3. linea (Bilboko metroa)

Bilboko metroko 3. linea

Bilboko metroaren 3. linea Matikoko geltokian hasi eta Kukullaga-Etxebarri geltokian bukatzen da, eta bidetik Etxebarri eta Bilbo iparraldeko auzo garaiak erdialdearekin lotzen ditu. Eusko Trenbideak eragileak ustiatzen du eta 2017ko apirilaren 8an ireki zen, 7 geltoki martxan dituela.[3]

L3 Matiko - Kukullaga
 Bilboko metroaren 3. linea 

L3ko Uribarriko geltokia haitzulo motatakoa da, Metro sarearen bereizgarri.
Datu orokorrak
Garraio motaMetro (garraiobidea)
EskualdeakNerbioi ibarra eta Bilbo
Leloametro 1 + tren 1 = 3. linea[2]
Geltokiak7
Bidaiariak5.037.321 (2018)[1]
JabeaEusko Jaurlaritza
EgoitzaAtxuriko geltokia
Atxuri kalea, 6
48006 Bilbo
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera2017ko apirilaren 8a[3]
EragileaEusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos S.A.[4]
Ibilgailuak30 EMU-900, 13 EMU-950 (CAF)[5]
Ibilgailuen luzera69,458 m (EMU-900)
52,458 m (EMU-950)
Maiztasuna7′30″ 10′ 15′
Datu teknikoak
Luzera5,885 km
Galiboa1 m
Abiadura maximoa90 km/h
 Mapa

 Mapa
20px link=Fitxategi:BSicon_tKBHFa ruby.svg
Matiko     Funikularra 
tSTR ruby
1'
tBHF ruby
Uribarri
utKBHFa tSTR ruby
2' Begoña
utSTRl
20px link=Fitxategi:BSicon_tBHF ruby.svg
Zazpikaleak/Casco Viejo  Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea 
tSTR ruby
2'
tBHF ruby
Zurbaranbarri
tSTR ruby
2'
tBHF ruby
Txurdinaga
tSTR ruby
1'
tBHF ruby
Otxarkoaga
tSTRe ruby
2'
20px link=Fitxategi:BSicon_KBHFe ruby.svg
Kukullaga-Etxebarri     Funikularra 
uSTR
uBHF
Euskal Herria
uSTR
uKBHFe
San Antonio

Metro lineak jarraipen fisikoa du Matikotik Lezamako geltokiraino, Euskotrenen E3 linearekin batera ustiatzen baita. 2019ko urtarrilaren 15ean Bizkaiko Batzar Nagusiek Matikotik Lezamarainoko tartea Bilboko metro sarean integratzeko proposamena egin zuten.[6]

Kontrako muturretik, hau da, Kukullagatik, lineak jarraipena du Amara-Donostia geltokiraino, Euskotrenen linea orokorraren bidez. Hala, metro maiztasuna lortzeko, Kukullaga eta Matiko arteko bidaiak egiten dituzten tren unitateez gain, Euskotrenen aldirien lineak ere trenbide honetatik ibiltzen dira, E1 linea (Matiko - Amara), 1D linea (Matiko - Traña), E3 linea (Kukullaga - Lezama) eta E4 lineek (Matiko - Bermeo) Metro sistema elikatzen dutelarik. Etorkizunean 3. linea Kukullaga-Etxebarri geltokitik Basauri eta Galdakao udalerrietara luzatuko da, Sarratu, Galdakao eta Usansoloko Ospitaleko geltokiak eraiki ondoren. Soluzio hau erabilita Metroaren 5. linearen proiektua alde batera utzi da. Euskal Trenbide Sareak dagoeneko Galdakao erdialdea eta Galdakao-Usansolo Ospitalearen arteko trazadura aztertu eta garatuko duen informazio azterlana lizitatu du, 650.000 euroko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze epeaz.[7]

Gerora, trenbidea Bilboko aireportuarekin lotzea aurreikusten da, zatika eraikita dagoen Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren bidez.

Bidaiei dagokionez, 2018an 5.037.321 bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtearekin alderatuta %52,52 gehiago.

Trazadura

aldatu

Kukullaga-Matiko linea berria

aldatu

Kukullaga eta Matiko arteko trenbide berriak gauzatzen du 3. metro linea. Tarte honetan lurrazaleko geltoki bakarra eta lurpeko beste sei geltoki daude martxan, lehenengoa Etxebarri udalerrian eta gainontzekoak Bilbo udalerriaren barruan. Zazpikaleetako geltokian geltoki intermodala eraiki da, San Nikolas plazatxoan, Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineen arteko aldaketa egin ahal izateko.

Bestalde, Matikoko geltokia Euskotrenen Txorierriko linearen parte izan zen, 2010eko maiatzaren 15ean metro linearen lanak zirela eta itxiarazi zen arte, geltoki berria eraikitzeko.

Gauza bera gertatu zen Euskotrenen Zumalakarregiko geltokiarekin, gaur egun metro linea berriko Uribarriko geltokira sarbideetariko bat dena.

Tarte honek 7,5 minutuko maiztasuna du lanegunetan, 10 minutukoa asteburuetan, eta 15 minutukoa gaueko zerbitzuan.[8]

Proiektua aurkeztu zenean "Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linea" izena erabili zen, Metro Bilbao S.A. enpresak 1. linea eta 2. linea ustiatzen dituela. 3. linea, ordea, Eusko Trenbideak enpresak ustiatzen du, linea honen bitartez Euskotrenen Donostiako, Durangaldeko eta Urdaibaiko tren lineek Bilborako sarbide berria dutela. Bestalde, kontrako muturretik, Txorierriko linea Bilbo - Donostia trenbidearekin lotuta gelditu da dagoeneko.

Eragilea Euskotren Trena markaduna izateak, gainontzeko lineak Metro Bilbaorenak izanda, liskar politikoa sortu zuen proiektua aurkeztu zen garaian.

Bestalde, Euskotrenen E4 lineako trenek, Kukullaga-Etxebarriko geltokian "Lotura Metroko 3. linearekin" adierazten dute bozgorailu zein pantailen bitartez.

Historia

aldatu

Aurrekariak

aldatu

2007ko otsailaren 21ean Eusko Jaurlaritzak Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen ibilbidea aurkeztu zuen, 6 geltokiduna, San Antonio Etxebarri - Uribarri arteko trenbidea hain zuzen ere. Zazpi Kaleetako geltokian Errekalde auzora lotunea egongo zen.

2008ko urtarrilaren 25ean 3. linearen behin-betiko ibilbidea aurkeztu zen, 7 geltokiduna. Aurreko ibilbideari Matikoko geltokia gaineratu zitzaion Uribarriko geltokiaren ondoren, eta Errekalde auzorako lotunea baztertu zen, horren ordez egun berean aurkeztu berri zen 4. linea helduko zela. Lanak 2008ko udan hastekotan zirela esan zen, nahiz eta 2009ko udaberrira arte hasi ez ziren, eta 2013an martxan jarriko zen. Norman Foster arkitektoak lurpeko geltoki berrien diseinua egingo zuen, Matikoko geltokia salbu.

2009ko urtarrilaren 30ean Loiuko aireportuarekin trenbide lotura aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Matikoko geltokia eta Bilboko aireportua 7 minututan lotuko zituen aldirikoen trenbide berria Euskotren Trenak ustiatuko zuen, eta Metroaren 3. linearekin lotunea izango zuen Matikoko geltokian. Era berean, Euskotren Trenaren Txorierriko linean hobekuntzak egingo ziren, Artxandako tunel berriak bai aireportuko zein Txorierriko trenek erabiliko baitzituzten.[9]

Lanen garapena

aldatu

2009ko apirilan Etxebarri-Norte (gaur egun Kukullaga-Etxebarri) - Txurdinaga tartea esleitu zen, 2.680 metroko luzerarekin.

Urte bereko uztailaren 29an 3. linearen lehenengo fasearen lanak, eta Ola - Sondika tartearen informazio azterlana esleitu ziren.

2009ko abuztuaren 8an Eusko Jaurlaritzak Txurdinaga - Zazpikaleak eta Zazpikaleak - Uribarri tarteak esleitu zituen.

2009ko urriaren 19an Artxandako Tunel Berrien lanak hasi ziren, eta ordurako Sondika - Aireportua tartearen alternatiben azterlana idatzita eta aurkeztuta zegoen.

2010eko otsailaren 10ean 3. linearen lehen harria jarri zen, Bilboko Gasaren plazan.

Urte bereko maiatzaren 15ean Matiko - Zazpikaleak tarteko lanak hasi ziren, eta Euskotren Trenaren Txorierriko linea itxi zen Deustu - Zazpi Kaleak tartean. Gainera, Loruri-Ciudad Jardín geltokia martxan jarri zen berriro.

2010eko urriaren 15ean linearen luzapena aurkeztu zen Basauri udalerriko Sarratu auzora. Geltoki berri batean Metroaren 3. eta 5. lineak, eta Euskotren Trenaren Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineak lotuko ziren.[10]

2013ko abenduaren 27an Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziaketa hitzarmena sinatu zuten Zumalakarregiko geltokian, 279 milioi euroko kostuarekin metroaren 3. linea 2016an abiaraziko dela aurreikusita.[11]

2015eko martxoaren 27an Euskotrenen Txorierriko linearen zerbitzuan mozketa egin zen, Zazpikaleetako geltokian eskaintzen ziren zerbitzuak etenik. Era berean, Euskotrenen Txorierriko linea metro sarean integratuko zela adierazi zen, 3. linea berriaren bitartez. Hala, Etxebarri eta Matiko arteko linea irekitzearekin batera, Artxandako Tunel berriak ireki eta Txorierriko linea metro sarearekin bat egiten du, tren batzuk Lezama eta Kukullaga arteko ibilbidea eginez, 3. linearen maiztasunak betetzeko.

2015eko martxoaren 30ean Zurbaranbarri eta Etxebarri arteko tartean gelditzen zen lotu gabeko tarte bakarrean tunelaren bategitea gauzatu zen, Txurdinaga eta Otxarkoaga artean.

2016ko otsailaren 17an Metroaren Zazpikaleetako geltokiko San Nikolas sarbidea zerbitzuz kanpo gelditu zen, Zazpikaleetako geltoki berria, hiru lineen arteko lotuneduna, eraiki ahal izateko. Lanek dirauten bitartean sarbidea itxita mantentzen da, salbu 2016ko Bilboko Aste Nagusian eta urte bereko San Tomas jaian, data horietan 1. eta 2. lineetako geltokirako sarbideak behin-behineko irekiera izan baitzuen, geltokiak egun horietan jasotzen duen jendetzari erantzun egokia emateko.

Linea irekitzea

aldatu

2017ko apirilaren 8an 3. linea ireki zen, 7 geltokirekin, Kukullaga-Etxebarri eta Matiko artean.

Hurrengo luzapenak

aldatu

Kukullaga-Usansolo Ospitalea, Galdakaora luzapena

aldatu

2019ko urtarrilaren 16an Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu zuten Kukullaga-Etxebarri - Usansoloko Ospitalea arteko luzapena. 3. linea Kukullagatik Basauri eta Galdakao udalerrietara luzatuko da, tartean gaur egungo Etxebarriko geltokia eta Sarratu, Galdakao eta Usansoloko Ospitaleko geltoki berriak eraikita. Soluzio hau erabilita Metroaren 5. linearen proiektua alde batera utzi da. Euskal Trenbide Sareak dagoeneko Galdakao erdialdea eta Galdakao-Usansolo Ospitalearen arteko trazadura aztertu eta garatuko duen informazio azterlana lizitatu du, 650.000 euroko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze epeaz.

Azterlan horretan tren linea berriaren trazatua, funtzionaltasuna eta ustiapen azterketa dimentsionatu, definitu eta garatu beharko dira, eta hiri eta ingurumen intsertzioa aztertu beharko da, une honetan dagoen bide sarea berregituratuz eta eraginak jasoko dituzten garraio publikoak berrantolatuz.

Eraikuntza proiektua 2020ko udaberrian lizitatzea aurreikusita dago. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko aurrekontuetan proiektu horretara aurrekontu partidak bideratzeko konpromisoa hartu dute, urte horretan bertan lehen tartea eraikitzen hasi ahal izateko.[7] Luzapena 2025ean inauguratzea espero da.[12]

Matiko-Lezama tartea, Txorierriko trenbidera luzapena

aldatu

Matiko eta Lezamako geltokien arteko Txorierriko trenbide tartea Metroaren 3. linearekin integratzea espero da, 3. lineari jarraitasuna emanez. Bilbo-Lezama trenbide berria eta Metroaren 3. linea irekitzearekin batera Txorierriko linearen maiztasunak bikoiztu ziren, eta gaur egun 15 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira trenak tarte honetan. 2019ko urtarrilaren 15ean Bizkaiko Batzar Nagusiek Matikotik Lezamarainoko tartea Bilboko metro sarean integratzeko proposamena egin zuten.[6] Lotura egiteko Sondikako geltokia zaharberritu eta trenen martxa-aldaketa ezeztatuko da. Gainera, Olako geltokia birkokatuko da. Artxandako tunel berriak erabiliko dira luzapenean.

Artxandako tunel berriak

aldatu

Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean, Artxandako tunel berriak eraiki dira. Tunel berrietan zehar trenbide bikoitzeko trazadura berria dago, eta E3 (Txorierri) lineako trenek dagoeneko tunel berriak erabiltzen dituzte, Matiko eta Olako geltokiak lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, 3. linearen irekierarekin batera. Etorkizunean Matikotik Lezamarainoko tartea Metro sisteman integratzea aurreikusten da. Gainera, tunelok erabiliz Bilboko aireportuarekin trenbide lotura gauzatuko da.

Bilboko aireportuarekin trenbide lotura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko aireportuarekin trenbide lotura»

2009ko urtarrilaren 30ean jakinarazi zen Bilbo-Loiu aireportura trenbide lotura eraikiko zela, Sondikako geltokitik abiatuta 2.800 metro luzedun adarraren bidez. Ez da argitu noizko espero den adar honen lanak abiatzea, ezta trenbide honen irekitzea ere. 2017ko martxoaren 29an Vicente Reyes Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Ahaldunak adierazi zuen Bilbo eta aireportua trenbidez lotzea ez dela premiazkoa, aditzera emanez trenbide loturaren proiektua geldiunean utziko dela.[13]

Geltokiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroaren geltokien zerrenda»

 

Lotuneak

aldatu

Ordutegia

aldatu

Trenak goizeko 5:36etatik gaueko 23:25etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 7,5 minutuko maiztasunaz.

Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak goizeko 6:00etan hasi eta 23:28etara arte ibiltzen dira, 10 minutuko maiztasunaz egun osoan zehar.

Ostiral eta larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago, eta trenak 15 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira gau osoan zehar.

Bidaiariak

aldatu
Bidaiariak
Urtea Bidaiariak Aldea

2017 3.302.677[14]  %-,--
2018 5.037.321 %52,52[15]
3. linearen bidaiari kopuruaren bilakaera 2017-2018 (milioi bidaiari)

Erreferentziak

aldatu
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  2. Euskotren banner L3: Matikotik Kukullaga/Etxebarrira. (Noiz kontsultatua: 2017-08-03).
  3. a b (Gaztelaniaz) La línea 3 del metro será inaugurada el 8 de abril con un acto social abierto. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-14).
  4. Deia. «Euskotren será la encargada de gestionar el nuevo trazado» (Noiz kontsultatua: 2013-03-16).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) listadotren.es. Euskotren - 950. (Noiz kontsultatua: 2017-08-03).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Las Juntas Generales de Bizkaia apuestan por integrar Euskotren Txorierri en la línea 3 del metro . Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  7. a b Irekia. «Irekia - Tapia eta Rementeria tren konexio berrian ari dira lanean, Euskotrenen bitartez Galdakaori eta Usansoloko Ospitaleari zerbitzua emateko» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  8. L3: Matikotik Kukullaga/Etxebarrira 7,5 minutuz behin | Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-03-31).
  9. El Correo. «Adjudican las obras del túnel de Artxanda que unirá por tren Bilbao y el aeropuerto» (Noiz kontsultatua: 2013-03-16).
  10. El Correo. «Tres ramales de metro confluirán en Basauri al llegar también la Línea 3» (Noiz kontsultatua: 2013-03-16).
  11. Eusko Jaurlaritza Irekia. «Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak metroaren 3. linea 2016an abiarazi ahalko dela aurreikusi dute» (Noiz kontsultatua: 2013-12-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Galdakao y su hospital se conectarán al Metro y a Euskotren en 2025. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  13. (Gaztelaniaz) Bizkaia no ve "acuciante" la conexión ferroviaria con el aeropuerto de Bilbao. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-31).
  14. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «L3 SERVICIO METRO» (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  15. «Euskotrenek hazten jarraitzen du bere unitate operatibo guztietan | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu