Zibor 17
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Zibor 17 | ||
---|---|---|
人造人間17号 edo Jinzō'ningen Jūnanagō | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jatorria | Mangan | |
Beste izen batzuk | A-17, C-17, 17. Zenbakia | |
Arraza | Androidea | |
Garrantzia | Etsaia | |
Senideak | ||
Teknikak | ||
Ahotsa | Shigeru Nakahara |
Zibor 17, 17. Androidea, 17. Zenbakia edo 17 bakarrik (jatorrizko japonieraz 人造人間17号 edo Jinzō'ningen Jūnanagō ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z eta GT animeetako fikziozko pertsonaia da. Gero Doktoreak Son Goku akabatzeko sortutako androideetako bat da 16, 18, 19 eta 20rekin batera.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ziborren iritsiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trunksen etorkizunean bere arreba Zibor 18rekin ageri zen, eta modu ezezagun batean ustekabean Vegeta Super Saiya ere irabazita. Son Gohanek bakarrik bizi iraun zuen, beraz ezkutuan entrenatzera joan zen Super Saiya bilakatu eta nahikoa indar zuenean ziborrak garaitzeko. Teorian ziborretako bat garaitzeko gai izango zen baina etsaiak 2 izanda denak bere aurka jokatzen zuen. Trunks entrenatu zuen bera ere Super Saiya bilaka zedin. Handik gutxira Gohan akabatu zuten eta Trunksek amorratuta Super Saiya bilakatzea lortu zuen. Handik gutxira Gohan mendekatzeko borrokatu zen baina larriki zauritu zuten. Bulmagatik izan ez balitz hil egingo zen. Etorkizuna aldatzeko modu bakarra iragana aldatzea zela ikusita, Trunks iraganera joan zen, etorkizuna zearo aldatuko zuela jakin gabe.
Orainaldiko Zibor 17 zegoen indartsuena zen, Zibor 16ren antzeko indarraz. Satan Txikirekin borroka labur bat izan zuen. Cellen berri jakin bezain laster Satan Txikik onena Zibor 17 eta Zibor 18 hiltzea izango zela ondorioztatu zuen, honek ez zitzan xurgatu. Baina ez du helburua lortzen eta Cellek biak xurgatu zituen. Gohanek Cell garaitu eta gero, bi ziborrei barnean zeuzkaten bonbak kendu zizkieten.
17k Boo Ahaltsua akabatzeko Indar Unibertsalaren erasoa prestatzeko energia eman zuen.
Zibor definitiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izan zituzten porroten ondoren Gero eta Mu Doktoreek infernuan elkar ezagutu zuten. Biek Espazioko Gerlarien eta Son Gokuren aurkako mendekua burutzea nahi zuten, beraz bien jakintza elkartu eta ziborrik indartsuenaren (17) bertsio berri bat sortu zuten. Bertsio berri hau jatorrizkoa baino askoz indartsugoa zen eta gainera originalarekin sinkronizatzeko gai zen zurrunbilo bat sortuz. Zurrunbilo hau infernua eta bizidunen mundua lotzen zituen atea zen. Baina beste helburu bat ere bazuen: Son Goku infernuan harrapatuta uztea, hau zurrunbiloa zerk eragin zuen ikustera joango baitzen. Bera pasa ondoren zurrunbiloa itxi egingo zen.
17 berria bizidunen munduan zela eta Goku infernuan, ziborra Vegetaren aurka borrokatu zen minutu batzuez jatorrizko 17ren iritsieraren zain zen bitartean. Bitartean 17a bere arreba 18, Krilin eta euren alaba Maronekin zegoen. Bapatean, inongo arrazoi gabe, 17 hiria suntsitzen hasi zen. Zibor 17k bere arrebarekin batzea nahi zuen planean. Krilin eta emaztea hau geratzen saiatu ziren, baina ahalegin guztiak alferrik izan ziren. Krilin akabatu eta 18 konorte gabe geratu zen.
Azkenean 17 biak elkartu eta zibor definitiboa sortu zen: Super 17.
Son Goten, Oob, Vegeta eta Son Gohanek bere aurka borrokatzeari ekin zioten baina denak garaituak izan ziren. Vegeta Super Saiya 2 eraldaketan bakarrik iraun zuen bizirik Son Goku iritsi zen arte. Hau Super Saiya 4 bilakatu eta borroka ikararri bati hasiera eman zioten.
Gokuk bere ki erasoen energia guztia xurgatzen zuela ikusitean, bere energia guztia botatzea pentsatu zuen, honela ezingo zuelakoan energia guztia xurgatu eta erasoaren ondorioz azkenean desgin egingo zelakoan. Kame Hame Ha 10 bidertua jaurti zion baina planak huts egin zuen. Super 17k energia guztia xurgatu eta gainera bere indarra izugarri hazi zen, Gokuren antzeko indarra izateraino. Hemendik aurrera 17k bere alde zuen guztia eta izugarrizko egurra eman zion Gokuri. Honek nekatuta bere itxura normala hartu zuen. Haserrealdi momentu batean Super 17k Mu Doktorea akabatu zuen.
Dena galduta zirudien, Super 17 oso indartsua zen eta ez zegoen azpiratuko zuen inor. Batbatean Zibor 18 agertu zen bere senarra mendekatzeko asmoz. Une horretan Son Goku zerbaitetaz konturatu zen: Super 17 guztiz zaurgarria da energia xurgatzen ari zen bitartean. Estrategia bat planeatu zuten bien artean. Gokuk 18ri erasotzen jarraitzeko eskatu zion, eta energi izpi sorta artean sartuta Ryuken baten bidez Super 17 zeharkatzea lortu zuen, eta ondoren Kame Hame Ha indartsu baten bidez ziborra garbitu egin zuen.
Super 17
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Super Zibor 17 (jatorrizko japonieraz スーパー 17号 edo Sūpā jūnanagō ?) androide definitiboa zen, jatorrizko 17 eta infernuan sortutako Zibor 17ren bertsio berriarekin elkartzean sortua.
Androide definitibo hau erdi androidea erdi makina-mutantea zen. Jatorrizko 17 baino askoz altugoa zen, adats beltz luzeduna eta bekainik gabea. Eskuetan energia xurgatzeko gailuak zituen, edozein eraso xurgatzeko gai zirenak nahiz eta gorputz osoarekin xurga zitzakeen. Energia xurgatzen zuen bitartean ez zen erasotzeko gai, ordea, hori zen bere akatsa. Zibor 19 eta Zibor 20rekin erabilitako sistema oso antzekoa zen. Bere izaerak ez zuen zerikusirik jatorrizkoarekin, ez zitzaion axola min egitea, nahiz eta Zibor 18 ikustean erreakzionatu egiten zuen, jatorrizkoaren zerbait geratzen zitzaiola erakutsiz. Mu Doktoreari kasu egiteko zegoen programatuta eta honek Gero Doktorea akabatzeko agindu zion.
17 berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]17 berria (jatorrizko japonieraz 新17号 edo Shin jūnanagō ?) Gero Doktoreak eta Mu Doktoreak sortutako jatorrizko 17ren kopia bat zen, honekin sinkronizatzeko sortua, infernua eta bizidunen munduaren artean zurrunbilo bat sortuz, eta fusionatzean Super 17 sortu zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dragoi Bolako pertsonaiak | ||
---|---|---|
Saiyak: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz · Trunks |