).
- Azaroaren 9a – Joy Page, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- Azaroaren 11 – Luis Martín-Santos, donostiar idazle eta sendagilea (h. 1964).
- Azaroaren 15a – Faustino Menéndez Pidal de Navascués, espainiar heraldista (h. 2019).
- Azaroaren 18a – Miguel Lizarazu, euskal txirrindularia (h. 2002).
- Azaroaren 18a – Lise Østergaard, daniar psikologoa eta politikaria (h. 1996)
- Azaroaren 19a – Mutesa II.a Bugandakoa, Bugandako erresumako erregea eta Ugandako lehenbiziko presidentea (h. 1969).
- Azaroaren 20a – Félix de Guarania, paraguaiar idazlea eta guaranierazko ikerlari handia (h. 2011).
- Azaroaren 20a – Benoît Mandelbrot, poloniar-frantziar-estatubatuar matematikaria, geometria fraktalean egindako lanagatik ezaguna (h. 2010).
- Azaroaren 21a – Joseph Campanella, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Azaroaren 21a – Christopher Tolkien, J. R. R. Tolkienen semea eta honen lan askoren argitaratzailea (h. 2020).
- Azaroaren 22a – Geraldine Page, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Azaroaren 25a – Alfonso Gorroñogoitia, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (h. 2019).
- Azaroaren 26a – George Segal, estatubatuar eskultorea (h. 2000).
- Azaroaren 28a – Johanna Döbereiner, txekiar-brasildar ingeniari agronomoa, lurraren biologian aitzindaria (h. 2000).
- Azaroaren 30a – Klaus Huber, suitzar musikagilea (h. 2017).
Abendua
- Abenduaren 1a – Paula Lamarain, gipuzkoar erraketista (h. 2018).
- Abenduaren 2a – Alexander Haig, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala eta NATOko buruzagi nagusia (h. 2010).
- Abenduaren 2a – Vilgot Sjöman, suediar zinema-zuzendaria eta aktorea (h. 2006).
- Abenduaren 3a – Edwin Ernest Salpeter, austriar fisikaria (h. 2008).
- Abenduaren 7a – Mary Ellen Rudin, estatubatuar matematikaria (h. 2013).
- Abenduaren 7a – Mário Soares, Portugalgo presidentea (h. 2017).
- Abenduaren 10a – Michael Manley, Jamaikako lehen ministroa (h. 1997).
- Abenduaren 12a – Francisco Mitxelena, euskal txirrindularia.
- Abenduaren 13a – Krishna Prasad Bhattarai, Nepalgo lehen ministroa (h. 2011).
- Abenduaren 13a – Enrique Fuentes Quintana, espainiar politikaria eta ekonomista (h. 2007).
- Abenduaren 14a – Gohar Gasparian, Armeniako opera kantari sopranoa (h. 2007).
- Abenduaren 14a – Raj Kapoor, indiar antzezle eta zinema zuzendaria (h. 1988).
- Abenduaren 14a – Siiri Rantanen, finlandiar iraupen-eskiatzailea (h. 2023).
- Abenduaren 15a – Esther Bejarano, Auschwitzeko kontzentrazio-eremutik bizirik atera zen azkenetako bat (h. 2021).
- Abenduaren 17a – Selene Mahri, finlandiar modeloa (h. 2020)
- Abenduaren 19a – Michel Tournier, frantziar idazlea (h. 2016).
- Abenduaren 21a – Hamideh Kheirabadi, Nādereh eta Irango zinemaren ama, irandar aktorea (h. 2010).
- Abenduaren 21a – Rita Reys Herbehereetako jazz abeslaria (h. 2013).
- Abenduaren 22a – Kanaklata Barua indiar ekintzaile politikoa (h. 1942).
- Abenduaren 24a – Abdirizak Haji Hussein, Somaliako lehen ministroa (h. 2014).
- Abenduaren 24a – Bonifacia Macarrón, Boni, Durangoko azken martxantera (h. 2007).
- Abenduaren 25a – Moktar Ould Daddah, lehendabiziko Mauritaniako presidentea (h. 2003).
- Abenduaren 25a – Atal Bihari Vajpayee, Indiako lehen ministroa (h. 2018).
- Abenduaren 27a – Jean Bartik, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (h. 2011).
- Abenduaren 27a – Pedro Diez de Ultzurrun, euskal mediku eta idazlea (h. 1994).
- Abenduaren 27a – Luis Maria Retolaza, euskal herritar politikari jeltzalea (h. 2007).
- Abenduaren 28a – Girma Wolde-Giorgis, Etiopiako presidentea (h. 2018).
- Abenduaren 29a – Francisco Nieva, espainiar idazlea (h. 2016).
- Abenduaren 30a – Yvonne Brill, kanadiar propultsio ingeniaria (h. 2013).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista.
- Isaias Albistegi, gipuzkoar erbesteratua, hegazkinlaria Sobietar Batasunean II. Mundu Gerran (h. 2006).
- Felix Arriaran, Arriaran I.a, euskal herritar pilotaria (h. 2015).
- Juan Azaldegi, gipuzkoar koru eta orkestra zuzendaria (h. 2014).
- Jacqueline Bidegorri, Frantziako Erresistentziaren baxenafar kidea.
- Sebastiana Gesalaga, Sor Niño Dios, gipuzkoar moja klaratar eta bertso-jartzailea (h. 2018).
- Manuel Gómez Larrañeta, gipuzkoar biologo eta ozeanografoa (h. 2012).
- María Juncal Labandibar, gipuzkoar olerkigilea (h. 1951).
- Alfredo Tamayo, gipuzkoar jesuita, teologo eta irakaslea (h. 2014).
- Nestor Bihonda, burundiar elizgizona (h. 1986).
- James Chiona, malawiar elizgizona (h. 2008).
- Roger Mpungu, burundiar elizgizona (h. 2007).
- Antonieta Sanagustin, Aragoiko jostun eta jantzigile tradizionala, Altoaragoiko jantzi tradizionalen berreskuratzailea (h. 2020).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Sabine Baring-Gould, ingeles apaiz anglikano eta idazlea (j. 1834).
- Urtarrilaren 3an, Meridako (Yucatán) hilerri orokorrean fusilatuak;
- Edesio Carrillo Puerto, mexikar iraultzailea (j. 1891).
- Benjamín Carrillo Puerto, mexikar iraultzailea (j. 1893).
- Felipe Carrillo Puerto, Yucatángo gobernadore sozialista (j. 1874).
- Wilfrido Carrillo Puerto, mexikar iraultzailea (j. 1896).
- Urtarrilaren 6a – Mañex Zubiat, baxenafar bertsolaria (j. 1848).
- Urtarrilaren 8a – Emilio Pliego, madrildar argazkilaria, nafar argazkilaririk nabarmenetarikoa (j. c. 1850).
- Urtarrilaren 14a – Arne Aadne Garborg, norvegiar idazlea eta hizkuntza-eraberritzailea (j. 1851).
- Urtarrilaren 21a – Vladimir Lenin, errusiar iraultzailea, boltxevike alderdiaren burua eta Leninismoaren sortzailea (j. 1870).
- Urtarrilaren 24a – Maria-Adelaida Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa-handia (j. 1894).
- Urtarrilaren 24a – Mikhail Rodzianko, errusiar politikari liberal-kontserbakorra (j. 1859).
- Urtarrilaren 28a – Teófilo Braga, Portugalgo presidentea (j. 1843).
- Urtarrilaren 28a – Antonio del Moral, madrildar militar eta politikaria (j. 1849).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Julie de Graag, herbeheretar akuarelista, grabatzailea, diseinatzailea eta margolaria (j. 1877).
- Otsailaren 1a – Maurice Prendergast, estatubatuar margolari postinpresionista (j. 1858).
- Otsailaren 3a – Woodrow Wilson, Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidentea (j. 1856).
- Otsailaren 9a – Nils Kjær, norvegiar idazlea (j. 1870).
- Otsailaren 11 – Jean-François Raffaëlli, frantziar margolaria (j. 1850).
- Otsailaren 11 – Yohanna Barnaba Abdallah, mozambiketar historialari, idazle eta apaiz anglikanoa (j. 1870).
- Otsailaren 15a – Natividad Álvarez, La Bilbainita, bilbotar kriskitin jotzaile eta dantzaria (j. 1900).
- Otsailaren 19a – Edmond Picard, belgikar idazle, mezenas eta legelaria (j. 1836).
- Otsailaren 22a – Charlotte Wahlström, suediar margolaria (j. 1849).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Catherine Tolson britainiar sufragista eta aktibista (j. 1890).
- Martxoaren 11 – Ivan Evstratiev Gexov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1849).
- Martxoaren 11 – Helge von Koch, suediar matematikaria, Koch elur-maluta irudi fraktalagatik ezaguna (j. 1870).
- Martxoaren 15a – Wollert Konow, Norvegiako lehen ministroa (j. 1845).
- Martxoaren 20a – Fernand Cormon, frantziar margolaria (j. 1845).
- Martxoaren 22a – Louis Delluc, frantziar idazlea eta zinemagilea (j. 1890).
- Martxoaren 22a – Robert Nivelle, frantziar artilleria ofiziala, Boxerren matxinadan eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuena (j. 1856).
- Martxoaren 28a – Zoel García de Galdeano, euskal herritar matematikaria (j. 1846).
Apirila
- Apirilaren 1a – Johanne Cathrine Kreebs, daniar margolaria (j. 1848).
- Apirilaren 2a – José María Olabarri Massino, bizkaitar enpresaria (j. 1849).
- Apirilaren 3a – Franz von Bayros, austriar ilustratzaile eta marrazkilaria, dekadentismo mugimenduko partaidea (j. 1866).
- Apirilaren 10a – Rafael Yglesias Castro, Costa Ricako presidentea (j. 1861).
- Apirilaren 11 – Minda Ramm, norvegiar eleberrigile, itzultzaile eta literatura kritikaria (j. 1859).
- Apirilaren 14a – Louis Sullivan, estatubatuar arkitektoa (j. 1856).
- Apirilaren 21a – Eleonora Duse, italiar aktorea, bere garaiko aktore hoberenetakotzat hartua (j. 1858).
- Apirilaren 22a – Maria Walanda Maramis, Indonesiako Heroi Nazionala (j. 1872)
- Apirilaren 24a – Ferdinand Arnodin, frantziar ingeniari eta industriagizona, Bizkaiko Zubiaren egilea (j. 1845).
- Apirilaren 24a – Granville Stanley Hall, estatubatuar hezitzailea eta psikologoa (j. 1846).
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Anna Palm de Rosa, suediar margolaria, akuarelengatik ezaguna (j. 1859).
- Maiatzaren 13a – Gregorio Suberbiola, nafar sindikalista anarkista (j. 1896).
- Maiatzaren 15a – Paul Henri Balluet d'Estournelles de Constant, frantziar diplomazialari, politikari eta bakezalea, 1909ko Bakearen Nobel Saria (j. 1852).
- Maiatzaren 20a – María Eugenia Vaz Ferreira, uruguaitar irakasle eta poeta (j. 1875).
- Maiatzaren 22a – Viktor Nogin, errusiar militante eta sindikalista boltxebikea (j. 1878).
- Maiatzaren 25a – Liubov Popova, errusiar abangoardiako artista, margolari eta diseinatzailea (j. 1889).
- Maiatzaren 30a – Amélie Beaury-Saurel, Bartzelonan jaiotako margolari frantziarra (j. 1848)
Ekaina
- Ekainaren 3a – Franz Kafka, txekiar idazlea (j. 1883).
- Ekainaren 8a / ekainaren 9a –
- Andrew Irvine, britainiar mendizalea, agian Everest mendia eskalatzen lehena (j. 1902).
- George Leigh Mallory, ingeles mendizalea, agian Everest mendia eskalatzen lehena (j. 1886).
- Ekainaren 10a – Giacomo Matteotti, italiar politikaria (j. 1885).
- Ekainaren 19a – Segundo Ispizua, bizkaitar historialaria (j. 1869).
- Ekainaren 20a – Francisco Iturrino, euskal herritar jatorriko margolaria (j. 1864).
- Ekainaren 24a – Narcisa Amália, brasildar poeta eta kazetaria (j. 1856).
Uztaila
- Uztailaren 13a – Alfred Marshall, ingeles ekonomialaria, eskola neoklasikoaren sortzailea (j. 1842).
- Uztailaren 18a – Angel Guimera, kataluniar antzerkigilea (j. 1845).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Joseph Conrad, poloniar-ingeles idazlea (j. 1857).
- Abuztuaren 5a – Teodor Teodorov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1859).
- Abuztuaren 17a – Paul Natorp, alemaniar filosofoa (j. 1845).
- Abuztuaren 18a – Angel Olarte Arnaiz, arabar margolaria (j. 1897).
Iraila
- Irailaren 10a – Eva May, austriar aktorea (j. 1902).
- Irailaren 12a – Jose Migel Iturriotz, gipuzkoar pilotari eta Beasaingo alkatea (j. 1869).
- Irailaren 19a – Hannibal Sehested, Danimarkako lehen ministroa (j. 1842).
- Irailaren 24a – Manuel Estrada Cabrera, Guatemalako Errepublikako presidentea (j. 1857).
- Irailaren 29a – Ragna Nielsen, norvegiar hezitzaile, pedagogo, autore, politikari eta feminista (j. 1845).
Urria
- Urriaren 12a – Anatole France, frantziar idazlea (j. 1844).
- Urriaren 12a – Kate Lester, britainiar aktorea (j. 1857)
- Urriaren 26a – Luigi Pelloux, Italiako lehen ministroa (j. 1839).
Azaroa
- Azaroaren 4a – Gabriel Fauré, frantziar musikagilea (j. 1845).
- Azaroaren 7a – Patrizio Antonio Orkaiztegi, euskal idazlea eta argitaratzailea (j. 1840).
- Azaroaren 7a – Hans Thoma, alemaniar margolaria (j. 1839).
- Azaroaren 10a – Lola Rodríguez de Tió, portoricar poeta, kazetaria eta iraultzailea (j. 1843).
- Azaroaren 17a – Eugène Simon, frantziar araknologo, entomologo eta botanikaria, historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria (j. 1848).
- Azaroaren 20 – Dora Hitz, sinbolismoak eta inpresionismoak eragindako alemaniar margolaria (j.1856).
- Azaroaren 21a – Florence Harding, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1860).
- Azaroaren 27a – Elise Hall, estatubatuar saxofoi-jotzaile klasikoa (j. 1853).
- Azaroaren 29a – Giacomo Puccini, italiar musikagilea (j. 1858).
Abendua
- Abenduaren 2a – Kazimieras Būga, lituaniar hizkuntzalaria (j. 1879).
- Abenduaren 4a – Cipriano Castro, Venezuelako presidentea (j. 1858).
- Abenduaren 24a – Carl Spitteler, suitzar idazlea, 1919ko Literaturako Nobel Saria (j. 1845).
- Abenduaren 27a – Léon Bakst, errusiar margolari eta eszenatokien eta jantzien diseinatzailea (j. 1866).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Iraila – Edmond Perron, lapurtar musikagile, kantari eta ileapaintzailea (j. 1855).
- Hrytsko Hryhorenko, ukrainiar poeta eta itzultzailea (j. 1867)
- José Colá, arabar idazle eta arkeologoa (j. 1841).
- Jose Garmendia Zabala, gipuzkoar bertsolaria (j. 1885).
- Joaquín Aguirrezabala, euskal jatorriko mediku argentinarra (j. 1860).
- Adela Khanum, eragin handiko emakume kurdua (j. c. 1847).
- Pietronella Peters, alemaniar margolaria (j. 1848).
- Filomena Valenzuela Goyenechea, txiletar kantinera (j. 1848)
- Fisika: Manne Siegbahn
- Kimika: Eman gabe
- Literatura: Wladyslaw Stanislaw Reymont
- Medikuntza: Willem Einthoven
- Bakea: Eman gabe
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Gupta, Maya; Gupta, Amit Kumar. (2001). Defying Death: Struggle Against Imperialism and Feudalism. Tulika ISBN 978-81-85229-41-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ «South Africa: Governors-General: 1910-1961 – Archontology» www.archontology.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Ingelesez) McLeod, Marian B.. (1978). The Parliamentary Speaking of Ramsay MacDonald: A Study of His First Labour Government. Literary Press (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Ingelesez) Guinness Book of Records. Guinness Superlatives 1983 ISBN 978-0-85112-260-1. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Ingelesez) Glantz, David M.. (2002). The Battle for Leningrad: 1941-1944. University Press of Kansas ISBN 978-0-7006-1208-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ Kisin, Vitaly; Novikov, Igor' D.; Šarov, Aleksandr S.. (2005). Edwin Hubble, the discoverer of the Big Bang Universe. (First paperback version. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 978-0-521-41617-7. (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|