Zetazeo
Zetazeoak (Cetacea) plazentadun itsas ugaztunak dira. 88 espezie bereizten dira, 42 generotan eta 11 familiatan sailkatuta. Arnasketa biriken bitartez egiten dute.
Zetazeo | |
---|---|
Eozeno-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Infraordena | Cetacea Brisson, 1762
|
Azpibanaketa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Zooplanktona |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Lumera |
Habitat | ur gorputza |
Gorputz fusiformea dute, hidrodinamiko egiten dituena. Aurrealdeko hankak hegats bilakatu dira, eta atzekoak, berriz, galduak dituzte, nahiz eta oraindik hainbat hezur bestigial dituzten. Isats-hegatsa horizontala da, eta bi lobulutan banatuta dago. Oro har, ez dute ilerik, eta gantz ugari izaten dute, isolamendu termiko egokia eskaintzen diena.
Gaur egungo zetazeoak bi subordenatan banatzen dira: mistizetoak (bizardunak) eta odontozetoak (horzdunak). Hala eta guztiz ere, dagoeneko galduta dauden arkeozetoen hirugarren subordena bat ere ageri da sailkapenetan.
Mistizetoen taldearen barnean, balea izen arruntarekin adierazten direnak daude sailkatuta, munduko animaliarik handienak; esate baterako, balea urdina inoiz Lurrean izan den animaliarik handiena da, dinosauroak baino handiagoa. Odontozetoen taldean, Delphinidae familiako izurdeak eta orkak sailkatzen dira, besteak beste, baina baita kaxaloteak edo mazopak ere.
Bilakaera eta taxonomia
aldatuZetazeoen eboluzioaren teoria tradizionalaren arabera, mesonikidoak (otsoen antzeko ungulatu haragijaleak, apatxak zituztenak eta artiodaktiloengandik hurbil zeudenak) ziren zetazeoen jatorria. Animalia horiek zetazeo fosilen antzeko hortz triangeluarrak zituzten; horregatik, zientzialariek luzaroan uste izan dute baleak eta izurdeak talde horretatik eratortzen zirela.
1990eko hamarkadaren hasieratik aurrera, proteina kopuru handi baten eta DNA sekuentzien inguruko analisi molekularrek adierazi zuten zetazeoak artiodaktiloen ordenaren barruan sartu behar zirela, eta filogenetikoki oso gertukoak zirela hipopotamidoak. Hala, zetartiodaktiloen kladoa sortzea proposatu zen, artiodaktiloak eta zetazeoak biltzen dituena[1]. Hala ere, handik gutxira, adostasun batera hurbiltzen joan ziren hobe zela Artiodaktilo berriro definitzea zetazeoak sartu ahal izateko klado berri bat sortzea baino, eta, berriro, Artiodaktilo berreskuratu zen, oraingoan, Cetartiodaktyla-ren esanahi berarekin («artiodaktilo tradizionalak» + zetazeoak)[2][3][4][5][6]. Beraz, ikuspuntu zabalduenaren arabera, zetazeoak artiodaktiloen taldean sartzen dira, eta, gaur egun, talde hori monofiletikotzat hartzen da[6].
2001eko ikerketa batek baieztatu zuen, datu molekularretan oinarrituta, zetazeoak ez direla mesonikidoetatik eratortzen, baizik eta artiodaktiloen taldekoak direla[7]. Arkeozetoek (antzinako zetazeoak) artiodaktiloekin partekatzen dituzten antzekotasun anatomiko batzuk dira: atzeko molarren morfologia eta hezur tenporaleko hezur-eraztuna (bulla) eta inbolukrua (lehen artiodaktiloekin bakarrik lotzen zen burezurraren ezaugarri bat), baita astragaloaren (orkatilako hezurra) eraikuntza berezia ere, arrabolbiko artikulazio-azal batekin eta artiodaktiloena bakarrik zela uste zena, baina arkeozetoetan eta trantsiziozko zetazeotan aurkitzen zen. Mesonikidoek, beste ungulatu mota batzuek, ez zuten antzekotasun anatomikorik erakutsi, eta, beraz, ondorioztatu zen ez zirela zetazeoen arbaso zuzenak[8].
Zetazeoen lehen arbasoa Pakicetus dela uste da, Behe Eozenoan, duela 50 milioi urte inguru, bizi izan zen artiodaktilo primitiboa[9]. Animalia horrek lehen artiodaktiloen zenbait alderdi mantentzen zituen, hala nola artiodaktilo modernoek galdu dituzten triangelu formako hortzen presentzia. Pakicetus eta zetazeoen arteko lotura belarriko hezurren egitura da. Gainera, Pakicetusen hortzek balea fosilenak gogorarazten dituzte[10].
Ambulocetus izan zen bizitza anfibioa izan zuen zetazeoen lehen arbasoa, eta egokiagoak zituen hankak igeriketarako lurrean mugitzeko baino. Aldiz, basilosauroa izan zen erabat uretakoa izan zen lehen zetazeoetako bat, duela 38 milioi urte inguru bizi izan zena. Lehen mistizetoak, zetoteridoak, Oligozenoan agertu ziren, lehen odontozetoak bezala, kentriodotidoak.
Filogenia artiodaktiloekin
aldatuOndorengo kladogramak zetazeoen eta lurreko artiodaktiloen arteko erlazio filogenetikoak erakusten ditu, analisi genetiko eta molekularretan oinarrituta[11].
Artiodactyla/Cetartiodactyla |
| ||||||||||||||||||||||||
Taxonomia
aldatuZetazeo bizidunen taldea bi azpiordenetan banatuta dago:
- bizardun mistizetoak. Bizarrak goiko masailezurrean dauden egiturak dira, galbahe gisa balio dutenak eta keratinaz osatuak. Egitura horri esker, uraren planktona iragaz daiteke.
Familia hauek barne hartzen ditu:
- hortzak dituzten odontozetoak. Batez ere, arrainak edota txibiak jaten dituzte. Zetazeo horiek aparteko gaitasuna dute beren inguruneaz jabetzeko, ekolokalizazioaren bidez. Ondoko familiak biltzen dituzte:
Filogenia
aldatuKladograma honek zetazeoen erlazio filogenetikoak erakusten ditu[12][13]:
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapena
aldatuLaurogei zetazeo-espezie horiek bi azpiordenetan eta 12 familiatan banatuta daude. Horiei Archaeoceti azpiordena gehitu behar zaie, desagertua, eta espezie guztiei bost familia[14] gehitu behar zaizkie.
Azpiordena | Familia | Deskribapena |
(zetazeo primitiboak) | ||
Pakicetidae † | Lurreko lauoineko arbasoak | |
Ambulocetidae † | Lauoineko arbaso erdi urtarrak | |
Remingtonocetidae † | Lauoineko arbaso erdi urtarrak | |
Protocetidae † | Itsas txakur itxurako arbaso urtarrak | |
Basilosauridae † | Arbaso erabat urtarrak | |
(zetazeo bizardunak) | ||
Balaenidae | Sardako baleak eta Groenlandiako baleak | |
Balaenopteridae | Zereak | |
Eschrichtiidae | Balea grisa | |
Neobalaenidae | Balea pigmeoa | |
| ||
Delphinidae | Izurde ozeanikoak eta orkak | |
Iniidae, Platanistidae y Pontoporiidae | Amazonas, Rio de la Plata eta Ibai Urdina ibaietako izurdeak | |
Phocoenidae | Mazopak | |
Physeteridae | Kaxalote arrunta | |
Kogiidae[15] | Kaxalote nanoa eta pigmeoa | |
Ziphiidae | Zifioak | |
Monodontidae | Beluga eta Narbala |
Moldaera anatomiko eta fisiologikoak
aldatuZetazeoen arbasoak lehortarrak zirenez, hainbat aldaketa garatu zituzten ur-ingurunea kolonizatu zutenean:
- Arrainen moduko gorputz fusiforme eta hidrodinamikoa
- Hegats dortsala bizkarrean, ehun konektiboz osatua
- Aurrealdeko hankak hegats pektoral bilakatuta eta arraun forma hartuta
- Isatsaren amaiera laua da, eta bi lobuluz osatua
- Atzeko hankak desagertutakoan iraun duten hezur batzuk soilik geratzen zaizkie
- Espirakulu bat buruaren goialdean
- Ilerik gabeak lehen hilabeteetatik aurrera
- Ez dute belarri-pabiloirik
- Ugaltze-aparatua ziskuen barnean gordeta
Gorputzaren forma eta neurriak
aldatuZetazeoen gorputzaren forma arrainen gorputzaren oso antzekoa da. Izan ere, eboluzio konbergentearen ondorioz, ardatz forma bat garatu dute, hidrodinamikoa, ingurune urtarrean arintasunez mugitzeko aukera ematen diena eta urarekiko marruskadura murrizten. Mistizetoek odontozetoek baino trinkoagoa dute gorputza, abiadura handiagoan igeri egiteko gai baitira.
Zetazeoen azpiordenak Lurrean inoiz izan diren animaliarik handienetako batzuk barne hartzen ditu. Batez ere mistizetoen artean, gorputzaren dimentsioak handiak dira; balea urdina 30 metro luze izatera irits daiteke, eta inoizko animaliarik handientzat jotzen dute[16] Odontozetoen artean, kaxalotea da tamainarik handiena hartzen duena; arren kasuan, 20 metro inguruko luzera hartzen du[17]. Zetazeo txikiena, berriz, kotxitoa (Phocoena sinus) da, 140 zentimetro[18] inguruko luzera izan dezakeen mazopa. Mistizeto txikiena sei metro inguruko balea franko pigmeoa da[19].
1. taulan, zetazeo batzuen gehienezko luzera eta pisua laburtzen dira.
Espeziea | Luzera (m) | Pisua (kg) | Oharrak |
---|---|---|---|
Kotxito edo Ur behia | 1,2-1,5 | 30-55 | Zetazeotan txikiena, Galzorian. |
Izurde arrunta | 2,4 | 70-110 | |
Izurde handia | 3,7 | 150-650 | |
Narbala | 5 | 800-1600 | |
Balea franka pigmeoa | 6,5 | 3000-3500 | Mistizeto txikiagoak |
Orka | 9,7 | 2600-9000 | Delfínido handiagoak |
xibarta | 13,7-15,2 | 25 000-40 000 | |
Kaxalotea | 14,9-20 | 13 000-14 000 | Odontoceto handiagoak |
Balea urdina | 30 | 110 000 | Animalia guztien artean handiena |
Larruazala
aldatuUgaztun guztietan bezala, zetazeoen larruazala epidermisez, dermisez eta hipodermisez osatzen da.
Epidermisa estratifikazio anitzeko epitelio zolatu batek osatzen du. Lurreko ugaztunena baino hamar-hogei aldiz lodiagoa da, eta kanpoko geruza egunean hamabi bat aldiz berritzen da[20].
Dermisa ehun konjuntibo haritsuak eta ile-folikulu eta bilgor-guruinen gabeziak osatzen dute.
Hipodermisak geruza adiposoa eratzen du, eta ehun konjuntibo laxoz osatuta dago, adipozitoetan eta kolageno-zuntzetan aberatsa. Bere funtzioa beroa sakabanatzea ekiditea eta erreserbako substantzia gisa zerbitzatzea da[21].
Odontozeto batzuen larruazalaren gainazalak zenbait «larruazal-gandor» ditu, askotan, begi hutsez ere ikus daitezkeenak, eta gorputz osoan zehar banatuta daude, buruan izan ezik eta, espezie batzuetan, sabelaldean. Oraindik ez dago argi zer funtzio duten; ukimen-estimuluak jasotzeko prozesuan parte har dezaketela uste da, funtzio hidrodinamikoa izan dezaketenak, edo, beharbada, biak[22].
Balea askoren buruko eta bular-hegatsetako azala, izan ere, larruazaleko parasito batzuek kolonizatzen dute, batez ere zitamidoek, balea-zorriak eta toraziko gisa ezagutuak; parasito horiek Koronula, Cryptolepas, Conchoderma, Xenobalanus eta Tubicinella generoetakoak dira. «Zorriek» baleen zentzumen-errezeptoreak oztopa ditzakete, eta haien azalaz elikatu, baina ez dirudi torazikoek zetazeoei kalterik eragiten dietenik[23].
Hegatsak
aldatuBizkar-hegatsa
aldatuIa zetazeo guztiek dute bizkarrean ehun konjuntiboz osatutako bizkar-hegats bat[24]. Bere funtzioa igeriketari egonkortasuna ematea da, alboko mugimendu bizkorretan animalia irauli ez dadin. Eskualde polarretan bizi diren animaliek ez dute hegats hori, hala nola narbaletan, belugetan eta Groenlandiako baleetan, ez bailieke utziko izotzaren azpian arin igeri egiten.
Bizkar-hegatsak forma eta tamaina desberdinak ditu zetazeo-espezie desberdinetan: igitai-formakoa, triangeluarra edo biribildua izan daiteke. Ezaugarri hori baliagarria da espezieak identifikatzeko. Gainera, hegatsa sarritan urratuz, ebakiz eta orbainez beteta dagoenez, ikertzaileek foto-identifikaziorako erabiltzen dute, ezaugarri anatomikoak dituzten argazkien bidez espezie baten ale indibidualak ezagutzeko aukera ematen duen teknika baita.
Isats-hegatsa
aldatuZetazeoen isatsa isats-hegatsa osatzen duten ehun konektiboko bi lobuluk osatzen dute[24]. Arrainetan ez bezala, zetazeoetan, hegats hori horizontala da, eta goitik behera mugitzen da. Ezaugarri horri esker, arrain bat erraz bereiz daiteke zetazeoarengandik, lehen begiratuan. Isatsak, mugimendu bertikalaren bidez, propultsio-bitarteko gisa balio du.
Alde horretatik ere, tamainak aldatu egiten dira espezieen artean; beraz, ezaugarri hori espezieak identifikatzeko erabil daiteke, batez ere tamaina handikoak identifikatzeko.
Bular-hegatsa
aldatuZetazeoetan, aurreko hankak bular-hegats bihurtu dira. Bizkar-hegatsak eta isats-hegatsak ez bezala, bular-hegatsei lehorreko ugaztunen aurreko hanketako hezur homologoek eusten diete. Hegats horien funtzioa da igeriketari egonkortasuna ematea eta alboko desplazamenduak ahalbidetzea.
Bular-hegatsen forma eta tamaina ere aldatu egiten dira, eta espezie bakoitzaren igeri egiteko gaitasuna ezaugarri horren araberakoa da. Gorputz-azalerarekiko tamaina txikiko hegatsak dituzten espezieak, hala nola balea urdinak, itsaso zabalean astiro igeri egitera espezializatzen dira; hegats handiagoak dituzten espezieak, berriz, azkarrago igeri egiteko eta arinago maniobratzeko gai dira[25]. Hegatsik handienak xibartarenak dira, eta han animaliaren luzeraren heren bat hartzen dute, gutxi gorabehera[26]. Hegats horien tamaina handiak animaliari harrapakinak harrapatzeko maniobra akrobatikoak egiten laguntzen dio[27].
Atzeko hankak
aldatuZetazeo espezieek ez dute atzeko hankarik, eta, horietatik, bizkarrezurrari lotuta ez dauden hezur txiki aztarna batzuk baino ez dira geratzen gorputzaren barruan. Enbrioiaren garapenean, ordea, zetazeo guztiek hanka horien aztarnak dituzte; horien ondorengo erregresioa oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik gertatzen da[28].
2006an, Japoniako arrantzaleek izurde handi (Tursiops truncatus) bat harrapatu zuten, isats-aldean kokatutako hegats pare bat zituena. Ikertzaileek uste dute zetazeoek lehorreko arbaso gisa eboluzionatu zutela eta eboluzioak atzeko hankak desagerrarazi zituela frogatzen duen beste froga bat dela. Izurde handi horretan, mutazio batek duela milioika urte galdutako izaera azaleratu zuen[29].
Muturra
aldatuBarailezurra eta masailezurra luzangak dira, eta mutur izeneko moko baten antzeko egitura osatzen dute, delfinidoetan nahiko ikusgarria dena; mistizetoetan, berriz, ia ikusezina da.
Odontozetoetan, batez ere zifioetan, muturra hezur nahiko trinkoek osatzen dute. Ezaugarri horrek muturraren indarra areagotzeko balio duela uste da eta, emeengatik, arren arteko borroketan hausturak saihesteko[30]. Aldiz, beste ikertzaile batzuen arabera, hezurren mineralizazio handirik gabe, muturra egitura nahiko hauskorra da, soinu-uhinen harreran paper bat duena eta, beraz, ekolokalizazioan garrantzitsua dena[31].
Mistizetoetan, muturra okertuta egoten da bizarrak luzatu ahal izateko, eta bizar horiek zuzenean lotzen zaizkio masailezurrari. Kakotzerik handiena balenidoetan gertatzen da, non bizarrak oso luzeak diren[32].
Habitata eta banaketa
aldatuMundu osoko ozeano eta itsasoetan bizi dira zetazeoak, nahiz eta gutxi batzuk Ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Asiako aintzira eta ibaietan ere aurki daitezkeen. Orka (Orcinus orca) gisako espezieak kosmopolitak dira; mundu osoan zehar da, baina Kaliforniako mazopa, esate baterako, Kaliforniako golkoko iparraldean soilik bizi da.
Zetazeo batzuk kostatik gertu bizi dira, gune neritiko deritzon zonan, eta beste batzuk, ordea, itsaso zabalean, alegia, gune ozeanikoan. Badira estuarioetan edo ur gezatan bizi direnak ere.
Elikadura
aldatuZetazeo guztiak harrapakariak dira, eta kate trofikoaren gorenean kokatzen dira. Mistizetoak organismo planktonikoez eta arrain txikiez elikatzen dira, krillaz esate baterako. Odontozetoak, berriz, zefalopodo eta arrainez elikatzen dira nagusiki. Orkak ugaztun urtarrez elikatzen diren zetazeo bakarrak dira; fokak edo mazopak jaten dituzte, esate baterako.
Komunikazioa
aldatuZetazeoek soinuak erabiltzen dituzte komunikatzeko. Hala eta guztiz ere, gorputz-hizkuntzak eta ukimenak ere garrantzia dute zetazeoen arteko komunikazioan. Odontozetoek ekolokalizazioa erabiltzen dute, eta mistizetoek, berriz, frekuentzia baxuko soinuak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «UC Berkeley, French Scientists Find Missing Link Between The Whale And Its Closest Relative, The Hippo» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ P. J. Waddell; N. Okada; M. Hasegawa (1999). «Towards resolving the interordinal relationships of placental mammals» (PDF). Systematic Biology (en inglés) 48 (1): 1-5. (esteka hautsia, Internet Archive-n ikusgai; ikus lehen bertsioa eta azkena).
- ↑ B. M. Ursing; K. E. Slack; U. Arnason (2000). «Subordinal artiodactyl relationships in light of phylogenetic analysis of 12 mitochondrial protein-coding genes». Zoologica Scripta (en inglés) 29: 83-88.
- ↑ J.-R. Boisserie; F. Lihoreau; M. Brunet (2005). «The position of Hippopotamidae within Cetartiodactyla». Proceedings of the National Academy of Sciences (en inglés) 102 (5): 1537-1541. Archivado desde el original el 24 de septiembre de 2015. Consultado el 4 de mayo de 2015
- ↑ Boisserie, Jean-Renaud; Fisher, Rebecca E.; Lihoreau, Fabrice; Weston, Eleanor M.. (2011-08). «Evolving between land and water: key questions on the emergence and history of the Hippopotamidae (Hippopotamoidea, Cetancodonta, Cetartiodactyla)» Biological Reviews of the Cambridge Philosophical Society 86 (3): 601–625. doi: . ISSN 1469-185X. PMID 20946539. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ a b M. Spaulding; M. A. O'Leary; J. Gatesy (2009). «Relationships of Cetacea (Artiodactyla) Among Mammals: Increased Taxon Sampling Alters Interpretations of Key Fossils and Character Evolution». PLoS ONE (en inglés) 4 (9): e7062. doi:10.1371/publicació.pone.0007062. (esteka hautsia, Internet Archive-n ikusgai. Ikus lehen bertsioa eta azkena)
- ↑ (Ingelesez) Thewissen, J. G. M.; Williams, E. M.; Roe, L. J.; Hussain, S. T.. (2001-09). «Skeletons of terrestrial cetaceans and the relationship of whales to artiodactyls» Nature 413 (6853): 277–281. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Rose, Kenneth D.. (2005-03-29). The Rise of Placental Mammals: Origins and Relationships of the Major Extant Clades. JHU Press ISBN 978-0-8018-8022-3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ Paleobiology database: Pakicetidae basic info
- ↑ «Pakicetidae» web.archive.org 2005-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ Beck, Robin MD; Bininda-Emonds, Olaf RP; Cardillo, Marcel; Liu, Fu-Guo Robert; Purvis, Andy. (2006-11-13). «A higher-level MRP supertree of placental mammals» BMC Evolutionary Biology 6 (1): 93. doi: . ISSN 1471-2148. PMID 17101039. PMC PMC1654192. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ «Whale Evolution / Introduction to The Evolution of Cetaceans» www.edwardtbabinski.us (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ Gatesy, John; Geisler, Jonathan H.; Chang, Joseph; Buell, Carl; Berta, Annalisa; Meredith, Robert W.; Springer, Mark S.; McGowen, Michael R.. (2013-02-01). «A phylogenetic blueprint for a modern whale» Molecular Phylogenetics and Evolution 66 (2): 479–506. doi: . ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) «Cetacea» www.mv.helsinki.fi (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Kogiidae, Gill. (1871). ITIS - Kogiidae. itis.gov.
- ↑ Nowak 1999, 205 orr. .
- ↑ Nowak 1999, 183 orr. .
- ↑ (Ingelesez) Brownell, Robert L.; Findley, Lloyd T.; Vidal, Omar; Robles, Alejandro; Silvia Manzanilla, N. (1987-01). «EXTERNAL MORPHOLOGY AND PIGMENTATION OF THE VAQUITA, PHOCOENA SINUS (CETACEA: MAMMALIA)» Marine Mammal Science 3 (1): 22–30. doi: . ISSN 0824-0469. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Kemper, Catherine M.; Leppard, Phillip. (1999-07). «ESTIMATING BODY LENGTH OF PYGMY RIGHT WHALES ( CAPEREA MARGINATA ) FROM MEASUREMENTS OF THE SKELETON AND BALEEN» Marine Mammal Science 15 (3): 683–700. doi: . ISSN 0824-0469. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ J. R. Geraci et al. (1986). «The epidermis of odontocetes: a view from within». En M. M. Bryden, R. J. Harrison, ed. Research on dolphins. Oxford University Press. pp. 400. ISBN 0-19-857606-4
- ↑ Berta 2006, 134 orr. .
- ↑ (Ingelesez) Shoemaker, P. A.; Ridgway, S. H.. (1991-01). «CUTANEOUS RIDGES IN ODONTOCETES» Marine Mammal Science 7 (1): 66–74. doi: . ISSN 0824-0469. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ Berta 2006, 140 orr. .
- ↑ a b (Ingelesez) «Answers - The Most Trusted Place for Answering Life's Questions» Answers (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Woodward, Becky L.; Winn, Jeremy P.; Fish, Frank E.. (2006-11). «Morphological specializations of baleen whales associated with hydrodynamic performance and ecological niche» Journal of Morphology 267 (11): 1284–1294. doi: . ISSN 0362-2525. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ Frahm, Randy; Cranston, Bob; Wenzel, Frederick. (1998). The humpback whale. Mankato, Minn. : Capstone Press ISBN 978-1-56065-548-0. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Edel, R. K.; Winn, H. E.. (1978-09-01). «Observations on underwater locomotion and flipper movement of the humpback whale Megaptera novaeangliae» Marine Biology 48 (3): 279–287. doi: . ISSN 1432-1793. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ «Portico» access.portico.org doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ Hiroko, Tabuchi (6 de noviembre de 2006). «Dolphin reveals an extra set of "legs"». MSNBC, Associated Press. Consultado el 20 de mayo de 2008.
- ↑ Heyning, J. E. (1984). «Functional morphology involved in intraspecific fighting of the beaked whale, Mesoplodon carlhubbsi». Can. J. Zool 62 (8): 1645-1654. ISSN 1480-3283.|Resum
- ↑ De Buffrenil, V; Casinos, A. (1995). «Observations on the microstructure of the rostrum of Mesoplodon densirostris (Mammalia, Cetacea, Ziphiidae): the highest density bone known». Annales des sciences naturelles. Zoologie et biologie animale 16: 21-32. ISSN 0003-4339.|Resum Archivado el 22 de noviembre de 2011 en Wayback Machine.
- ↑ Berta 2006, 179-180 orr. .
Bibliografia
aldatu- Berta, A. et al.. (2006). Marine Mammals: Evolutionary Biology. (3. argitaraldia) Academic Press, 547 or. ISBN 0-12-088552-2..
- (Italieraz) Borniotto, L.. (1999). Incontrare i cetacei. Mursia, 150 or. ISBN 88-425-2565-0..
- (Italieraz) Carwardine, M. (1998). Balene e delfini. Fabbri, 256 or. ISBN 88-450-5787-9..
- (Ingelesez) Dehnhardt, G.. (2002). «Sensory systems» in Rus Hoelzel, A. Marine Mammal Biology: An Evolutionary Approach. Blackwell Publishing, 116-141 or. ISBN 0-632-05232-5..
- (Ingelesez) Hoyt, E.. (2001). Whale Watching 2001: Worldwide tourism numbers, expenditures, and expanding socioeconomic benefits. Yarmouth Port (USA): International Fund for Animal Welfare, vi + 158 or. ISBN 1-901002-09-8..
- (Italieraz) Notarbartolo di Sciara, G.. (2004). Guida dei mammiferi marini del Mediterraneo. (3.. argitaraldia) Muzio, 264 or. ISBN 88-7413-057-0..
- (Ingelesez) Nowak, R. et al.. (1999). Walker's Mammals of the World, vol. II. The Johns Hopkins University Press, 2015 or. ISBN 0-8018-5789-9..
- (Ingelesez) Reeves, R. R. et al.. (2003). Dolphins, Whales, and Porpoises: 2002-2010 Conservation Action Plan for the World's Cetaceans. Gland (Suïssa) i Cambridge (RU): IUCN, ix + 139 or. ISBN 2-8317-0656-4..
- (Ingelesez) Tyack, P.. (2000). «Functional aspects of cetacean communication» in Mann, J. et al. Cetacean societies: field studies of dolphins and whales. University of Chicago Press, 270-307 or. ISBN 0-226-50341-0..
- (Ingelesez) Williams, T. M.. (2002). «Anatomy and physiology: the challenge of aquatic living» in Rus Hoelzel, A Marine Mammal Biology: An Evolutionary Approach. Blackwell Publishing, 73-97 or. ISBN 0-632-05232-5..
- [Esteka hautsia]
- (Ingelesez) NATO Undersea Research Centre, ed. «Guida ai Cetacei del Mediterraneo» Solmar (Sound, Ocean And Living Marine Resources).