Great Day in the Morning
Great Day in the Morning (euskaraz Egun Handia Goizez), 1956ko Jacques Tourneur frantziarrak zuzendutako western film bat da. Robert Hardy Andrews idazlearen 1950eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Virginia Mayo, Robert Stack, Ruth Roman eta Raymond Burr aktoreek antzeztu zuten.
Great Day in the Morning | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Great Day in the Morning |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 92 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Tourneur |
Gidoigilea(k) | Lesser Samuels (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Edmund Grainger (en) |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Harry Marker (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jack Okey |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leith Stevens |
Argazki-zuzendaria | William E. Snyder |
Jantzi-diseinatzailea | Gwen Wakeling (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Colorado |
Argumentu nagusia | apustua |
Argumentua
aldatu1861, Colorado, Owen Pentecost eskrupulurik gabeko pistolariak Denver hirian karta jokoetan hotel baten jabetza irabaziko du. Bi emakume berataz maiteminduko dira: Boston (Ruth Roman) hotelaren dantzaleku-tabernako langilea eta Ann Merry (Virginia Mayo) herrira emakume jantzi denda bat irekitzeko iritsi berria den kanpotarra. AEBetako Gerra Zibilaren (1861-1865) gaztazka eta ezinikusiek, nahiz bertan pizturiko liskarren ondorioz, Hegoaldeko jatorria duen Owen alde bat edo bestea hautatzera derrigortua egongo da.
Aktoreak
aldatu- Robert Stack: Owen
- Virginia Mayo: Ann Merry
- Ruth Roman: Boston
- Raymond Burr: Jumbo
- Alex Nicol: Kirby kapitaina
- Regis Toomey: Aita Murphy
- Leo Gordon: Zeff Masterson
- Carlton Young: Gibson kolonela
- Donald MacDonald: Gary John Lawford
- Peter Whitney: Phil Kanibala
- Dan White: Rogers (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)