Mercedes-Benz 300 SL
Mercedes-Benz 300 SL (W198 txasis kodea) Mercedes-Benz fabrikatzaile alemaniarrak 1954 eta 1963 urteen artean ekoitzitako bi plazako kirol-automobila da. Hasieran, coupé karrozeriarekin fabrikatu zen, eta, gero, deskapotable gisa ere bai. Batzuen ustez, 300 SL historian egindako lehen superdeportiboa da.
Mercedes-Benz 300 SL | |
---|---|
Ekoizlea | Mercedes-Benz Group |
Marka | Mercedes-Benz |
Ondorengoa | Mercedes-Benz W113 |
Segmentua | Superkirol-automobil |
Motorra | gasolinazko motor |
Zabalera | 1.790 milimetro |
Altuera | 1.300 milimetro |
Widowmaker ezizena eman zioten ("alargunen sortzailea"), gidari asko hil zirelako bere 300 SLarekin talka eginda.
300 SL ezaguna da antxeta-hegaleko ate bereizgarriengatik eta erregaia zuzenean injektatzen duen gasolina-motorra muntatzen duen lehen autoa izateagatik. "Gullwing" bertsioa (antxeta hegalak) 1954tik 1957ra fabrikatu zen.
Nomenklatura
aldatuIzenaren «300» zenbakiak motorraren zilindradari egiten dio erreferentzia, kasu honetan hiru litrokoa baita; eta «SL» letrek, roadster bati aplikatzen zaion moduan, «Sport Leicht» esan nahi dute («Kirol-auto arina»).