Hori
- Artikulu hau koloreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Horia (argipena)».
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Uhin-luzera | ~570–580 nm | |
Hamaseitarra | #FFFF00 | |
RGB | (r, g, b) | (255, 255, 0) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 0, 255, 0) |
HSV | (h, s, v) | (60°, 100%, 100%) |
Horia oinarrizko koloreetako bat da, espektro ikusgaian berdearen eta laranjaren artean kokatua. Limoi helduaren, ekilorearen eta urrearen kolorea da.
Horia izena espektro optikoaren barnean uhin-luzera 565-590 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio. Horia 3 oinarrizko koloreetako bat da sintesi kengarrian. Arte plastikoetan horiaren kontrako kolorea lila dela jotzen da, kolore desberdintasunagatik. Industrian horia beltzarekin erabiltzen da larritasuna adierazteko, kontraste gehien eskaintzen duten koloreak direlako.
Antzinako euskaldunentzat, horia eguzkiaren kolore ezberdinak ziren eta horregatik gaur eguneraino iritsi diren hainbat hitzetan horia agertzen da laranja deituko genituzke hainbat gaietan. Bestetan, gorria esaten da orain laranjatzat ditugunak, gorringoa esaterako.
RAL kolore sisteman horiak 1001 eta 1099 artekoak dira.
Etimologia
Adituen arabera,[1][2] *hor erroa eta *-i partizipio-atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran, inguruko erdaretako zenbait kolore-izenetan ere gertatzen den bezala (ikus gaztelaniazko morado edo frantsesezko rosée partizipioak). Ez da harritzekoa, kontuan hartuta adjektiboak sortzeko ohiko baliabidea dela partizipioena (ikus euskaran bertan zuri eta gorri kolore-izenak).
Erroak lotura zuzena luke egun ere erabiltzen den (h)or «zakur» hitzarekin. Hala, jatorrizko esanahia «zakurra bezalakatua» izan zitekeela ondorioztatu dute hizkuntzalariek (Azkuek "¿como el perro?" galdetzen zuen), eta handik «zakur koloreko» > «hori».
Proposamenaren indargarri, (alderantzizko) paralelo semantikotzat aipa daiteke ingelesezko dog «zakur», zeina *docga berreraiki izan den. Zehazki, dox «yellowish-brown» hitz zaharraren txikigarria zatekeen jatorrian (euskarazko Pintto edo Beltxaren modukoa), eta ondoren, ezaugarri horren nabarmentasunagatik, «zakur» adiera hartuko zuen (arraza, mota edo itxura jakin bati lotua hasieran, eta edozein zakurretara hedatua gero).[3]
Koloregaiak
Horia oinarrizko kolorea da, horregatik ezin da beste kolorezko pigmentu edo koloregaiz lortu. Horia erabiltzen da, aldiz, beste koloregaien ñabardura aldatzeko.
Janari koloratzaileak
Kolorea | Kodea | Jatorria | Izen kimikoa |
---|---|---|---|
Horia | E 100 | Naturala | Kurkumina, kurkuma, currya edo azafraia |
Horia | E 101 I) | ... | Erriboflabina (B2 bitamina) |
Horia | E 101(a) II) | ... | Erriboflabinaren 5'-fosfato sodikoa |
Horia | E 102 | Sintetikoa | Tartrazina INCI CI 19140 edo Yellow 5 AEBetan debekatua |
Horia | E 104 | Sintetikoa | Kinoleina-horia INCI CI 47005 |
Hori-laranjak | E 160-a - 160-f | Koloregai naturalak arbeletxeko, azenario, otarrain, arrain eta abarrena. |
Karotenoideak |
Hori Laranja Gorria | E 160(A) I) | ... | β-karotenoa |
Hori Laranja Gorria | E 160(A) II) | ... | Karotenoide nahasiak (α-, β-, γ-) |
Hori Laranja Gorria | E 160(B) | ... | Bixa orellana, bixina, norbixina |
Hori Laranja Gorria | E 160(C) | ... | Paprika estraktua, kapsanteina edo kapsorubina |
Hori Laranja Gorria | E 160(D) | ... | Likopenoa |
Hori Laranja Gorria | E 160(E) | ... | Apokarotenal 8' (C30) |
Hori Laranja Gorria | E 160(F) | ... | Azido apokarotiniko-8-aren ester etilikoa |
Hori Laranja Gorria | E 161 | ... | Xantofilak |
Hori Laranja Gorria | E 162 | ... | Erremolatxa aterakina, batanina |
Erreferentziak
- ↑ Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Iñaki. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia, 417 or. ISBN 978-84-946477-8-9...
- ↑ (Ingelesez) Lakarra, Joseba. (1995). «Reconstructing the Pre-Proto-Basque-Root» Towards a history of the Basque language. J. Benjamins Pub. Co, 195 or. ISBN 978-90-272-8567-6. PMC 709596553. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
- ↑ (Ingelesez) Gąsiorowski, Piotr. (2006). «The Etymology of Old English *docga» Indogermanische Forschungen (111): 275-284..
Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |
Kanpo estekak
Horiak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Beilegia | Horia | Larua | Urrekara | Chartreuse | Beixa |
Azafrai kolorea | Okrea | Ziapea | Arto kolorea | Krema | Limoi kolorea |