Ekainaren 22
Itxura
Ekainaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamahirugarren eguna da, 174garrena bisurteetan. 192 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1968 – Gipuzkoako gobernadore zibilak Txabi Etxebarrietaren omenezko ekitaldiak debekatu zituen.
- 1977 – ETAk, Javier De Ibarra y Berge enpresaburua bahitu eta hilik agertu zen Barazarreko mendatean.
- 1979 – ETAk, Diego Alfaro Orihuela saltzailea erail zuen Donostian, eta Francisco Medina Albala zibila Basaurin.
- 1984 – Ekologista talde batek Hernaniko Industrias Químicas Urumea lantegiak ibaira isurtzen zuen ura jaso eta lantegiaren ur hornidurara isuri zuen. Horretarako kuboekin giza-katea antolatu zuten. Enpresak zioen arazi gabe ibaira isurtzen zituen urak ez zirela kaltegarriak.
- 2013 – CAN auzia: Nafarroako Yolanda Barcina presidentearen dimisioa exijituz Iruñeako kaleetan barna 12.000 lagun inguru manifestatu eta protesta egin zuten.
Mundua
- 1812 – Gerra napoleonikoak – Napoleonek Errusia indarrez hartzen du.
- 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- 1998 – Andrés Pastranak Kolonbiako hauteskundeak irabazi eta lurralde hartako presidente bihurtu zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1961 – The Guns of Navarone filma estreinatu zen, J. Lee Thompson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Gregory Peck, David Niven, Anthony Quinn, Stanley Baker eta Anthony Quayle aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1967 – Who's Afraid of Virginia Woolf? filma estreinatu zen, Mike Nicholsek zuzendu eta Elizabeth Taylor, Richard Burton, George Segal eta Sandy Dennis aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1984 – The Karate Kid filma estreinatu zen.
- 1988 – Who Framed Roger Rabbit marrazki bizidun filma estreinatu zen, Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Bob Hoskins, Christopher Lloyd, Charles Fleischer, Stubby Kaye eta Joanna Cassidy aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
- 1633 – Erromako inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen.
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
- 1986 – Mexikoko Munduko Futbol Txapelketan Argentina eta Ingalaterraren arteko final laurdenetako partiduan Diego Maradona futbolariak "Mendeko Gola" eta "Jainkoaren Eskua" deritzoten bi gol ospetsuak sartu zituen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1897 – Carlos Sáenz de Tejada, arabar margolari, kartelgile, figuringile eta e ilustratzailea, Tangerren (h. 1958).
- 1906 – Juan Errazquin, gipuzkoar futbolaria, Argentinan (h. 1931).
- 1907 – Juan Cabanas, gipuzkoar margolaria (h. 1979).
- 1918 - Anixeta Agirrezabala Lekuona, gipuzkoar sukaldaria eta tabernaria (h. 1998).
- 1924 – Pascual Aldabe Rodríguez, nafar musikagilea (h. 2013).
- 1928 – José Luis Piquín, gipuzkoar futbolaria (h. 2008).
- 1952 – Clara Gangutia, gipuzkoar margolaria.
- 1954 – Enrique Gomez Alvarez, gasteiztar ETAkidea (h. 1979).
- 1960 –
- Miguel Izu, nafar legelari eta IUN-NEBko politikaria.
- Juan Luis Moraza, arabar eskultore eta arte irakaslea.
- 1962 – Igone Etxebarria, euskal idazlea eta Euskaltzain urgazlea.
- 1963 – Begoña Guillen, arabar argazkilaria.
- 1970 – Ainhoa Elordi, bizkaitar poeta.
- 1972 – Asier Fernández de Bobadilla, bizkaitar windsurflaria.
- 1975 – Aitor Beltrán, gipuzkoar aktorea.
- 1976 – Alaitz Biritxinaga, bizkaitar txirrindulari-epailea
- 1977 – Eduardo Conget, nafar futbolari ohia.
- 1979 – Leire Martínez, euskal abeslari eta aktorea.
- 1980 – Unai Elorriaga Zubiaur, pistako bizkaitar txirrindularia.
- 1982 – Andoni Iraola, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1984 – Paul Urkijo, arabar gidoilari eta zinemagilea.
- 1986 – Víctor de la Parte, arabar txirrindularia.
- 1987 – Ian Uranga, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Mikel Merino, nafar futbolaria.
- 1998 – Ariane Ochoa Torres, bizkaitar surflaria.
- 2002 – Adama Boiro, senegaldar-nafar futbolaria, Dakarren.
Mundua
- 1000 – Roberto I.a Normandiakoa, Normandiako dukea (h. 1035).
- 1427 – Lucrezia Tornabuoni, italiar idazlea eta eragin handiko aholkulari politikaria (h. 1482).
- 1757 – George Vancouver, ingeles Royal Navyko ofizial eta esploratzailea (h. 1798).
- 1763 – Étienne Méhul, frantziar musikagilea (h. 1817).
- 1767 – Wilhelm von Humboldt, prusiar hizkuntzalari, filosofo, diplomatiko eta noblea (h. 1835).
- 1777 – William Brown, irlandar jaiotzako argentinar almirantea, Argentinako Armadaren Aita bezala ezagutua (h. 1857).
- 1793 – Tokugawa Ieyoshi, Tokugawa shogunerriko hamabigarren shoguna (h. 1853).
- 1798 – Ditlev Blunck, daniar margolaria (h. 1853).
- 1805 – Giuseppe Mazzini, italiar politikari, kazetari eta abertzalea (h. 1872).
- 1837 – Paul Morphy, estatubatuar xakelaria, garai guztietako onenetakotzat joa (h. 1884).
- 1845 – Richard Seddon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1906).
- 1856 – Henry Rider Haggard, ingeles idazlea (h. 1925).
- 1864 – Tanaka Giichi, Japoniako Lehen Ministroa (h. 1929).
- 1864 – Hermann Minkowski, lituaniar-alemaniar matematikaria eta Albert Einsteinen irakaslea (h. 1909).
- 1869 – Hendrikus Colijn, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1944).
- 1876 –
- Gwen John, galestar margolaria (h. 1939).
- Madeleine Vionnet, frantziar moda diseinatzailea, modaren historian eraginkorrenetakoa (h. 1975).
- 1881 – Robert Hertz, frantziar antropologoa (h. 1915).
- 1885 – Milan Vidmar, esloveniar ingeniari elektrikoa, xake jokalaria, filosofoa eta idazlea (h. 1962).
- 1887 – Julian Huxley, britainiar biologo, eugenesialaria eta internazionalista (h. 1975).
- 1897 – Norbert Elias, alemaniar idazle eta soziologoa (h. 1990).
- 1898 – Erich Maria Remarque, alemaniar eleberrigilea (h. 1970).
- 1899 – Michał Kalecki, poloniar ekonomialaria (h. 1970).
- 1904 – Margarita Wallmann, alemaniar-austriar-argentinar dantzari, koreografo, diseinatzaile eta zuzendari eszenikoa (h. 1992).
- 1906 – Billy Wilder, austriar-estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 2002).
- 1907 – Marta Colvin, txiletar eskultorea (h. 1995).
- 1909 – Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa, Espainiako infanta (h. 2002).
- 1910 – Konrad Zuse, alemaniar ingeniaria, konputazioaren aitzindaria (h. 1995).
- 1913 – Antonia Adroher Pascual, kataluniar maistra eta aktibista politikoa (h. 2007).
- 1917 – Jean Hubeau, frantziar musikagile, irakasle eta piano-jotzailea (h. 1992).
- 1918 – Cicely Saunders, erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena (h. 2005).
- 1921 – Joseph Hanson Kwabena Nketia, afrikar musikagilea (h. 2019).
- 1924 – Norbert Callens, belgikar txirrindularia (h. 2005).
- 1925 – Peter Seeberg, daniar idazlea (h. 1999).
- 1926 –
- Tadeusz Konwicki, poloniar idazle eta zinema zuzendaria (h. 2015).
- Marta Mata Garriga, kataluniar politikari eta pedagogoa, Trantsizioan eskola publikoen berritzearen sustatzailea (h. 2006).
- 1930 –
- Walter Bonatti, italiar alpinista, historia osoko onenenetakoa (h. 2011).
- Francisco Fernández Ordóñez, espainiar politikari eta abokatua (h. 1992).
- 1935 – Matilde Coral, espainiar flamenko-dantzaria.
- 1936 –
- Kris Kristofferson, estatubatuar country eta folk abeslari eta aktorea.
- Ferran Olivella, kataluniar futbolaria (h. 2023).
- 1939 – Ada Yonath, israeldar kristalografoa, 2009ko Kimikako Nobel Saria.
- 1940 –
- Abbas Kiarostami, irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2016).
- Daniel Quillen, estatubatuar matematikaria (h. 2011).
- 1943 –
- John Michael Kosterlitz, britainiar estatubatuar fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria.
- Gordon Matta-Clark, estatubatuar artista eta arkitektoa (h. 1978).
- 1944 – Gérard Mourou, frantziar fisikari eta ingeniari elektrikoa, 2018ko Fisikako Nobel Saria.
- 1945 – Pere Gimferrer, kataluniar poeta, idazlea, kritiko literarioa eta itzultzailea, Kataluniako literaturaren egile nagusietariko bat.
- 1946 - Eliades Ochoa, kubatar gitarrista eta abeslaria.
- 1947 –
- Octavia E. Butler, zientzia fikzioko estatubatuar idazlea (h. 2006).
- Bruno Latour, frantziar filosofo, antropologo eta soziologoa (h. 2022).
- Jerry Rawlings, Ghanako presidentea (h. 2020).
- 1948 – Jordi Casassas i Ymbert, kataluniar historialaria.
- 1949 –
- Larry Junstrom, estatubatuar baxu-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldearen sortzaileetako bat (h. 2019).
- Carlo Petrini, Slow Food mugimendu internazionalaren fundatzailea.
- Meryl Streep, estatubatuar aktorea.
- Elizabeth Warren, estatubatuar politikaria.
- 1952 – Graham Greene, kanadar aktore oneida.
- 1953 – Cyndi Lauper, estatubatuar abeslaria, konposatzailea eta aktorea.
- 1955 – Bashkim Shehu, albanieraz idazten duen albaniar idazlea.
- 1957 – Jim Dauterive, estatubatuar ekoizle eta gidoigilea.
- 1958 – Bruce Campbell, estatubatuar aktorea.
- 1959 – Ed Viesturs, estatubatuar alpinista.
- 1960 – Erin Brockovich, estatubatuar legelari eta ingurumen ekintzailea.
- 1962 – Clyde Drexler, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1964 –
- Amy Brenneman, estatubatuar aktorea.
- Dan Brown, estatubatuar idazlea.
- 1965 – Ľubomír Moravčík, eslovakiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 – Emmanuelle Seigner, frantziar modelo, aktore eta abeslaria.
- 1967 – Alejandro Aravena, txiletar arkitektoa.
- 1969 – Ana Risueño, espainiar aktorea.
- 1971 – Betty Makoni, zimbabwear emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
- 1972 - Wangechi Mutu, keniar-estatubatuar artista bisual, margolari eta eskultorea.
- 1974 – Jo Cox, Britainia Handiko Alderdi Laboristako politikaria (h. 2016).
- 1975 – Andreas Klöden, alemaniar txirrindularia.
- 1977 – Frédéric Weis, frantziar saskibaloi jokalari ohia.
- 1978 – Sayaka Fernández Díaz, dokumentalgilea, zuzendaria, zinema-gidoilaria eta ekintzailea.
- 1983 – Ayako Kitamoto, japoniar futbolari ohia.
- 1984 –
- Dustin Johnson, estatubatuar golfaria.
- Rubén Iván Martínez, espainiar futbolaria.
- 1985 – John Moreland, estatubatuar egile-abeslaria.
- 1987 –
- Naoyuki Fujita, japoniar futbolaria.
- Lee Min-oh, hegokorear aktore, modelo eta abeslaria.
- 1994 –
- Sébastien Haller, bolikostar futbolaria.
- Teddy Quinlivan, estatubatuar emakumezko modelo transgeneroa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1899 – Martin V. Biscailuz, baxenafar gurasodun estatubatuar letradu eta kazetari euskalduna, Los Angelesen (j. 1861).
- 1956 – Ángel Apraiz, arabar historialaria, Eusko Ikaskuntzaren sustatzaile nagusia eta lehenengo idazkaria, Coruñan (j. 1885).
- 1966 – Blas Fagoaga, nafar idazlea, apaiza eta Euskaltzain urgazlea (j. 1897).
- 1977 – Javier Ybarra, bilbotar enpresaburua, idazlea eta politikaria, ETA politiko-militarrak eraila (j. 1913).
- 1983 – Julene Urzelai, euskal mitinlari jeltzalea, Caracasen (j. 1912).
- 1990 – Mixel Burukoa, baionar politikari abertzalea eta medikua (j. 1930).
- 2006 – Asun Balzola, bizkaitar ilustratzaile, idazle eta itzultzailea, Madrilen (j. 1942).
- 2016 – Iñaki Bergara, Pio, azpeitiar aktorea (j. 1935).
- 2022 – Isabel Echarri, nafar artista garaikidea, Formenteran (j. 1929).
- 2023 –
- Karmele Aranburu Lizaso, gipuzkoar kazetaria eta irrati-esataria (j. 1957).
- Román Carbajo, bizkaitar saskibaloi jokalaria (j. 1967).
Mundua
- 431 – Paulino Nolakoa, latinezko poeta eta Eliza Katolikoaren Nolako gotzaina.
- 1101 – Roger I.a Siziliakoa, Siziliako kondea.
- 1276 – Inozentzio V.a, Aita santua (j. c. 1225).
- 1535 – John Fisher, ingeles elizgizon eta humanista (j. 1469).
- 1678 – Otto Marseus van Schrieck, Holandako Urre Aroko margolaria. Flora eta fauna inguruko margolanak egiteagatik ezaguna.
- 1813 – Anton Graff, suitzar margolari erretratugilea (j. 1736).
- 1865 – Ángel de Saavedra, espainiar idazle, antzerkigile, poeta, margolari eta politikaria (j. 1791).
- 1872 – Juana de Vega, aliziar idazlea eta ekintzaile liberala (j. 1805).
- 1874 – Howard Staunton, ingeles xakelaria, Staunton piezen diseinatzailea (j. 1810).
- 1903 – Antonio de Pirala, espainiar historialaria (j. 1824).
- 1917 – Kristian Zahrtmann, daniar margolaria (j. 1843).
- 1925 – Felix Klein, alemaniar matematikaria (j. 1849).
- 1931 – Armand Fallières, Frantziako presidentea (j. 1841).
- 1936 – Moritz Schlick, alemaniar filosofoa (j. 1882).
- 1940 – Vladimir Köppen, jatorri errusiarreko alemaniar geografoa eta meteorologoa (j. 1846).
- 1956 –
- Walter de la Mare, ingeles idazlea (j. 1873).
- Consuelo Zavala, mexikar maistra eta feminista (j. 1874).
- 1965 –
- Piaras Béaslaí, irlandar idazle, antzerkigile, biografialari eta itzultzailea (j. 1881).
- David O. Selznick, estatubatuar zinema ekoizle eta gidoilaria (j. 1902).
- 1969 – Judy Garland, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1922).
- 1974 – Darius Milhaud, frantziar musikagilea (j. 1892).
- 1975 – Per Wahlöö, suediar eleberrigile eta kazetaria (j. 1926).
- 1978 – Jens Otto Krag, Danimarkako lehen ministroa (j. 1914).
- 1979 – Louis Chiron, monakoar auto gidaria, 1 Formulako lasterketa batean parte hartu duen gidaririk zaharrena (j. 1899).
- 1982 – Martim Francisco, brasildar futbol entrenatzailea, 4-2-4aren asmatzailea (j. 1928).
- 1984 – Joseph Losey, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1909).
- 1987 –
- Fred Astaire, estatubatuar aktore eta dantzaria, XX. mendeko dantzaririk bikainenetakoa (j. 1899).
- Raymond Ruyer, frantziar filosofoa (j. 1902).
- 1989 – Henri Sauguet, frantziar musikagilea (j. 1901).
- 1990 – Ilia Frank, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (j. 1908).
- 1993 – Patricia Ryan Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1912).
- 1994 – Jorgjia Filçe-Truja, albaniar sopranoa, Albaniako musika lirikoaren ikonoetako bat (j. 1907).
- 1995 – Yves Congar, frantziar elizgizona, ekumenismoaren bultzatzailea (j. 1904).
- 2002 – Yoshio Okada, japoniar futbolaria (j. 1926).
- 2005 – Max Roqueta, okzitanierazko idazlea (j. 1908).
- 2007 – Dorothea Orem, erizaintzaren teorikoa (j. 1914).
- 2008 –
- George Carlin, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (j. 1937).
- Gerhard Meier, suitzar idazlea (j. 1917).
- 2012 – Juan Luis Galiardo, espainiar aktorea (j. 1940).
- 2015 – Laura Antonelli, italiar zinema aktorea (j. 1941).
- 2017 – Quett Masire, Botswanako presidentea (j. 1925).
- 2018 – Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (j. 1923).
- 2019 – Thalles Lima de Conceição Penha, brasildar futbolaria (j. 1995).
- 2020 –
- Alicia Asconeguy, uruguaiar margolari eta artista bisuala (j. 1949).
- Pierino Prati, italiar futbolaria (j. 1946).
- Joel Schumacher, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1939).
- 2022 –
- José Luis Balbín, espainiar kazetaria (j. 1940).
- Jüri Tarmak, estoniar atleta, gorako jauziaren aditua (j. 1946).
- 2023 –
- Stéphane Demol, belgikar futbolari eta entrenatzailea (j. 1966).
- Horst-Dieter Höttges, alemaniar futbolaria (j. 1943).
- Harry Markowitz, estatubatuar ekonomialaria, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Elorri eta Antxieta.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |