Pirinioetako asto
Pirinioetako astoa Euskal Herriko, Okzitaniako zein Kataluniako bertako asto arraza bat da.
| ||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||
Pirinioetako astoa | ||||||||||||||||||
|
Enkarterriko astoa izeneko Euskal Herriko beste asto arrazarekin antzekotasun handiak ditu, eta bere senide hurbila da. Pirinioetako astoa Pirinioetako inguruetan hedatzen da. Baita Landetan ere. Euskal Herriko kasuan mendimultzoaren magaletako herrietan.
Enkarterriko astoaren kasuan bezala, nekazal munduaren mekanizazioak Pirinioetako astoaren atzerakada handia ekarri zuen bere banaketa eremuan.
Esate baterako joan den mendean, soilik Erronkaribarrean Pirinioetako motako 438 abelburu zeuden. Haietako asko erronkariko ardien artzantzari eta trashumantziari lotuak.
Pirinioetako hegoaldeko magalean, Aragoian, mota honetako astoak daude, baina ez dute ezagupen ofizialik eta ez da berekin ia inolako berreskuperapen lanik egiten[1]. Soilik Aldea de Puy de Cinca herriaren inguruan, El Grado-Lo Grauko urtegiaren aldean atxalde batean mota honetako asto talde bat mantzentzen dute atxalde ekologiko batean.[2].
Motak
aldatuPirinioetako astoa bi mota ezberdinetan banatzen da:
- Gaskoiniako mota. Tamaina txikikoa, hegoaldeko Enkarterriko asto mota bezala. 1,20 m eta 1,35 metro artean soin gurutzera.
- Kataluniako mota. Ipar Katalunian zabaldurik. Abere lirain eta dotoreak dira. Hezurdura arina eta tamainaz handiagoak. 1,35 metrotik gora soingurutzera. Kataluniako mota bereziki estimu handiko mandoak sortzeko erabiltzen omen zen.
- Pirinioetako hegoaldeko mota. Oso ale gutxi geratzen dira. Kataluniar astoarekin zer ikusi handia dauka.
Arrazaren ezaugarriak
aldatuEgoera
aldatuEquus Survival Trust elkartearen irizpideen arabera, arraza desagertzeko zorian dago hazkunderako 130 eme baino gutxiago daudelako (2008en urteko datuak dira[3]). Lehen esan bezala, nekazal munduaren mekanizazioak arrazaren atzerakada ekarri du egoera larrian utzi arte. Frantziar Estatuan Pirinioetako Astoaren eta Mandoaren Elkarte Nazionalak lana egiten du arraza suspertzeko.
Hedapen gunea
aldatuGarai batean Landak eta Pirinioen magal guztia. Egun bere hedapen gunea oso murritza eta zatikatua da.
Arrazaren historia
aldatuAstoa euskal mitologian
aldatuAstoa, beste hainbat etxeko abere bezala, oso present egon da euskal sinesmen mundua. Animali donea eta babeslea izan da, seguraski kristautasunaren eragina dela medio.
Pirinioetako astoaren banaketa eremuan, Okzitanian barrena, ezaguna izan da Drac edo asto-gorri irelu gaiztoaren inguruko sinesmena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.burrosminiatura.com/index.php?option=com_content&view=article&id=128:burropirenaico&catid=1:ultimas-noticias
- ↑ https://web.archive.org/web/20030412043730/http://www.terra.es/personal6/pompaelo2/las_razas.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20110927140956/http://www.haras-nationaux.fr/uploads/tx_dlcubehnshop/ane_pyrenees_01.pdf
Begira
aldatuUrtea | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziar Estatu osoan urtero jaiotako Pirinioetako arrazako astakumeak | 45 | 42 | 66 | 68 | 50 | 69 | 63 | 65 |
Euskal Herriko egungo asto arrazak | |
---|---|
Euskal Herritik desagertutako asto arraza eta motak (basatiak barne) |
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) arrazaren WEB ofiziala