Nefrona: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.2+) (robota Erantsia: th:หน่วยไต |
t r2.7.2) (robota Erantsia: simple:Nephron |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
[[pt:Nefrónio]] |
[[pt:Nefrónio]] |
||
[[ru:Нефрон]] |
[[ru:Нефрон]] |
||
[[simple:Nephron]] |
|||
[[sk:Nefrón]] |
[[sk:Nefrón]] |
||
[[sl:Nefron]] |
[[sl:Nefron]] |
17:49, 25 martxoa 2012ko berrikusketa
Nefrona giltzurrunaren oinarrizko unitate anatomiko eta funtzionala da, odola garbitzeaz arduratzen dena. Bere funtzioa odola iragaztea da, beharrezkoa dena birxurgatu eta behar ez dena gernuaren bidez kanporatuz. Giltzurrunaren azalean kokatzen da.
Giltzurrun batek milioi bat nefrona inguru ditu. Giltzurrunaren funtzioa mantentzeko ez dago nefrona guztien beharrik, horregatik batzuk ez dira funtionalak. Hala ere, nefrona funtzional batek kalteren bat jasaten badu, eraberritzen ez denez, ordurarte funtzionala izan ez den bat jartzen da lanean. Bestalde, gizakia giltzurrun bakar batekin bizitzeko gai dela esan behar da.
Nefrona bi ataletan banatzen da:
- Giltzurrun korpuskulua. Glomeruluak eta berau inguratzen duen Bowmanen kapsulak osatzen dute. Glomerulua kapilareen multzo bat da. Glomerulu eta Bowmanen kapsularen artean hutsune bat dago. Hutsune horretara glomerulutik likidoa pasatzen da, ondoren Bowmanen kapsulara iragaziz.
- Giltzurrun hodixka. Bowmanen kapsulatik giltzurrun hodixka ateratzen da. Hodixka honek hiru zati nagusi ditu:
- Hodixka proximala. Glomerulutik hurbilen dagoen atala.
- Henleren lakioa. Goranzko eta beheranzko hodia ditu.
- Hodixka distala. Hodixka biltzaileekin elkartzen da.
Nefrona guztiaren hodixka biltzaileak hodi biltzaile bakar bat eratuz elkartzen dira. Hodi honek giltzurrun pelbisean husten du daukan likidoa.