Santoña
Santoña[1] Espainiako Kantabria erkidegoko Trasmiera eskualdean dagoen kostaldeko udalerria da, izen berbera daraman Santoñako badia dagoelarik, Buciero mendi magalean. Santander hiriburutik 48 kilometrotara dago. Erdi Aroan Santoña udalerria Portua edo Santoñako Portua bezala ezagutzen zen eta garaiko agirietan honela ageri da.
Santoña Santoña | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Kantabria | ||||||||||
Alkatea | Milagros Rozadilla Arriola (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Santoña | ||||||||||
Jatorrizko izena | Santoña | ||||||||||
Posta kodea | 39740 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 39079 | ||||||||||
Herriburua | Santoña | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°26′29″N 3°27′27″W / 43.441388888889°N 3.4575°W | ||||||||||
Azalera | 11,53 km² | ||||||||||
Altuera | 7 m | ||||||||||
Mugakideak | Noja, Argoños, Escalante eta Laredo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 10.892 (2023) 35 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 945 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00, Udako ordutegi eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Palos de la Frontera, Lons eta El Puerto de Santa María | ||||||||||
Matrikula | S | ||||||||||
aytosantona.org… |
Geografia
aldatu- Latitudea: 43º 26' 29" I.
- Longitudea: 003º 27' 27" M.
- Hidrografia: Asón ibaiaren behe isuriak bokalean itsasoratzen den Tretoko itsasadarra sortu zuen, lokatzetan oparo diren bere sedimentuek Santoñako paduren ekosistema sortu zutelarik.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuKantauri itsasoak udalerri ia bere osotasunean inguratzen du, horregatik iparraldetik Berria hondartzarekin mugatzen du, hegoaldetik San Martín hondartzarekin, ekialdetik Buciero mendiarekin eta mendebaldetik berriz Argoños, Escalante eta Bárcena de Cicero udalerriekin. Hortaz norabide horretan arrantzaleen portua eta kirol portuaren gune berria kokatzen dira, horiekin batera Santoña, Victoria eta, Joyeleko padurek Santoña, Victoria eta Joyeleko Padurak izeneko Babesgune Naturala osatzen dute.
Demografia
aldatu1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2009 | 2013 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4.339 | 6.315 | 7.327 | 7.024 | 11.136 | 8.938 | 9.082 | 10.633 | 11.003 | 11.211 | 11.556 | 11.569 | 11.382 |
Auzoak
aldatu- El Dueso, non El Duesoko espetxea dagoen.
- Piedrahíta
- Santoña (herriburua)
Gastronomia
aldatuUdalerriak gastronomiari dagokionez antxoengatik ospe handia du, bertan 50 antxoategi baina gehiago daudelarik, haietan zuzenean edo udalerrian dauden dendetan erosi ahal daitezkelarik. Antxoak udalerriko edozein taberna eta jatetxetan ere topa daitezke.
Ekonomia
aldatuBertako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da, bai eta hari loturiko jarduerak ere. Turismoak ere garrantzi handia du, udaldi nahiz jaiegunetan udalerria eta hondartzak jendez lepo egon ohi direlarik.
Ondarea
aldatu- Portuko Andre Mariaren eliza
- Chiloeches jauregia
- Santoñako gotorlekuak: Napoleonen gotorlekua, San Karlos gotorlekua eta San Martin gotorlekua.
- Manzanedoko markesaren jauregia
- San Antonio plaza (Santoña)
- El Duesoko espetxea
- Hilerri katolikoa (Santoña)
- Abastos plaza (Santoña)
- Kasino Antzeoki Lizeoa
- Juan de la Cosaren monumentua
- Luis Carreroren monumentua
- Zezen plaza
Iruditegia
aldatu-
Manzanedo kalearen hasiera
-
San Antonio enparantzako kioskoa
-
Berria hondartza
-
Kirol portua
Pertsonaia ospetsuak
aldatu- Juan de la Cosa (1450-1509), marinel eta kartografoa.
- Luis Carrero Blanco (1904-1973), Gobernu Frankistako presidentea, almirantea eta politikaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiak onartzen duen izena Santoña da. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak testuan Santoña adibide gisa agertzen da, hizkuntza ofizial propioaren arabera erabiltzeko euskaraz ere.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Santoñako Udalaren webgunea