Apirilaren 26
Itxura
Apirilaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamaseigarren eguna da, 117garrena bisurteetan. 249 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1937 – Alemaniako Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuen.
- 1980 – Egin bahitu zuen Espainiako Poliziak. Eskolako liburu gorriaren hainbat atal zituen barnean zenbaki hark. Frankismoaz geroztik egunkari bat bahitu zen lehen aldia izan zen.
- 1990 – Euskal Herrian Euskarazeko zazpi kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, erdara hutsezko trafiko seinaleak ezabatzeagatik.
- 2008 – Durango (Bizkaia): Herrizaingo Sailak Herri Batasunako 30. urteurrena ospatzeko debekatutako ekitaldietan, Ertzaintzak hamairu lagun atxilotu zituen izandako istiluetan parte hartu zutelakoan.
- 2014 – Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian Espainiako bandera jartzea inposatu ostean, Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan Ikurrinari omenaldia ekitaldia egin eta Inaxio Kortabarria futbolari ohiak masta batera igoarazi zuen.
- 2018 – La Manada auziaren sententzia erabakiak amorrua eta protesta piztu zituen Iruñean, Euskal Herrian eta Espainiako hainbat tokitan.
- 2021- David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetariak Burkina Fason desagertu ziren dokumental bat egiten ari zirela. Hurrengo egunean talde armatu batek eginiko eraso batean hil egin zituztela jakitera eman zen.
Mundua
- 1921 – Armenian Armenia Menditsuko Errepublika aldarrikatu zuten.
- 1986 – Txernobilgo zentral nuklearren istripua.
- 2001 – Junichiro Koizumi Japoniako lehen ministro bilakatu zen.
- 2005 – Siriak Libanon zituen bere soldaduak atera zituen, nazioarteko presioa dela eta.
- 2008 – Itsas-lapurrek Somalian bahitutako Playa de Bakio euskal herritar atun-ontziko marinelak askatu zituzten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2006 – Miren Azkarate sailburuak Guernica koadroa Guggenheim Bilbao Museora aldi baterako ekartzeko eskaera egin zuen.
- 2006 – Bernardo Atxaga idazleak New Yorkeko nazioarteko literatura festibalean parte hartu zuen.
Mundua
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 1959 – Latasa eta Luxiaren arteko aizkora apustua
- 2012 – Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak Lisboako Sporting portugaldar taldeari San Mames estadioan 3-1 irabazi ondoren Bukarest hirian UEFA Europa League txapelketako finalerdietara iragan zen.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1575 – Maria Medici, Nafarroako eta Frantziako erregina (h. 1642).
- 1762 – Pierre-Jean Garat, Frantziako Orfeo, Lapurdiko opera-abeslari eta musikagile ospetsua (h. 1823).
- 1781 – Juan Jose Mogel, euskal idazlea (h. 1849).
- 1814 – Jean Iribarne, zuberoar idazlea (h. 1890).
- 1823 – Pedro Prudentzio Hualde, euskal idazle, itzultzaile eta Bidankozeko erretorea (h. 1879).
- 1847 – Cleto Zabala, bizkaitar musikagilea (h. 1912).
- 1881 – Edmund Vansteenberghe, Baionako apezpikua, Winnezeelen (h. 1943).
- 1885 – Antonio Amundarain, gipuzkoar antzerkigile eta idazlea (h. 1954).
- 1900 – Ricardo Gartzia Villoslada, nafar historialaria (h. 1991).
- 1906 – Juan Thalamas Labandibar, gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa (h. 1981).
- 1911 – Henri Hell, lapurtar saskibaloi jokalaria (h. 1979).
- 1919 – Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (h. 2012).
- 1925 – Angelita Alberdi, gipuzkoar erraketista.
- 1947 – Cosme Cortazar, bizkaitar aktorea (h. 1993).
- 1949 – Mikel Mindegia, nafar aizkolaria, Euskal Herriak eman duen onenetakoa.
- 1951 – Marisa Barrena, bizkaitar maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea eta feminista.
- 1956 – Francisco Javier López Izkue, nafar txirrindulari ohia.
- 1973 – Txema del Olmo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1975 – Iker Urreizti, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1979 – Bea Salaberri, baxenabartar idazlea.
- 1986 – Manuel Alejandro García, arabar futbolaria.
- 1990 – Ekhi Senar, nafar futbolaria.
- 1991 – Laura Goldarazena, gipuzkoar arraunlaria.
Mundua
- 121 – Marko Aurelio, erromatar enperadorea (h. 180).
- 1648 – Petri II.a Portugalgoa, baketsua, Portugalgo erregea (h. 1706).
- 1711 – Jeanne-Marie Leprince de Beaumont, frantziar idazlea, Ederra eta Piztia ipuinaren bertsioari esker ezaguna (h. 1780).
- 1774 – Leopold von Buch, alemaniar geologo eta paleontologoa (h. 1853).
- 1782 – Maria Amalia Napolikoa eta Siziliakoa, Frantziako erregina ezkontidea (h. 1866).
- 1785 – John James Audubon, frantziar ornitologo, naturalista eta margolaria (h. 1851).
- 1786 – Marie-Pauline Soyer, frantziar grabatzailea (h. 1871).
- 1798 – Eugène Delacroix, frantziar margolaria (h. 1863).
- 1812 – Alfred Krupp, alemaniar industria-gizona (h. 1887).
- 1822 – Francisco Coello, espainiar kartografo eta militarra (h. 1898).
- 1856 – Joseph Ward, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1930).
- 1861 – Rudolf Stöger-Steiner von Steinstätten, Austro-Hungariako armadako koronel-jenerala eta Austria-Hungariako azken Gerra Ministroa (h. 1921).
- 1863 – Arno Holz, alemaniar idazlea (h. 1929).
- 1865 – Akseli Gallen-Kallela, finlandiar margolaria (h. 1931).
- 1879 – Owen Willans Richardson, britainiar fisikaria, 1928ko Fisikako Nobel Saria (h. 1959).
- 1884 – Marcellí Domingo, kataluniar politikaria (h. 1939).
- 1888 – Anita Loos, estatubatuar aktore, eleberrigile, antzerkigile eta gidoilaria (h. 1981).
- 1889 – Ludwig Wittgenstein, austriar filosofoa (h. 1951).
- 1894 – Rudolph Hess, Alemania Naziko politikaria (h. 1987).
- 1897 – Douglas Sirk, alemaniar zinema zuzendaria (h. 1987).
- 1898 – Vicente Aleixandre, espainiar olerkaria, 1977ko Literaturako Nobel Saria (h. 1984).
- 1899 – Juana Mordó, arte-merkataria (h. 1984).
- 1900 – Charles Francis Richter, estatubatuar geofisikaria, Richter eskalaren sortzailea (h. 1985).
- 1904 – Xenofon Zolotas, Greziako lehen ministroa (h. 2004).
- 1905 –
- Raúl Leoni, Venezuelako presidentea (h. 1972).
- Jean Vigo, frantziar zinema zuzendaria (h. 1934).
- 1907 – Ilias Tsirimokos, Greziako lehen ministroa (h. 1968).
- 1909 – Luigi Marchisio, italiar txirrindularia (h. 1992).
- 1912 – A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (h. 2000).
- 1914 – Bernard Malamud, estatubatuar idazlea (h. 1986).
- 1916 – Morris West, australiar idazlea (h. 1999).
- 1917 – Ieoh Ming Pei, estatubatuar arkitektoa (h. 2019).
- 1918 – Fanny Blankers-Koen, Etxekoandre hegalaria, herbehereetar atleta, 1948ko Olinpiar Jokoetan lau urrezko dominaren irabazle (h. 2004).
- 1927 – Anne McLaren, britainiar biologoa, garapen biologiaren arloan aitzindaria (h. 2007).
- 1932 –
- Francis Lai, frantziar soinu-banda konpositorea (h. 2018).
- Michael Smith, britainiar-kanadar kimikaria, 1993ko Kimikako Nobel Saria (h. 2000).
- 1933 –
- Carol Burnett, estatubatuar aktore eta umorista.
- Arno Allan Penzias, estatubatuar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (h. 2024).
- 1934 –
- Maria Barmitx, nenetsera irakasle eta ikerlaria (h. 2023).
- Esteban Sánchez, espainiar piano-jotzailea (h. 1997).
- 1935 - Sheila Tobias, unibertsitateko administratzaile estatubatuarra, matematika eta zientzietako genero-arrakala aztertu zuena unibertsitate mailan (h. 2021).
- 1938 –
- Hudson Austin, grenadar militar eta politikaria (h. 2022).
- Nino Benvenuti, italiar boxeolari ohia.
- 1940 – Margaret Cruikshank, estatubatuar idazle feminista lesbiana eta akademikoa.
- 1941 – Claudine Auger, frantziar aktore eta modeloa (h. 2019).
- 1943 – Peter Zumthor, suitzar arkitektoa.
- 1945 – Jorge Serrano Elías, Guatemalako presidente ohia.
- 1948 – Jon Ramon Aboitiz, euskal jatorriko filipinar enpresaburua (h. 2018).
- 1951 – Tito Valverde, espainiar aktorea.
- 1953 –
- Leonardo Dantés, espainiar abeslaria.
- Arved Fuchs, poloen esploratzaile eta idazle alemaniarra.
- 1954 – Alan Hinkes, ingeles alpinista.
- 1956 – Imanol Arias, espainiar aktorea.
- 1957 – Gert Engels, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1959 – Rosa Estiarte, kataluniar igerilari olinpikoa (h. 1985).
- 1960 – Yolanda Flores, espainiar kazetaria, esataria eta telebistako aurkezlea.
- 1961 – Anthony Cumia, estatubatuar irrati esatari eta umorista.
- 1962 –
- María del Monte, espainar sevillana eta kopla kantaria.
- Matteo Messina Denaro, Siziliako mafiaren buruzagietako bat (h. 2023).
- 1968 – Timothy McVeigh, estatubatuar hiltzailea (h. 2001).
- 1970 – Melania Trump, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama.
- 1973 – Lindita Ahmeti, albaniar-mazedoniar poeta eta itzultzailea (h. 2024).
- 1975 – Joey Jordison, estatubatuar musikaria eta musikagilea, Slipknot taldearen sortzaileetako bat (h. 2021).
- 1977 –
- Samantha Cristoforetti, italiar astronauta, Europako Espazio Agentziaren hirugarren eta Italiako lehen emakumezko astronauta.
- Roxana Saberi, estatubatuar kazetaria.
- 1978 – Stana Katic, kanadar aktorea.
- 1980 –
- Jordana Brewster, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Channing Tatum, estatubatuar aktore, dantzari, ekoizle eta modeloa.
- 1982 – Joanne Gobure, nauruar poeta.
- 1988 – Macarena García, espainiar aktorea.
- 1994 – Iñigo Pradera Belar, bizkaitar futbolari ohia.
- 1996 –
- Artur Dalaloyan, errusiar gimnasta artistikoa.
- Pablo Ráez, hezur-muinaren donazioen aldeko espainiar aktibista, 20 urterekin leuzemiaren ondorioz hil zena (h. 2017).
- 1997 – Pedro Martínez Portero, valentziar tenis-jokalaria.
- 2006 – Kamila Valieva, errusiar patinatzaile-artistikoa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1718 – Mixel Xurio, euskal idazlea.
- 1857 – Antonio Urbiztondo, gipuzkoar militar eta politikaria (j. 1803).
- 1909 – Vicente Berrueta, gipuzkoar margolaria (j. 1867).
- 1916 – Juan Cancio Mena, nafar idazle, kazetari, politikari eta legelaria (j. 1834).
- 1960 – Fernando Alkain, gipuzkoar bertsolaria (j. 1877).
- 1963 – Paulino Gómez, euskal okina eta politikari sozialista (j. 1891).
- 1975 – Diego Perez de Arriluzea, Frai Diego Dulantzikoa, arabar historialari, irakasle eta fraide agustindarra, Madrilen (j. 1888).
- 1981 – Francisco Belaustegigoitia, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria, Mexiko Hirian (j. 1897).
- 1985 – Horacio Martínez Prieto, bizkaitar anarkista, Parisen (j. 1902).
- 1986 - Urbano Ruiz, bizkaitar futbolaria (j. 1911).
- 1999 – Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (j. 1920).
- 2004 – Iñaki Linazasoro, gipuzkoar idazlea (j. 1931).
- 2007 – Conchita Montenegro, euskal herritar aktore eta dantzaria (j. 1911).
- 2008 – Felix Markaida, Athletic Clubeko futbolaria (j. 1931).
- 2017 – Josetxo Mayor, donostiar pertsonaia, Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna (j. 1934).
Mundua
- 757 – Eztebe II.a, Aita santua (j. c. 715).
- 1290 – Gaston VII.a Biarnokoa, Froissard, Bearnoko bizkondea (j. 1225/1226).
- 1318 – Matilda Brunswick-Lüneburgekoa, alemaniar printzesa, Welf leinukoa (j. 1276).
- 1444 – Robert Campin, flandriar pintorea.
- 1478 – Francesco de' Pazzi, italiar noblea (j. 1444).
- 1478 – Juliano Medici, Pizkunde garaiko italiar politikaria (j. 1453).
- 1489 – Ashikaga Yoshihisa, japoniar shoguna (j. 1465).
- 1558 – Jean Fernel, frantziar astronomo, matematikari eta sendagilea (j. 1497).
- 1815 – Carsten Niebuhr, alemaniar matematikari, kartografo eta Danimarkaren zerbitzura dagoen esploratzailea (j. 1733).
- 1865 – John Wilkes Booth, estatubatuar aktore eta Abraham Lincoln presidentearen hiltzailea (j. 1838).
- 1866 – Hermann Mayer Salomon Goldschmidt, alemaniar astronomo eta margolaria (j. 1802).
- 1907 – Josef Hellmesberger, austriar musikagile, biolin-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (j. 1855).
- 1910 –
- Bjørnstjerne Bjørnson, norvegiar politikari eta idazlea, 1903ko Literaturako Nobel Saria (j. 1832).
- Garretson W. Gibson, Liberiako presidentea (j. 1832).
- 1914 – Eduard Suess, britaniar geologoa (j. 1831).
- 1920 – Srinivasa Aiyangar Ramanujan, indiar matematikaria (j. 1887).
- 1931 – George Herbert Mead, estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa (j. 1863).
- 1940 – Carl Bosch, alemaniar kimikari eta ingeniaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (j. 1876).
- 1945 – John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (j. 1911).
- 1951 – Arnold Sommerfeld, alemaniar fisikaria eta matematikaria (j. 1868).
- 1964 – Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (j. 1882).
- 1968 – Urbano Mantxobas, bizkaitar arkitekto eta marrazkilaria, Caracasen (j. 1886).
- 1972 – Margaret Bonds, estatubatuar konpositore, pianista, moldatzaile eta irakaslea (j. 1913).
- 1977 – Mwambutsa IV.a, Burundiko erregea (j. 1912).
- 1984 – Count Basie, estatubatuar jazz piano-jotzaile, organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1904).
- 1986 – Broderick Crawford, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1989 – Lucille Ball, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1991 – A. B. Guthrie Jr., estatubatuar idazlea (j. 1901).
- 1998 – Juan José Gerardi, guatemalar gotzain katolikoa eta Giza eskubideen defendatzailea (j. 1922).
- 2002 – Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (j. 1921).
- 2003 – Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (j. 1984).
- 2005 –
- Elisabeth Domitien, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa, kargu horretan aritutako emakume bakarra (j. 1925).
- Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (j. 1917).
- Maria Schell, suitzar-austriar aktorea (j. 1926).
- 2007 – Jack Valenti, MPAAren presidentea eta copyright aldeko lobbysta garrantzitsua (j. 1921).
- 2010 – Fred Halliday, irlandar historialari eta Britainiar Akademiako kidea (j. 1946).
- 2014 – Jacqueline Ferrand, frantziar matematikaria (j. 1918).
- 2017 – Jonathan Demme, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (j. 1944).
- 2018 – Yoshinobu Ishii, japoniar futbolaria (j. 1939).
- 2020 – Georges-Jean Arnaud, frantziar idazlea (j. 1928).
- 2021 – Tamara Press, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako sobietar atleta (j. 1937).
- 2022 – Klaus Schulze, alemaniar musika elektronikoaren aitzindari, musikagile eta musikaria (j. 1947).
- 2024 – Umm Fahad, irakiar Interneteko ospetsua (j. 1996).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Gernika eta Xaho.
- Jabetza Intelektualaren Munduko Eguna
- Txernobylgo hondamendia gogoratzeko nazioarteko eguna
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |