Edukira joan

Toronto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Kanadako udalerri infotaula Toronto Kanadako Ontario probintziako hiriburu da, eta 2.482.000 biztanlerekin, Kanadako hiri handiena da. Torontoko inguruak, 5.600.000 biztanle baina gehiago ditu. Hiri honek hainbat inmigrante talde erakarri ditu, portugaldarrak, italiarrak, latinoamerikarrak eta baita asiarrak. Ipar-Amerikako txinatar komunitate handienetako bat hiri honetan dago kokatua. Toronto bere CN Dorreagatik da famatua, munduko dorre librerik altuena. Hiria, Kanadako ingelera hiztunen kultur zentroa bezala ezagutzen da.

Torontoko unibertsitatea (1827) eta York unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Lehen mailako merkataritza- eta finantzagunea da eta, garraio sare oparoari esker (San Lorentzo ibaiak Ozeano Atlantikorako sarrera zabaltzen dio eta Aintzira Handietan barrena Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiriekin lotzen da), harremanak ditu Kanadako hego-ekialdeko eta Estatu Batuetako ipar-ekialdeko industriagune nagusiekin (Kanadako lehen portua da). Hiriko ekonomian garrantzi handia dute, halaber, industriak (janari industria, nekazaritzako makineria, tresneria elektrikoa eta kimikoa, altzairugintza, hegazkintza, eraikuntzako gaiak), zerbitzuen alorrak eta turismoak. Hiri modernoa da bestalde. King eta Bay kaleen inguruetan finantza auzoa da, eta hantxe dira munduko aseguru etxe eta banku garrantzitsuenen egoitzak eta burtsa.

Historia

1750. urtean frantses kolonoek eremu honetan eraiki zuten Fort Rouillé gotorlekua baina 9 urte geroago alde egin zuten. 1787. urtean ingelesek indiarrei erosi zieten lurraldea eta 1793. urtean britainiarren mendeko Kanada Garaiko probintziako hiriburu bihurtu zuten York izenaz. XIX. mendean zehar hiria bizkor hazi zen merkataritza jarduerari esker. 1834. urtean Toronto izena hartu zuen, eta XIX. mende erdialderako eskualdeko burdinbidegune nagusia zen. XX. mendean etorkin asko heldu ziren Torontora, europarrak eta asiarrak, batez ere, eta hirigintza arazo larriak sortu ziren. Arazo horiei guztiei aurre egiteko 1953. urtean Torontoko metropolia edo federazioa eratu zuen Ontarioko legebiltzarrak.

Hiri senidetuak

Toronto ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Halaber, senidetza-hitzarmenak ditu ondorengo hiriekin:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toronto

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura