Jesus Insausti

EAJ alderdiko kide nabarmendua. ELA sindikatuko kidea. (1912-1993)
Artikulu hau EAJ alderdiko buruzagi eta ekintzaile historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uzturre».

Jesus Insausti Urkirizar, izengoitiz Uzturre (Tolosa, Gipuzkoa, 1912ko otsailaren 11Arratzu, Bizkaia, 1993ko uztailaren 12a) gipuzkoar politikari eta idazlea izan zen. Ezizena, bere jaioterria den Tolosa udalerriaren alboan dagoen Uzturre mendiari zor dio.

Jesus Insausti
Bizitza
JaiotzaTolosa1912ko otsailaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArratzu1993ko uztailaren 12a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Langileen Alkartasuna

Biografia

aldatu

EAJ alderdiko kide egin zen 1930. urtean, eta ELA sindikatukoa ondoren. El Día egunkariko kazetaria izan zen Tolosan. Eusko Jaurlaritzaren Aldizkari Ofizialeko itzultzailea izan zen gerra-garaian, eta Santoñan preso hartu zuten Eusko Gudarostearekin batera. 1941. urtean irten zen aske, baina berriro atxilotu zuten handik bost urtera frankismoaren aurkako informazio-sarean ziharduelako, eta heriotza-zigorra eman zioten.

1951. urtean ihes egin eta Frantzian eta Belgikan bizi izan zen luzaroan. 1980. urtean itzuli zen Euskal Herrira, eta Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Aipatu erakundeko lehendakari hautatu zuten 1985. urtean, eta gero Sabino Arana Fundazioko lehendakaria (1989) izan zen.

Erreferentziak

aldatu


Aurrekoa
Roman Sudupe
EBBko presidentea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1985ko urtarrilaren 18a - 1987ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Xabier Arzalluz