The Monster Ball Tour
The Monster Ball Tour | ||
---|---|---|
| ||
Lady Gaga(r)en bira | ||
Kokapena | Asia, Europa, Amerika eta Ozeania | |
Lotutako albuma | The Fame eta The Fame Monster | |
Hasierako data | 2009ko azaroak 27 (Montreal, Kanada) | |
Amaierako data | 2011ko maiatzak 6 (Mexiko Hiria, Mexiko) | |
Zatiak | 8 | |
Kontzertuak | 119 Amerikan 63 Europan 17 Ozeanian 4 Asian 203 denetara | |
Aurrekontua | >225,000,000$ | |
Lady Gaga(r)en bira kronologia | ||
The Fame Ball Tour (2009) |
The Monster Ball Tour | The Born This Way Ball Tour (2012-2013) |
The Monster Ball Toura (euskeraz, "Munstroaren Dantza Bira")[oh 1] Lady Gaga abeslari estatubatuarraren bigarren mundu mailako kontzertu-bira da, 2009 eta 2011. urteen artean ospatutakoa. Gagaren bigarren albuma (edo lehen EPa), The Fame Monster, promozionatzeko kontzertu-bira izan zen, The Fame albuma ere promozionatu bazen ere. Kontzertu-bira hau 2009ko urriaren 15ean anuntziatu zen, The Fame Monster albuma kaleratu eta lau egunetara;[1] Kanye Westekin ospatuko zen Fame Kills kontzertu-bira bertan behera uztearen ostean.[2] The Monster Ball Toura, abeslari beraren hitzetan, munduko "lehen electro-pop opera" izan zen.[3][4]
KISS-FM irrati-katean Ryan Seacrest-ekin egindako elkarrizketa batean, Gagak Monster Ball kontzeptua azaltzen du:[5]
« | Gai eta ardatz modura New York hiria du. Kontzertu osoa istorio bat da; ni, lagunekin, New Yorken nago, "Munstroaren Dantzara" goaz eta, bidean, galdu egiten gara. | » |
Istorio-testuinguru honetan, kontzertua hainbat segmentutan dago banaturik, prop, outfit eta abestien lyric-erlazio ezberdinekin.[6][7] Adibidez, eszena jakinetan New Yorkeko metroari egiten zaio erreferentzia.[8] Kontzertu-bira 2011ko maiatzaren 6an amaitu zen, Mexikoko Ciudad de Mexiko hirian, 200 milioi dolar baino gehiago lortu ostean.[6][9][10]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kasu honetan, ingeleseko ball euskerazko "dantzari" egiten dio erreferentzia, ez "pilotari"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lady Gaga Unveils 'Monster Ball' Tour Dates, 'The Fame Monster' Tracklist» Billboard 2009-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Stone, Rolling; Stone, Rolling. (2009-10-29). «Lady Gaga, Kanye West Cancel 'Fame Kills' Tour» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) Kreps, Daniel; Kreps, Daniel. (2010-02-18). «Lady Gaga Amps Up “Electro-Opera” Monster Ball for Arena Tour» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga Opened Up About Touring – And How The Monster Ball Nearly Cost Her Everything» https://wealtheditor.com 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Archive-James-Dinh. «Lady Gaga Dishes On Revamped Monster Ball Tour» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Lady Gaga celebrates end of Monster Ball tour with royal wedding party» Metro 2011-04-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ «Lady Gaga: Her Monster Ball outfits and more from the X» Star Tribune (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga brings the Monster Ball to London | NME» NME Music News, Reviews, Videos, Galleries, Tickets and Blogs | NME.COM 2010-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) Montgomery, James. «Lady Gaga's Monster Ball Tour Will Gross Nearly $200 Million» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) Browne, David; Browne, David. (2010-08-05). «Inside Lady Gaga's Monster Ball, Summer's Biggest Tour» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).