Edukira joan

-ki

Wiktionarytik

Euskara

[editatu]

Atzizkia

[editatu]
-ki (adberbioa: adjektiboa + -ki) (izena=abere+ -ki)
  1. Adjektiboak adierazten duen era adierazteko (lasaiki, orokorki).
  2. Aditzoin bati atxikita, tresna edo baliabidea adierazteko (aterki, estalki)
  3. Izen edo zenbatzaile bati atxikita, produktua edo objektua (barazki, gozoki) eta bereziki abere eta beste animalien jateko haragia adierazteko (txerriki, ahateki).

Oharrak

[editatu]

Gaztelaniazko -mente atzizkia duten adberbioak itzultzeko gehiegiz erabili da. Adibidez, gaztelaniazko legalmente itzultzeko legalki erabili izan da, zuzena legez delarik. Iturria: Habe Ikasbil.