Mikel Larunbe
Larunbe | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Mikel Larunbe García del Castillo | |||
Jaiotza data: | 1993ko otsailaren 1a (31 urte) | |||
Jaioterria: | Galdakao (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,92 m | |||
Pisua: | 85 kg | |||
Debutatze data: | 2013ko urtarrilaren 5a | |||
Debutatze pilotalekua: | Bizkaia (Bilbo) |
Mikel Larunbe García del Castillo, pilota arloan Larunbe deituraz ezaguna (Galdakao, Bizkaia, 1993ko otsailaren 1a), esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialetan jasota dagoenez, 1,92 m luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko urtarrilean jokatu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Kirol lorpenak
aldatuEsku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:
Profesionaletan
aldatu- 2017ko binakako txapeldunordea, Oinatz Bengoetxea aurrelaria lagun.
- 2015eko Promozio mailako binakako txapeldunordea
Amateurretan
aldatu- 2012ko El Diario Vasco torneoko txapelduna
- 2010eko GRAVN lehiaketako txapelduna
- 2010eko Euskal Herriko txapelduna
Txapelketa nagusietako finalak
aldatu- Binakako txapelketa nagusia
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Puntuazioa | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2017 | Irribarria-Rezusta | Bengoetxea VI.a-Larunbe | 22-14 | Bizkaia |