Kataluniar asto
Kataluniar astoa, (Equus asinus, kataluniar aldaera), katalanez: Ruc català, Kataluniako bertako asto arraza bat da. Azken hamarkadan abere hauek esanahi eta sinbolismo handia hartu dute Katalunian eta egun kataluniar astoa ikur nazional gisa erabiltzen da ibilgailuetan, elastiko eta abarretan[1].
| ||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||
Kataluniar astoa | ||||||||||||||||||
|
Arraza galtzeko zorian dago, 500 abelburu inguru besterik ez da geratzen, haietatik ehun Kataluniatik kanpo.
Piriniar astoaren gertuko arraza da, baita Mallorcako astoaren zein Leon eta Zamorako astoaren gertuko arraza ere.
Arrazaren historia
aldatuAntza Katalan astoa Somaliako basa astoa edo Equus africanus somaliensis delako asto motaren ondorengoak dira. Asto hauek Asia Txikian etxekotuak izan ziren eta feniziarrek ekarri omen zituzten Kataluniako kostaldetatara.
Antza antzineko arraza da, eta Plinio Zaharrak aipatzen ditu jada ausetanoek Viceko lautadara ekarritako astoak.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Kataluniako bertako etxabereen arrazak