Murmansk
Murmansk[1] (errusieraz: Му́рманск; kildin samieraz: Мурман ланнҍ; ipar samieraz: Murmánska; skolt samieraz: Muurman), 1917 arte Romanov-na-murmane deitua (errusieraz: Рома́нов-на-Му́рмане), ipar-mendebaldeko Errusiako portu-hiria da, Murmansk oblasteko hiriburua da. Kola penintsulako iparraldean dago, Barents itsasoaren ertzean[2]. 2010eko erroldaren arabera, 307.257 biztanle zituen[3]. Arkhangelskekin batera, ipar-mendebaldeko Errusiako hiri nagusietako bat da.
Murmansk Мурманск | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Murmanskeko portua. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Murmansk oblasta | ||
Alkatea | Andrey Sysoyev (en) | ||
Izen ofiziala | Му́рманск | ||
Jatorrizko izena | Мурманск | ||
Posta kodea | 183000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 68°58′00″N 33°05′00″E / 68.9667°N 33.0833°E | ||
Azalera | 150,55 km² | ||
Altuera | 0-100 | ||
Mugakideak | Severomorsk Urban Okrug (en) eta Kolsky District (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 311.209 (2009) 307.257 (2010) 307.310 (2011) 305.034 (2012) 302.468 (2013) 299.148 (2014) 305.236 (2015) 301.572 (2016) 298.096 (2017) 295.374 (2018) 292.465 (2019) 287.847 (2020) 270.384 (2021) 267.422 (2023) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2021) | ||
Dentsitatea | 1.851 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1916ko urriaren 4a | ||
Telefono aurrizkia | 8152 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Luleå udalerria, Jacksonville, Akureyri, Minsk, Tromsø, Vadsø, Groningen, Alanya, Cuxhaven, Douarnenez, Homel, Harbin eta Pärnu | ||
Matrikula | 51 | ||
http://www.citymurmansk.ru/ |
Ekonomia
aldatuIpar Errusiako portu garrantzizkoena da. Izan ere, Barents itsasoko beste portu batzuetan ez bezala, bertan ez dago inoiz izotzik, Ipar Atlantikoko itsaslasterrari esker. Portuaz gainera, ontziolak, metalurgia, ehungintza eta elikagaiak dira ekonomia jarduera nagusiak.
Klima
aldatuMurmanskek klima azpiartikoa du; neguak luze eta hotzak eta udak labur baina leunak dira.
Datu klimatikoak (Murmansk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 7.0 | 6.6 | 9.0 | 16.9 | 27.2 | 30.8 | 32.9 | 29.1 | 24.2 | 15.0 | 9.6 | 7.2 | 32.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −7.3 | −6.8 | −2.4 | 1.8 | 7.3 | 13.7 | 17.2 | 14.7 | 9.5 | 2.9 | −2.9 | −5.7 | 3.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −13.9 | −13.0 | −8.6 | −4.4 | 0.8 | 5.6 | 9.0 | 7.8 | 4.3 | −1.1 | −8.0 | −11.8 | −2.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −39.4 | −38.6 | −32.6 | −21.7 | −10.4 | −2.5 | 1.7 | −2.0 | −5.4 | −21.2 | −30.5 | −35.0 | −39.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 28 | 22 | 20 | 23 | 31 | 57 | 65 | 68 | 52 | 45 | 41 | 34 | 486 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.3 | 0.7 | 3 | 9 | 17 | 20 | 21 | 19 | 8 | 1 | 0.4 | 99.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 23 | 21 | 20 | 14 | 7 | 0.5 | 0 | 0 | 0.5 | 9 | 19 | 24 | 138.0 |
Eguzki orduak | 0 | 33.9 | 120.9 | 183.0 | 192.2 | 228.0 | 235.6 | 155.0 | 90.0 | 46.5 | 6.0 | 0 | 1291.1 |
Hezetasuna (%) | 84 | 83 | 79 | 73 | 72 | 70 | 73 | 78 | 81 | 83 | 86 | 85 | 78.9 |
Iturria: [4] |
Hiri senidetuak
aldatuMurmansk ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-01-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Murmansk Global.britannica.com
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ http://pogoda.ru.net/climate/22113.htm Pogoda.ru webgunea
Kanpo estekak
aldatu- (Errusieraz) Udalaren webgunea.