Valentín Gómez Farías
José María Valentín Gómez Farías (Guadalajara, Nueva Galicia, 1781eko otsailaren 14a - Mexiko Hiria, 1858ko uztailaren 5a) mediku eta politikari mexikar bat izan zen, Mexikoko presidente izan zena legealdi askotan.
Medikuntza ikasi zuen Guadalajarako Unibertsitatean. Bere jarduna Aguascalientes hirian egin zuen, bertan erregidore bezala aukeratua izan zelarik. Inperioaren erorketaren ondoren, 1824ko Konstituzioaren eztabaida eta idazketan liberalismo eta federalismoaren defendatzaile bezala nabarmendu zen. Jaliscoko senataria izan zen 1825 eta 1830 artean, eta ganbera horretako lehen presidentea ere izan zen.
Mexikoko historian bi konstituzio federalen prestaketan parte hartu duen pertsona bakarra da. 1868an "Aberriaren Benemerito" izendatu zuten eta bere gorpuzkiak Pertsona Ilustreen biribilgunera eraman zituzten urte batzuk geroago. Era berean, "Demokraziaren patriarka" eta "Erreformaren patriarka" bezala ere ezagutzen da.