Edukira joan

Arnolfini senar-emazteen erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
KLBot2 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:03, 18 martxoa 2013

Txantiloi:Margolan infotaula

Arnolfini senar-emazteen erretratua olio-pintura da, 1434an Jan Van Eyck-ek margotua. Giovanni Arnolfini merkatari italiarra eta haren emazte ageri dira, Brugge hirian zuten etxearen barrenean antza. Van Eycken sinadura eta data daramatza, eta, Jan eta Hans van Eyck senideek egindako Bildots mistikoaren erretaularekin batera, olioz (eta ez tempera teknika erabiliz) margotutako koadro ospetsurik zaharrena da. Margolan hau Londresko National Galleryk eskuratu zuen 1842an.

Garai horretarako, pinturaren ilusionismoa aipagarria da, alde batetik xehetasunak emateko moduagatik, eta bestetik argiaren erabilpenagatik.