Vienako diozesia (Erromatar Inperioa)
Vienako diozesia, Vienensea (latinez: Dioecesis Viennensis) edo Zazpi probintzia (Septem Probinciae) Diokleziano enperadoreak (284tik 305rako agintaldia)[1] Tetrarkiaren sistemaren esparruan 300. urte inguruan sortutako diozesi administratiboetako bat izan zen.
Hiriburua Burdigala (egungo bordele) izanik, diozesia Galietako prefekturaren menpe zegoen (hiriburua: Treveris (egungo Trier alemanez ), Mendebaldeko Zesarraren bizilekua).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dioklezianoren erreformek sortua (III. mendearen amaiera - IV. mendearen hasiera), lehenik Akitaniako probintziak (Gallia Aquitania), Galia Narbonensea I (Narbonensis I), Narbonensea II (Narbonensis II), Vienensea (Viennensis) eta Alpes Maritimæ probintziek osatu zuten, eta horregatik, IV. mendearen lehen erdian, Bost probintzien (Quinque Probinciae) diozesia izena eman zitzaion.
Geroago, Akitania zatitu eta Akitania lehenengoa, Akitania Bigarrena eta Novempopulania probintzia berriak eratu ziren, eta izena Quinque Probinziae izatetik Septem Probinciae (Zazpi Probintzia) pasa zen, nahiz eta, batzuetan, Quinque Probinciae izena erabiltzen jarraitu zen.
418ko Honorio eta Teodosioren Ediktuan zehaztu bezala, urtero, abuztuaren 13a eta irailaren 13 artean, Arslesen diozesiaren batzar probintziala egingo zen. Bertan, pretorioko prefektua, probintzietako gobernadoreak, duintasun ofizialak zituzten nobleak eta kurietako diputatuak bertan biltzen dira.
Oharrak eta erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Delaplac, Christine; Delaplac, Jérôme. (2016). «La réorganisation administrative, politique, économique et militaire sous Dioclétien et Constantin (286-337)» Colin, Arman : France, Histoire des Gaules : VIe s. av. J.-C. - VIe s. ap. J.-C., 5. arg.: 196-199. ISBN 9782200611835..
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Gérard Lucas (2018) Vienne dans les textes grecs et latins: Chroniques littéraires sur l'histoire de la cité, des Allobroges à la fin du Ve siècle de notre ère, MOM Éditions, bild. « Travaux de la Maison de l’Orient et de la Méditerranée », 345 or. ISBN 9782356681850.
- (Frantsesez)André Pelletier (2001), Vienna, Vienne, Presses universitaires de Lyon, bild. « Galliæ civitates », 188 or. ISBN 9782729706777.
- (Ingelesez) Bachrach, Bernard S.. (1973). A History of the Alans in the West. University of Minnesota Press ISBN 9780816656998...
- (Frantsesez) Chastagnol, André (1970). «Le diocèse civil d'Aquitaine au Bas-Empire» Bulletin de la Société Nationale des Antiquaires de France : 272-292.
- (Gaztelaniaz) Duarte Sánchez, Antonio Diego (2007). Notitia Dignitatum. Relación de dignatarios.
- (Ingelesez) Jones, Arnold Hugh Martin (1964). The later Roman Empire 284-602. 1 lib.. Basil Blackwell.
- (Ingelesez) Jones, Arnold Hugh Martin; Martindale, J.R.; Morris, J. (1971). The Prosopography of the Late Roman Empire, 1 lib., AD 260-395. Cambridge University Press. ISBN 9780521072335.
- (Ingelesez) Jones, Arnold Hugh Martin; Martindale, J.R.; Morris, J. (1980). The Prosopography of the Late Roman Empire, 2 lib., AD 395-527. Cambridge University Press. ISBN 9780521201599.
- (Ingelesez) Lo Cascio, Elio (2005). «The new state of Diocletian and Constantine: from the tetrarchy to the reunification of the empire». In, Cameron, Averil; Garnsey, Peter; Bowman, Alan K., eds. The Cambridge Ancient History . XII. lib.: The Crisis of the Empire A.D. 193-337. Cambridge Univesity Press. 170-183. ISBN 9780521301992.
- (Ingelesez) Wilkes, John (2005). «Provinces and frontiers (Appendices)». In, Cameron, Averil; Garnsey, Peter; Bowman, Alan K., eds. The Cambridge Ancient History. XII. lib.: The Crisis of the Empire A.D. 193-337. Cambridge Univesity Press. 704-767. ISBN 9780521301992.