Trace Id is missing

Microsoft® Office Language Accessory Pack – Euskara

Microsoft Office Language Accessory Pack - Euskara hizkuntza-paketeak bistaratzeko, laguntzarako eta zuzentzeko tresna gehiago eskaintzen ditu, instalatuko duzun hizkuntzaren arabera.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    2016/2019

    Argitaratze-data:

    2016/3/11

    Fitxategi-izena:

    Office2016_LAP_Readme_eu-es.docx

    Fitxategiaren tamaina:

    21.6 KB

    Microsoft Office Language Accessory Pack - Euskara hizkuntza-paketeak bistaratzeko, laguntzarako eta zuzentzeko tresna gehiago eskaintzen ditu, instalatuko duzun hizkuntzaren arabera.
    Instalatu ondoren, Microsoft Office Language Accessory Pack - Euskara hizkuntza-paketearen gaitasunak eta dagozkion aukerak Office aplikazioetatik atzi daitezke, baita Microsoft Office hizkuntza-hobespenak aplikaziotik ere.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 10, Windows 7, Windows 8

      Sistema-eskakizunei buruzko azken datuak ikusteko, sakatu esteka hau:Office-rako sistema-eskakizunak
      Microsoft Windows 8: 32 edo 64 biteko sistema eragilea
      Microsoft Windows 10: 32 edo 64 biteko sistema eragilea (Office 2019-ren erosketa bakarra egindako erabiltzaileentzat Windows 10 soilik onartzen da)
      Oharra: Ziurtatu darabilzun sistema eragilearen azken zerbitzu-paketeak instalatuta dituzula, hizkuntzaren bateragarritasuna ahalik eta onena izan dadin.

    SoftwareaOffice 2016-ren (edo berriagoaren) suitearen edo bertsio autonomoaren edozein bertsio (Microsoft Excel, Microsoft Lync, Microsoft OneNote, Microsoft Outlook, Microsoft PowerPoint edo Microsoft Word duena) da bateragarria Microsoft Office Language Accessory Pack 2016 (edo berriagoa) - Euskara hizkuntza-paketearekin.
    Ordenagailua eta prozesadorea1,6 GHz prozesadorea, SSE2 edo berriagoekin bateragarria; 4 GB-ko RAMa; 2 GB-ko RAMa (32 bit) edo handiagoa

    Diskoko tokiaInstalatutako Office aplikazioek disko gogorrean hartutako lekuaz gain,
  • 4 GB libre diskoan.

  • Gainerako sistema-eskakizunak Microsoft Office Language Accessory Pack - Euskara darabilten Office aplikazioenak dira.


  • Windows Language Interface Pack Windows Language Interface Pack pakete berrienak instalatzea gomendatzen da, sistema eragilearen eta software-aplikazioen hizkuntza behar bezala aplika dadin.

    Monitorearen bereizmena eta DPI ezarpenakLetra-tipo anitz sortu dira 1366 x 768 bereizmenean ongi irakur daitezen. Zure hizkuntzaren letra-tipoa irakurtzeko zailtasunik baduzu, eguneratu pantailaren ezarpenak bereizmen horretara edo handiagora, behar izanez gero. Kontuan izan: Office aplikazioak Windows-en DPI ezarpen lehenetsian (96 DPI) ezartzea gomendatzen da. 120 DPI ezarpena erabiliz gero, baliteke Office aplikazio batzuk behar bezala ez bistaratzea, haietako elkarrizketa-koadroak handiegiak izan daitezkeelako.

    Eskualdearen eta hizkuntzaren aukerak Gainera, gomendatzen da Eskualdearen eta hizkuntzaren aukerak ezarpena(kontrol-panelean) Microsoft® Office Language Accessory Pack – Euskara paketeko hizkuntzan ezartzea.

  • Language Accessory Pack hizkuntza-paketea instalatzeko:
    1. DeskargatuLanguage Accessory Pack instalatzailea esteka hau sakatuta:Deskargatu Language Accessory Pack instalatzailea
    2. Deskargatzen amaitutakoan, hautatu Exekutatu.
    3. Jarraitu pantailako argibideei instalazioa osatzeko.

    Aldatu erabiltzaile-interfazea Language Accessory Pack hizkuntza-paketearen hizkuntzara
    Language Accessory Pack instalatu ondoren, interfazea euskaraz ezar dezakezu Office aplikazioetatik bertatik, edo Microsoft Office-ren Hizkuntza-hobespenak aplikazioaren bidez.

    Erabiltzaile-interfazearen hizkuntza Hizkuntza-hobespenak aplikaziotik aldatzeko:

    1. AbiaraziOffice hizkuntza-hobespenak.
    2. Bertan,Aukeratu edizio-hizkuntzak zerrendan, hautatu editatzeko erabili nahi duzun hizkuntza, eta sakatuEzarri lehenetsi gisa botoia.
    3. Bertan,Aukeratu bistaratzeko eta laguntzarako hizkuntzak zerrendan, hautatuBistaratze-hizkuntza eta sakatuEzarri lehenetsi gisa botoia.
    4. SakatuAdos botoia.

    Erabiltzaile-interfazearen hizkuntza Office aplikaziotik aldatzeko:

    1. SakatuFitxategia, Aukerak, eta hautatuHizkuntza.
    2. Bertan,Aukeratu edizio-hizkuntzak zerrendan, hautatu editatzeko erabili nahi duzun hizkuntza, eta sakatuEzarri lehenetsi gisa botoia.
    3. Ondoren,Aukeratu bistaratzeko eta laguntzarako hizkuntzak zerrendan, hautatuBistaratze-hizkuntza eta sakatuEzarri lehenetsi gisa botoia.
    4. SakatuAdos botoia.

    Office aplikazioak abiarazten dituzun hurrengo aldian aplikatuko dira hautatzen dituzun hizkuntza-ezarpenak.

    Aukeratu ortografia zuzentzeko hizkuntza
    Baliteke Microsoft Office Language Accessory Pack - (Euskara) hizkuntza-paketean zuzenketa-tresnak egotea. Hona hemen nola aldatu hautatutako testuaren ortografia zuzentzeko hizkuntza:

    Excel: Excel-ek Microsoft Office-ren edizio-hizkuntza nagusia erabiltzen du ortografia zuzentzeko hizkuntza lehenetsia zehazteko. Hura aldatzeko, sakatuFitxategia eta sakatuAukerak. SakatuZuzenketa eta hautatu hizkuntza batHiztegiaren hizkuntza zerrendan.

    Outlook, PowerPoint, Word eta OneNote: Hautatu zuzendu nahi duzun testua, sakatu Berrikusi, sakatuHizkuntza botoia, eta sakatuEzarri zuzenketa-hizkuntza aukera. Hautatu nahi duzun hizkuntza zerrenda-koadroan, eta sakatu Ados.