Gurutze Gorria
Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua | |
---|---|
Egoitza | Geneva (Suitza) |
Mota | Osasun erakundea |
Ekintza eremua | Mundu osoa |
Sorrera | 1863 |
Erakundearen webgunea |
Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua, hizkera arruntean Gurutze Gorria edo Ilargi Gorria[1][2]) izenez ezaguna, nazioarteko mugimendu humanitario bat da, mundu osoan gutxi gorabehera 97 milioi boluntario, kide eta langile dituena, helburu hauek dituena: giza bizitza eta osasuna babestea, gizaki guztienganako errespetua ziurtatzea, eta giza sufrimendua prebenitu eta arintzea.
Gurutze Gorriaren ikurrak Geneva Batzarren dauden boluntario eta mediku ibilgailuak , eta eraikuntza ofizialak markatzen ditu, eraso militarrik babesteko. Gurutze gorria ez da San Jurgiren gurutzearekin nahasi behar, Ingalaterra, Bartzelona, Friburgo eta beste toki batzuen bandera baita. Gurutze horrek bandera osoa betetzen du, Gurutze Gorriak ez.
Behinola Gurutze Gorria besterik ez zen erabiltzen Geneva Batzarren ikurraz, baina musulman herriak protesta egin zituen, kristau sinboloa zela adierazten. Orduan Ilargi Gorria hartu zen sinbolo ofizialtzat, islamiar herrialdeetan erabiltzeko.
Honi erantzuten, Israel estatua eskatu zuen Daviden izar gorria sinbolo berriaz bere Estatuan erabiltzeko, baina ez zen onartu, zeren onartuz gero munduko erlijio guztiak eskatuko lukete beren sinbolo gorrituak bere herrialdetan ikurraz erabiltzeko.
Gaur egun, Geneva Batzarra aztertzen ari da erronbo gorria ezaugarritzat erabiltzea, gurutze edo ilargi gorriaren ordez, mundu osoan sinbolo bera erabiltzearren.
Historia
Henri Dunant 1828ko maiatzaren 8an jaio zen, Genevan (Suitza). 1859. urtean enpresa-proiektu garrantzitsu batek Castiglione (Italia) aldera eraman zuen. Hiria Solferinoko gudu-zelaitik kilometro gutxira aurkitzen dugu. Bertan, Italiaren independentziaren alde, frantziar eta sardiniar armadak Frantzisko Josef enperadorearen soldadu austriarren kontra borrokatzen ari ziren.
Batailak 40.000 zauritu inguru utzi zituen, hala ere, zaurituek ez zuten osasun laguntzarik izan. Hori ikustean, Henry Dunant, bere negozio bidaia alde batera utzita, eskualdeko eta bidaiari batzuen laguntzaz zaurituak artatzeari ekin zion.
Esperientzi horrek utzitako arrasto sakonaren emaitza gisa, 1862an bere gogoetak argitara eman zituen "Solferinoko oroitzapena" liburuan. Argitalpenak Suitzako iritzi publikoan eragina izan zuen eta Gurutze Gorria ernatuko zuen ideia planteatu zuen. Hitzez hitz, honakoa idatzi zuen: "...xedea izango duena gerra garaian zaurituak artatzea lanerako behar bezala trabatutako boluntario gogotsu eta saiatuen bidez...". Garai haietan, Dunantek behar duen orori- haren erlijioa, arraza, nazionalitatea, usteak eta abar direlarik- laguntza humanitarioa emateko ideian areago sakonduko du, eta aldi berean laguntza bila hasiko da mundu osotik.
1863an, Genevako Herri Inurako Elkateak (erakunde pribatu filantropikoa) berea egin zuen ekimena, eta bost laguneko komisio bat izendatu zuen. Komisio hark proiektua sustatu eta Zaurituak Sorosteko Nazioarteko Batzordea sortu zuen. 1872. urtetik aurrera komisio hau gaur egungo izena hartuko du: Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea.
Sinboloak eta identifikazioa
Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak hiru ikur erabiltzen ditu:
- Gurutze gorria
- Ilargi gorria
- Kristal gorria
1877an, Errusiarekin gerran ari ziren turkiar soldaduek eta Gurutze Gorria kristautasunaren sinbolo gisa ikusten zuten. Horregatik, turkiar gobernuak ilargi gorria erabili ahal izatea eskatu zuen. Sinbolo berria onartu zen, eta orduz geroztik herrialde islamiarretan erabili ohi da.
Ikurrek bi eginkizun nagusi dituzte:
- Babestekoa: gerra garaian, ikurra daramaten pertsonak eta materialak neutroak direla esan nahi du.
- Adieraztekoa: bake garaian, eta dagokion Elkarte Nazionalaren izenarekin batera, ikurra daramaten pertsonak eta materialak zein erakundetakoak diren adierazten du.
2005. urtean, kristal gorria ezarri zen babes-ikur gehigarri gisa, gurutze gorriaren edo ilargi gorriaren ikurrak erabili nahi ez dituzten elkarte nazionak mugimenduko kidetzat ezagutuak izan daitezen.
Adierazi beharra dago, Nazioarteko Mugimenduak lau aldiz jaso duela Nobel Saria, aurrera daraman eginkizun humanitarioaren aitortza moduan.
Oinarrizko printzipioak
Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak marko ideologiko bat eratu behar izan du, mundu guztian eta boluntario guztien pentsaera barne hartuko duena.
1965. urtean Vienan egin zen Gurutze Gorriaren Nazioarteko XX.Biltzarraren onartutako zazpi Oinarrizko printzipioak, laburbiltzen du erakundearen balioak:
- Gizatasuna: Gizakien sufrimendua prebenitu eta arintzeko, edozein delarik sufrimendu horren eragilea.
- Inpartzialtasuna: Nazionalitate, arraza, erlijio, maila sozial edo iritzi politikoaren araberako bereizketarik ez egiteko.
- Neutraltasuna: Denon konfiantza izan eta mantentzeko. Gurutze Gorria ez da, ez bando baten alde ez kontran jartzen. Sufrimendua arintzeko eta prebenitzeko baitago.
- Independentzia: Beti Mugimenduaren printzipioetan oinarrituta jardun ahala izateko.
- Boluntariotza: Gurutze Gorria, definizioz, interes pertsonalik gabe diharduten boluntarioen erakundea da.
- Batasuna: herrialde bakoitzean Gurutze Gorriren, Ilargi Gorriaren edo Kristal Gorriaren elkarte bakarra baizik ezin da izan.
- Unibertsaltasuna: Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak mundu guztian zabaldu nahi du.
Nazioarteko eguna
Maiatzaren 8an ospatzen da mundu osoan Gurutze Gorriaren Eguna.
Erreferentziak
- ↑ Ilargi Gorria ageri da Euskalterm terminologia bankuan, eta hala erabiltzen dute Berria egunkarian ([1]), baina Ilgora Gorria ageri da Zehazki hiztegian. Ilargierdi Gorria ere erabili izan da.
- ↑ Ikurrak Gurutze Gorriaren webgune ofizialean. Frantsesez (Croissant-Rouge) eta ingelesez (Red Crescent) euskarazko Ilgora Gorria hitzen baliokideak dira.
Kanpo estekak
- Gipuzkoako Gurutze Gorria
- (Ingelesez) Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea
- (Ingelesez) Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federakundea
- (Gaztelaniaz) Gurutze Gorria Euskadin
- (Frantsesez) Gurutze Gorria Ipar Euskal Herrian
- (Gaztelaniaz) Zarauzko Gurutze Gorria