Veneziako eskola
Itxura
Veneziako eskola XV. mendetik XVIII.era Veneziako Errepublikaren inguruan sortu ziren margolaritza mugimenduei deritze. Estilo berezko horiek, ondotik, Europan barna zabaldu ziren.
Eskola horren hasieran, Giorgione (1477-1510) eta Giovanni Bellini nabarmentzen dira, baina goraldia Tiziano (1489-1576), Tintoretto (1518-1594), Paolo Veronese (1528-1588) eta Jacopo Bassano (1510-1592) margolariekin lortu zuen.
Eskola honetan koloreari garrantzia handiagoa ematen zaio marrari baino. Estilo honek kontrapuntua ematen zion gainerako Italian nagusi zen Manierismoari.