Peng Dehuai
Peng Dehuai (txinera sinplifikatuaz: 彭德怀; tradizionalaz: 彭德懷; pinyinez: Péng Déhuái; Peng Te-Huai izenez ere ezaguna; Xiangtan, Hunango probintzia, 1898ko urriaren 24a - Beijing, 1974ko azaroaren 29a) Txinako militarra eta politikaria izan zen.
Bigarren Txina-Japonia Gerra gertatu zen bitartean, Peng izan zen komunisten aldetik beste frakzio txinatar handienarekin, Kuomintang alderdi nazionalistarekin, bat egitearen aldekoa. Aliantza horretan komandante militar nagusietakoa izan zen, eta japoniarren kontrako kanpaina inportanteak zuzendu zituen[1].
Txinatar soldadu borondatezkoen komandante izan zen Koreako Gerran 1950-1953 urteetan. 1954. urtean Txinako Defentsa-ministro eta mariskal izendatu zuten. Mao Tse-Tungek garai hartan bultzatutako politikaren aurka azaldu zen, eta postutik kendu zuten 1959. urtean.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peng Dehuai |
- ↑ «Peng Dehuai» cpcchina.chinadaily.com.cn (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.