Hori
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Uhin-luzera | ~570–580 nm | |
Hamaseitarra | #FFFF00 | |
RGB | (r, g, b) | (255, 255, 0) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 0, 255, 0) |
HSV | (h, s, v) | (60°, 100%, 100%) |
Horia oinarrizko koloreetako bat da. Horia izena espektro optikoaren barnean uhin-luzera 565-590 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio. Horia urdinaren kontrako kolorea da (edo kolore osagarria). Kolore gorri eta berdeko argiak nahastean suertatzen den kolorea da.
Arte plastikoetan horiaren kontrako kolorea lila dela jotzen da, kolore desberdintasunagatik. Industrian horia beltzarekin erabiltzen da larritasuna adierazteko, kontraste gehien eskaintzen duten koloreak direlako.
Antzinako euskaldunentzat, horia eguzkiaren kolore ezberdinak ziren eta horregatik gaur eguneraino iritsi diren hainbat hitzetan horia agertzen da laranja deituko genituzke hainbat gaietan. Bestetan, gorria esaten da orain laranjatzat ditugunak, gorringoa esaterako.
RAL kolore sisteman horiak 1001 eta 1099 artekoak dira.
Izena
Badirudi hori hitza gorri hitzetik datorrela (gorri > gori > hori)[1], antzinako euskaldunen kolore-ikuskeran halako menpekotasuna adieraz zezakeena.
Koloregaiak
Horia oinarrizko kolorea da, horregatik ezin da beste kolorezko pigmentu edo koloregaiz lortu. Horia erabiltzen da, aldiz, beste koloregaien ñabardura aldatzeko.
Janari koloratzaileak
Kolorea | Kodea | Jatorria | Izen kimikoa |
---|---|---|---|
Horia | E 100 | Naturala | Kurkumina, kurkuma, currya edo azafraia |
Horia | E 101 I) | ... | Erriboflabina (B2 bitamina) |
Horia | E 101(a) II) | ... | Erriboflabinaren 5'-fosfato sodikoa |
Horia | E 102 | Sintetikoa | Tartrazina INCI CI 19140 edo Yellow 5 AEBetan debekatua |
Horia | E 104 | Sintetikoa | Kinoleina-horia INCI CI 47005 |
Hori-laranjak | E 160-a - 160-f | Koloregai naturalak arbeletxeko, azenario, otarrain, arrain eta abarrena. |
Karotenoideak |
Hori Laranja Gorria | E 160(A) I) | ... | β-karotenoa |
Hori Laranja Gorria | E 160(A) II) | ... | Karotenoide nahasiak (α-, β-, γ-) |
Hori Laranja Gorria | E 160(B) | ... | Bixa orellana, bixina, norbixina |
Hori Laranja Gorria | E 160(C) | ... | Paprika estraktua, kapsanteina edo kapsorubina |
Hori Laranja Gorria | E 160(D) | ... | Likopenoa |
Hori Laranja Gorria | E 160(E) | ... | Apokarotenal 8' (C30) |
Hori Laranja Gorria | E 160(F) | ... | Azido apokarotiniko-8-aren ester etilikoa |
Hori Laranja Gorria | E 161 | ... | Xantofilak |
Hori Laranja Gorria | E 162 | ... | Erremolatxa aterakina, batanina |
Erreferentziak
- ↑ PRECIADO, Txema (2009): Euskarak erakutsi koloreak ikusten (Udako Euskal Unibertsitatea)
Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |
Horiak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Beilegia | Horia | Larua | Urrekara | Chartreuse | Beixa |
Azafrai kolorea | Okrea | Ziapea | Arto kolorea | Krema | Limoi kolorea |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hori |