Stalingradeko Gudua Bigarren Mundu Gerrako gudualdi garrantzitsua izan zen, Stalingraden gertatua, gaur egungo Volgograden, Alemania eta haren aliatuen eta Sobietar Batasunaren artean. Gudua 1942ko abuztuaren 21ean hasi zen, eta 1943ko otsailaren 2an amaitu. Emaitza porrot handia izan zen Alemaniarentzat, eta ezinezko egin zuen herrialde hark Ekialdeko frontean irabaztea.[4] Gudu hark buelta eman zion gerraren joerari: ordu arte Ardatzaren alde joan zen gerra; geroztik, Aliatuen alde.[5] Garai hartako hainbatek Europar zibilizazioaren salbaziotzat jo zuten Stalingradeko garaipena.[6]

Stalingradeko Gudua
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Sobietar gudariak, alemaniarren erasoaren zain, Stalingraden ingurumarietan
Data1942ko abuztuaren 23a - 1943ko otsailaren 2a
LekuaStalingrad
Koordenatuak48°42′00″N 44°31′00″E / 48.7°N 44.516666666667°E / 48.7; 44.516666666667
EmaitzaArmada Gorriak Stalingrad hirian Ardatzaren indarrak inguratu eta setiatu zituen, eta erresistentzia poltsak erabat suntsitu. Ondorioz, Aliatuen aldeko joera hartu zuen Bigarren Mundu Gerrak.
Lurralde-aldaketakSobietar Batasuna
Gudulariak
Alemania
Errumania Errumania
Italia
Hungaria
Kroaziako Estatu Independentea[1]
SESB
Indarra
Hasieran:
  • 270.000 gudari
  • Artilleriako 3.000 pieza
  • 500 tanke
  • 600 hegazkin (irail erdialderako, 1.600)[2][3]

Sobietarrek kontraerasoa egitean:

Hasieran:

  • 187.000 gudari
  • Artilleriako 2.200 pieza
  • 400 tanke
  • 300 hegazkin[3]

Sobietarrek kontraerasoa egitean:

Galerak
750.000 hilda, desagertuta edo zaurituta
91.000 preso
478.741 hilda edo desagertuta
650.878 zaurituta edo gaixo
40.000+ zibil hilda

Hilak guztira 1,5 miloi izan zirenez, zenbaitek historia osoan hildako gehien eragin zuen gudutzat jo dute, baina kontuan izan behar da Leningradeko setioan zenbait iturriren arabera 4.500.000 gizabanako hil zirela[7] (beste zenbait iturriren arabera, 1.117.000[8][9]); haietatik gehienak, goseak jota hildako zibilak.

Stalingradeko guduaren ondorioz, Ardatzeko armadek 850.000 inguru gudari galdu zituzten, eta arma nahiz hornigai andana ere galdu zuten. Alemaniak eta haren aliatuek galera horien hutsuneak ezin izan zituzten berriro bete, eta, azkenean, Ekialdeko Europatik atzera egin behar izan zuten, 1943-1944ko borroken ondoren batik bat. Sobietarrek, gudari asko galdu arren, Stalingradeko garaipenari esker, Sobietar Batasuna askatzen hasteko aukera izan zuten, eta 1945ean Hirugarren Reicharen gaineko erabateko garaipena lortuko zuten beren aliatuekin batera.

Paulus marexalak Stalingraden adierazitakoa, 1943

aldatu

Alemaniar gudarien egoera latza ondo azaldu zuen alemaniar gudarosteko korolenak, Friedrich Paulusek, behean idatzita dagoen moduan:

« Ezin dugu ezta gure posizioetara atzera egin ere, gizonak jota erortzen baitira. Laugarren eguna egin dugu ezer ere jan gabe. Zer erantzun diezaioket nik, gudarosteko komandantea naizen honek, gudari batek esaten badit: Koronela, ogi zati bat, mesedez! Azken zaldiak jan baditugu? Nola irudikatu gudariak zaldi hilaren gorpuari helduta, burua mozteko eta burmuinak gordinik irensteko? Nola jarrai dezakegu borokatzen neguko arropa ere ez duten gudariekin? Nork (...) hartu zuen bere gain hornigaiak airez ekartzea berma zitekeela esatearen ardura? »


Zinema

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Beevor, Antony (1998). Stalingrad or Stalingrad: The Fateful Siege: 1942–1943 New York: Viking, 1998. ISBN 0-670-87095-1.
  2. Indar hori 1.600 hegazkinera handitu zen irail hasieran, Kuban eskualdetik eta Hego Kaukasotik indarrak ekarrita. [Hayward, Joel S.A. Stopped at Stalingrad: The Luftwaffe and Hitler's Defeat in the East, 1942–1943 (Modern War Studies). University Press of Kansas, 1998.]
  3. a b Bergström, Christer, (2007), Stalingrad – The Air Battle: 1942 through January 1943, Chevron Publishing Limited. ISBN 978-1-85780-276-4.
  4. Bellamy, Chris (2008). Absolute War: Soviet Russia in the Second World War, Vintage Books, 551–553. orrialdeak. ISBN 978-0-375-72471-8.
  5. "Battle of Stalingrad." Encyclopædia Britannica. 2009. Encyclopædia Britannica Online. 2009-05-06.
  6. Roberts, Geoffrey (2006). Stalin's Wars. Yale University Press, 154. orrialdea. ISBN 978-0-300-11204-7.
  7. Glantz, David (2001), The Siege of Leningrad 1941–44: 900 Days of Terror, Zenith Press, ISBN 0-7603-0941-8. 220. orrialdea.
  8. Сведения городской комиссии по установлению и расследованию злодеяний немецко-фашистских захватчиков и их сообщников о числе погибшего в Ленинграде населения ЦГА СПб, Ф.8357. Оп.6. Д. 1108 Л. 46-47.
  9. Harrison Evans Salisbury (1969). The 900 Days: The Siege of Leningrad. Da Capo Press.

Kanpo-estekak

aldatu