Thyde Monnier
Thyde Monnier, Mathilde Monnier idazle izenaz, (Marseilla, 1887ko ekainaren 23a - Niza, 1967ko urtarrilaren 18a) idazle eta feminista frantsesa izan zen.
Thyde Monnier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mathilde Monnier |
Jaiotza | Marseilla, 1887ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Niza, 1967ko urtarrilaren 18a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q3268861 |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak |
Biografia
Haurtzaroa eta ikasketak
Mathilde Monnier Marseillan jaio zen, Rome kaleko 36. zenbakian. Gurasoak merkatariak zituen.
Ikasle garaian ere poemak idazteko eta marrazteko zaletasuna adierazten zuen.[1] Montgrand Institutuko ikaslea izan zen, baina 1897an utzi behar izan zuen Le Corset de Satin dendan lan egiteko (Pierre Puget margolari eta arkitekto frantsesaren etxean, Rome kalean, Marseillan). Denda amarena den, eta bertan kortse-egile lanbidea ikasi zuen.
Garai horretan, Marie Routier izeneko bere lehen antzezlana idatzi zuen. 1906an, bere lehen saria, poesia sari bat, lortu zuen Mistral idazle okzitaniarraren omenez idatzitako soneto batengatik. Horrez gain, Monnierrek zenbait aldizkaritan kolaboratzen du.
Ezkontza
1910ean, Maurice Pourchier bere nebaren lagunarekin ezkondu zen arte. Thydek denda utzi zuen, eta bikotea Allauch-era joan zen bizitzera, Marseilla hiriaren erdigunetik 12 kilometrora dagoen Proventzako herrira. 1914an, Maurice mobilizatu zuten. Hurrengo urtean, zauritu egin zuten eta Thydek senarra zaintzera joan behar izan zuen.[2] Gizonak pneumonia hartu zuen, baina, nahiz eta emaztea bere zaintzaz arduratu, ez zion inongo esker onik adierazi. Sendatu ahala, futbolarekiko bere grinan murgildu, eta emaztea utzi zuen. 1915ean, bikotea Canton Rouge-ra joan zen bizitzera.
1924an, Cette vieille romance argitaratu zuen, eta, 1926an, Mon bel été.
1927an, bikotekideek liskar bortitz bat izan zuten. Thydek, orduan, etxea utzi eta dibortziatu egin zen. Urte berean, ahiztaren lagun bat ezagutu zuen, 25 urteko gazte bat (berak, orduan, 40 urte zituen).
1930eko hamarkada
1932an, Monnier berriro ezkondu zen. Senar-emazteak San Rafael eta Bandolen bizitzera joan ziren. Gero, Frantzia osoan zehar bidaiatu ziren denbora luzez, 1940an dibortziatu ziren arte. Idazleak izan zituen bi ezkontza esperientzietatik ondorio feminista atera zuen: sexu askapenik egon ezean ezinezkoa da benetako askatasuna lortzea. Bere bibliografian jarrera hori defendatzen duten bi liburu daude, eta beren tituluak esanguratsuak dira: De l'homme à la femme[3] eta La Dernière Esclave[4].
1936an, Thyde Monnierrek poesia librearen saria lortu zuen Or moi, bateau perdu poemagatik.[5] Urte berean, Allauch kantonamenduko nekazari xumeen bizitza irudikatzen duen bere lehen nobela, La Rue courte, argitaratu zuen.[6] Hari esker, 1937an Prix Cazes saria irabazi zuen[7] eta nolabaiteko ospea lortu zuen (Allauch herriko kale batek bere izena darama)[8]. Nobelan, bere ideia feministak garatu zituen, ezkontzan izandako esperientzia oinarri hartuta. Eleberriko akzioa Allauchen, bere lehen senarrarekin bizi izan zen herri zaharrean, gertatzen da batez ere. Thyderen ustez, ezkontzaren instituzioan gertatzen den senarraren dominazioak emaztearentzako egoera jasanezina dakar ondoriotzat.
1937an Grand-Cap liburua argitaratu eta, horrela, hasiera eman zion Les Desmichels izeneko eleberri-sortari.[9] Zazpi liburuz osaturiko bilduma horretan, Monnierrek Proventzako herri-bizitzaren kronika egin zuen, kultura proventzarrean oso erroturik zegoen eta hizkuntza frantsesa proventzeraz blaiturik zuen bizimodu tradizionala deskribatuz.[9] Les Desmichels Monnierren lanik ezagunena da. 1974tik 1976ra bitartean Nans le berger izeneko telebista egokitzapena izan zuen.[10]
Bigarren mundu gerran
1939ko irailean, eskaera idatzia egin zuen bere lagun Jean Giono idazlea aska zezaten, gerra-garaian bakearen aldeko jarrera egotzita espetxeratuta baitzegoen Saint-Laurent-eko gotorlekuan. Horrez gain, familiaren abokatua ere bidali zion bere defentsan lagundu zezan.
1940ko azaroan, 53 urte zituela, Manosquen, Pierre Magnan, Gionoren 18 urteko laguna, seduzitu zuen. Elkarrekin bizi izan ziren hamar urtez. 1943tik Frantziaren Askapenera arte, Monnierrek gazteari lagundu zion naziek frantsesei inposaturiko derrigorrezko lan-zerbitzuari (STO) iskin egiten, Saint-Pierre-d'Allevard-era eramanda.[9] Bertan, Magnanek bere lehen eleberria idatzi zuen, L'Aube insolite, hango nekazariek eta makiek inspiratua[9] eta Monnierrek bere Le Vin et le Sang nobelaren eszenatoki gisa erabiliko zuena.[11] Pierre Magnanek 1990eko Pour saluer Giono liburuan[12] eta 2004ko Un monstre sacré[13] kontakizun autobiografikoan Thyde Monnierrekin izan zuen harremanaz hitz egin zuen.
1941ean, Nans le berger liburuak, Les Desmichels bildumaren hirugarrenak, 'Prix La Guilde du Livre' saria irabazi zuen[14], eta 1944an 'Prix Lucien Tisserant' saria[15].
Gerra ostean
Thyde Monnierrek hainbat saio eta antzezlan bat idatzi zituen[16], eta baita Moi, lau liburukiz osaturiko memoria-liburua[17].
Nizako gainetan bizi zen, Cimiez bizitegi-auzoan, 'L'oiseau chanteur' landetxean. Bertan Montherlant, Cocteau eta beste idazle batzuk hartzen zituen.
L'oiseau chanteur-en bere azken liburua eta nobela historiko bakarra idatzi zuen: La Ferme des quatre reines.[18]
Hainbat sari jaso zituen, tartean Victor Margueritte saria eta Frantziako Akademiaren saria. Goncourt Akademian Coletteren oinordeko izatea eskaini zioten, baina berak uko egin zion, nahiago baitzuen Nizan geratu, Cimiez auzoan. Hantxe hil zen 1967ko urtarrilaren 18an, hirurogeita hemeretzi urte zituela. Marseillan dago lurperatuta, berak nahi bezala.[19]
Lanak
Eleberriak
Les Desmichels saila
- tome I : Grand-Cap, Grasset, 1937 ; berrargitalpena: J'ai lu 206. zk., 1964 ; berrargitalpena: Presses pocket 1431. zk., 1977
- tome II : Le Pain des pauvres, Grasset, 1938 ; berrargitalpena:: J'ai lu 210-211. zk., 1965 ; berrargitalpena: Presses pocket 1432. zk., 1977
- tome III: Nans le berger, La Guilde du Livre, 1942 ; berrargitalpena: J'ai lu 218-219. zk., 1965 ; berrargitalpena: Presses pocket 1433. zk., 1977 - Prix Lucien Tisserant (1944) de l'Académie française[20].
- tome IV : La Demoiselle, Julliard, 1944 ; berrargitalpena: J'ai lu 222-223. zk., 1965 ; berrargitalpena: Presses pocket 1434. zk., 1977
- tome V : Travaux, Julliard, 1945 ; berrargitalpena: J'ai lu 231-232. zk., 1965 ; berrargitalpena: Presses pocket 1435. zk., 1977
- tome VI : Le Figuier stérile, Julliard, 1947 ; berrargitalpena: J'ai lu 237-238. zk., 1965 ; berrargitalpena: Presses pocket 1436. zk., 1977
- tome VII : Les Forces vives, Julliard, 1948 ; berrargitalpena: Presses pocket 1437. zk., 1977
Petites destinées saila
- tome I : La Rue courte, Grasset, 1937 ; berrargitalpena: LGF, « Le Livre de poche » bilduma, 2278. zk., 1967 ; berrargitalpena: Grasset, « Les Cahiers rouges » bilduma, 267. zk., 1998
- tome II : Annonciata, Grasset, 1939
- tome III : Cœur, Plon, 1951 ; berrargitalpena: Dites, « J'ai lu » bilduma, 46. zk., 1959
Pierre Pacaud saila
- tome I : Fleuve, Éditions du Milieu du Monde, 1942 ; berrargitalpena: LGF, « Le Livre de poche » bilduma, 143-144. zk., 1955
- tome II : Barrage d'Arvillard, Éditions du Milieu du Monde, 1946
- tome III : Pourriture de l'homme, Éditions du Milieu du Monde, 1949
- tome IV : Largo, Éditions du Milieu du Monde, 1954
Moi saila
- tome I : Faux départ, Éditions du Rocher, 1949
- tome II : La Saison des amours, Éditions du Rocher, 1950
- tome III : Sur la corde raide, Éditions du Rocher, 1951
- tome IV : Jetée aux bêtes, Éditions du Rocher, 1955
L'Huile vierge saila
- tome I : L'Huile vierge, Arthème Fayard, 1952
- tome II : Le Déjeuner sur l'herbe, Arthème Fayard, 1953
- tome III : Retour aux îles, Arthème Fayard, 1954
Les Franches Montagnes saila
- tome I : La Combe, Plon, 1949
- tome II : Ingrattière, Plon, 1950
- tome III : Le Grand Courbe, Plon, 1954
- tome IV : Image du parfait bonheur, Plon, 1954
- tome V : Éternellement, Plon, 1956
Les Franches Montagnes bi liburukitan berrargitaratu zituzten Filles du feu izenburuarekin:
- tome I: Elle sème le vent, Plon, 1967
- tome II: Elle récolte la tempête, Plon, 1967
Beste eleberri batzuk
- La Veuve aux yeux verts (polizia-eleberria), Éditions Gutenberg, 1945
- Le Vin et le Sang, Julliard, « Sequana » bilduma, 1946
- Permission d'être heureux, Gallimard, 1952
- La Désirade, Arthème Fayard, 1956
- La Dernière Esclave, Éditions de la Fontaine, 1956
- Madame Roman, Arthème Fayard, 1957
- Je ne suis pas des vôtres, Arthème Fayard, 1958
- Les Cinq Doigts de la main, Arthème Fayard, 1959
- La Graine, Bernard Grasset, 1962
- La Ferme des quatre reines (eleberri historikoa), Plon, 1963
- J'ai joué le jeu, Julliard, 1963
Poesia
- Cette vieille romance, Éditions des Tablettes, 1923
- Or moi, bateau perdu..., Albert Messein, 1936
- Amour de la vie, Jean Cassariniren litografiekin, 1948
Narrazio laburren bilduma
- Il n'y a plus d'harmonicas, Éditions des Quatre Vents, 1946
Haur eta gazte literaturako liburuak
- Histoires de Mamé (umeentzako ipuinak), Jo Roux-ek ilustratua, Éditions Gutenberg, 1946
- Brin d'avoine (umeentzako eleberria), Otomasik ilustratua, Éditions Gutenberg, 1946
- Ki Ki T'San, fétiche, Éditions des Deux-Rives, 1947
Saiakera
- De l'homme à la femme : essai sur les contacts sociaux, sexuels, affectifs de l'homme et de la femme, André Martel, 1954
Beste argitalpen batzuk
- Le Jour vert : chronique champêtre, Bernard Grasset, 1960
- Entre parenthèses, Bernard Grasset, 1961
Esker onak
Tyde-Monnier izena daukate Marseillako 11. barrutiko kale batek, Solliès-Toucaseko kale batek (Var), Baillargues-eko (Hérault) kale batek eta Allauch-eko gimnasio batek.
1975etik aurrera Société des gens de lettres elkarteak, udazkeneko saioan, Grand Prix Thyde-Monnier saria ematen du.[21]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Thyde Monnier» artikulutik itzulia izan da, 2024-07-23 data duen 217044648 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-07-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Frantsesez) Dray-Bensousan, Renée. (2012). Dictionnaire des Marseillaises. Marseilla: Gaussen Association Les femmes et la ville, 397 or. ISBN 978-2-35698-049-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ (Frantsesez) Dray-Bensousan, Renée. (2012). Dictionnaire des Marseillaises. Marseilla: Gaussen Association Les femmes et la ville, 397 or. ISBN 978-2-35698-049-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Review of DE L'HOMME A LA FEMME» Revue des Deux Mondes (1829-1971) 1954 ISSN 0035-1962. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) Monnier, Thyde. (1957). La dernière esclave. la Fontaine (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ Monnier, Thyde. (1936). Or moi, bateau perdu..., poèmes.... (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ Monnier, Thyde. (1937). La Rue courte : roman. (4e ed. argitaraldia) B. Grasset (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) «Palmarès du prix Cazes-Brasserie Lipp» www.lalettredulibraire.fr 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) Dray-Bensousan, Renée. (2012). Dictionnaire des Marseillaises. Marseilla: Gaussen Association Les femmes et la ville, 397 or. ISBN 978-2-35698-049-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ a b c d (Frantsesez) «Les Desmichels, tome 1 : Grand Cap - Thyde Monnier» Babelio (Noiz kontsultatua: 2025-01-02). Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name ":0" defined multiple times with different content - ↑ Nans le berger. Office de Radiodiffusion Télévision Française (ORTF) 1974-05-06 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ Monnier, Thyde. (1946). Le vin et le sang : roman. R. Julliard (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) Magnan, Pierre. (1990). Pour saluer Giono. Denoël ISBN 978-2-207-23804-2. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) Magnan, Pierre. (2006). Un monstre sacré : récit. Gallimard ISBN 978-2-07-032585-6. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) «Thyde Monnier (auteur de Madame Roman)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) «Les Desmichels, tome 3 : Nans le Berger - Thyde Monnier» Babelio (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) «Thyde Monnier (auteur de Madame Roman)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) .
- ↑ (Frantsesez) «La Ferme des quatre reines - Thyde Monnier» Babelio (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Frantsesez) Dray-Bensousan, Renée. (2012). Dictionnaire des Marseillaises. Marseilla: Gaussen Association Les femmes et la ville, 397 or. ISBN 978-2-35698-049-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ Prix Lucien Tisserant. ..
- ↑ «Grand Prix Thyde Monnier» sgdl.org (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
Bibliografia
- Dupuy, Patricia, Marseillaises, 26 siècles d’histoire, Edisud, 1999.