Zakilgabetze
Zakilgabetzea norbaiten zakila gorputzetik erauztean edo ebakitzean datza. Antzinako zenbait zibilizaziok batzuetan etsaiak zakilgabetzen zituzten nagusitasun edo menderatze erakusle gisa. Armadek etsaien zakilak moztu ahal zituzten hildakoak zenbatzeko, baita gerra garaikurtzat gordetzeko ere. Kastrazioetan (bi barrabilen erauzketetan) batzuetan zakil osoa edo zati bat kentzen da.
Medikuntzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezko batzuei zakila anputatu behar zaie arrazoi medikoengatik. Ebakuntza horri penektomia deritzo. Esaterako, zakil minbizia bezalako gaixotasunek zakila erabat edo zati bat kentzeko erabakia hartzera eraman dezakete.
Emakume transentzako sexua berresleitzeko ebakuntzetan ez da zakila guztiz kentzen. Batetik, zakil-mokoa mantendu ohi da klitori-itxura emateko. Bestetik, zakilaren azala alderantzikatzen da bagina bat sortzeko.