Umetokiko fibroma
Umetokiko fibroma | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | uterine benign neoplasm (en) , leiomioma eritasuna |
Espezialitatea | onkologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 218 eta 218.9 |
OMIM | 150699 |
DiseasesDB | 4806 |
MedlinePlus | 000914 |
eMedicine | 000914 |
Disease Ontology ID | DOID:13223 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Umetokiko fibroma, leiomioma edo umetokiko mioma muskulu-zelula lisoz osatutako tumore onbera da, ehun horrekin eratutako edozein gorputz-ataletan ager daitekeena. Kasurik gehienetan, umetokian kokatua dago, eta hauxe izaten da tumore ginekologikorik usuena. Sarritan asintomatikoak izanten dira, baina, odoljarioak edo mina sortuz gero edo tamainaz handitzen badira, onena kirurgia bidez tratatzea izaten da[1].
Fibroma uterinoak sortzeko kausak ez daude argi, baina probabilitate gehiago daude hau pairatzeko familian beste kasuren bat egon bada. Pentsatzen da hormonek partzialki determinatzen dutela gaixotasun honen garapena eta arrisku faktoreak obesitatea eta haragi gorria jatea dira.[2]
Epidemiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean 50 urteko emakumeen %20-%80ak garatuko du umetokiko miofibroma eta jakinda dago arraza beltzeko emakumeetan arruntagoa dela gaixotasun hau.[2] 2013. urtean estimatu zen 171 milioi emakumek zutela gaixotasun hau munduan, eta hauen diagnostikoa ugalkortasun aldiaren erditik amaierara egin zen. [3]
Arrisku faktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DIETA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruta eta barazkietan aberatsa den dieta jateak miomen garapenaren arriskua asko jaisten dute. Haragi gorria jateak, aldiz, arriskua igo (hau izango da beraz arriksu faktorea).[4]
GENETIKA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miomen %50-k mutazio genetikoen ondorioz gertatzen dira, normalean kromosoma baten translokazioa gertatzen da. Aldaketa hauen %80-85 MED12 proteinaren muta da. Honetaz aparte, arrazak ere eragin handia izango du, zeren eta arraza beltzeko emakumeek 3-9 aldiz dute arrisku gehiago emauke zuriak baino mioma bat garatzeko.[5]
Klasifikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miomen kokapenak eta hazkuntzak determinatuko dute sintomak eta arazoak garatzea.[6] Batzuetan mioma txiki bat umetokiaren barrualdean kokatuta badago sintoma asko sor ditzake, eta alderantziz, mioma oso handi bat umetokiaren kanpokaldean egotean ez ditu arazorik sortuko. Hurrengo sailkapena miomen kokapenaren araberakoa da:
- Mioma subserosoa: umetokiaren azalean kokatzen da, hau da, perimetrioaren (geruza serosoaren) behekaldean. Umetokiaren kanpo alderantz hazten bada, hor dagoen ehunera atxikituko da mioma pedunkulatu sortuz (zeina mioma subseroso mota bat den).[2]
- Mukosa azpiko mioma: endometrioaren azpian agertuko da, hau da, geruza mukosoaren (endometrioaren) azpian eta ondorioz umetokia deformatuko du. Mioma mota honen sintomak odol-jarioak eta ugalkortasunaren galera izan daitezke.
- Mioma intramuskularra: umetokiko geruza muskularraren barrukaldean kokatzen da (miometrioan) eta ohikoena da. Normalean asintomatikoak dira, baina batzuetan asko handitzen dira barrukalderantz eta horrek umetokiaren elongazio eta distortzioa ekarriko du.
Mioma bat edo batzuk egon daitezke umetokian. Normalena da mioma bat haztea miometrioan eta hau garatzen doan einean umetoki barrunbea edo kanpoaldeko ehunak kaltetuko ditu. sintometako batzuk nekrosia, odol-jarioak, kaltzifikazioa eta aldaketa zistikoak izango dira. normalean miomak menopausiaren ondoren klatzifikatzen dira.[7]
Kuadro klinikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mioma gehienek ez dute sintoma nabarmenik. Hala ere, endometrioko mioma batzuek, metrorragiak edota hipermenorreak sor ditzakete, eta horrela, anemia sor dezakete.
Zenbait kasutan, abdomena asko hazten da eta haurdunaldiaren itsura hartzen du. Mioma handiak, umetokiaren lepoan zehar baginaraino hedatu daitezke eta presio errektala ere sor dezakete.
Haurdunaldian, abortu naturala, odoljarioa, erditze goiztiarra edota fetuaren posizioaren aldaketa eragin dezakete. Mioma hauek, nahiko arruntak izan arren, ez dira infertilitateraen kausa ohikoa (infertilitatearen %3 bakarrik)[8] . Normalean, infertilitatea eragiten duten miomak umetokiaren mukosa azpiko posizioan egongo dira, enbrioiaren inplantazioa zaildu egiten baitute.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esplorazio ginekologikoak tumore hauen presentzia detektatzea ahalbidetzen du (haien tamaina eta lokalizazioa). Aldiz, paziente obesoetan esplorazio hauek nahasiak izan daitezke (faltsu negatiboak).
Teknika diagnostikorik egokiena (eskuratzen dugun informazioa/prezioa erlazionatuz) bide baginal baita abdominaletik egin daitekeen ekografia da. Ekografo modernoek, 5mm-rainoko miomak hautematea ahalbidetzen dute. Horrez gain, erantsita dituzten Doppler sistemen bidez, haien baskularizazioa azter dezakegu. Azkenik, irudi bidezko beste teknika diagnostikoak ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAC) eta erresonantzia nuklear magnetikoa (RNM) dira.[9]
Tratamenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umontziko fibromiotomei dagokienez, tratamendu aukera anitz aurkitzen ditugu, hainbat faktore kontuan hartuta aukeratuko direnak:
- Pazientearen adina
- Pazientearen seme-alabak edukitzeko nahia
- Miomen kopuru, tamaina eta kokapena
- Sintomatologia
Farmakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Farmakoek sintomak arintzeko bakarrik dira baliagarriak, ez dute fibromiotoma desagerrarazten.
Gonadotropina hormona askatzailearen agonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lupron, Synarel… bezalako sendagaiek fibromak tratatzen dituzte estrogeno eta progesterona ekoizpena blokeatuz, eta horrela egoera posmenopausiko tenporala eraginez. Honen ondorioz, hilerokoa eteten da, fibromak txikitzen dira eta gehienetan baita ere anemia egoerak hobera egiten du. Ordea, sendagai hauek ezin dira 3-6 hilabete baino luzaroagoan hartu, erabilera luzatuak hezur galera bat ekarri dezakelako. Gainera, sendagaia uzterako momentuan sintomak itzultzen dira. Hori dela eta, gehienetan botika hauek kirurgiaren aurretik fibromak txikitzearen asmoz erabiltzen dira soilik.
DIU
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Utero barneko gailu progestageno askatzaileak (DIU), fibromiotomek eragindako odoljario handia txikitzen lagundu dezake. Sintoma hau arintzea da soilik haren helburua, ez baititu fibromak txikituko ezta desagerraraziko.
Azido tranexamikoa (Lysteda)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sendagai hau ez-hormonala da eta hileroko odoljario ugaria murrizteko erabiltzen da. Kasu honetan, odoljario ugaridun egunetan hartu behar da soilik.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esaterako, antisorgailu oralek (pilulek) odoljarioaren sintomekin lagundu dezakete baita ere. Beste alde batetik, antiinflamatorio ez esteroideek (AINE), ez-hormonalak direnak, eraginkorrak izan daitezke fibromekin erlazionaturiko mina arintzeko. Gomendagarria izan daiteke baita ere, odoljarioaren ondoriozko anemia pairatu ezkero, bitaminak eta burdina modu artifizialean hartzea. Hala ere, metodo guzti hauek ez dute fibromiotomaren txikitze edo desagerpena suposatuko, sintomak arinduko dituzte soilik.
Prozedura ez inbaditzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultrasoinu fokalizatu bidezko kirurgia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultrasoinu bidez desegiten da ehun kaltegarria. Tratamendu honek umetokia zaintzen du, ez du mozketa beharrik azaltzen eta modu anbulatorio batean eman daiteke.
Pazientea erresonantzia magnetikoaren ekipoaren barnean dagoelarik egiten da, energia handidun transduktore ekografiko baten bidez. Irudiek medikuari fibromen kokapen zehatza ematen diote. Fibroma aurkitzerakoan, transduktoreak fibroman soinu uhinak (sonikazioak) lokalizatzen ditu, haren ehuna berotu eta birrintzeko.
Prozedura ez bereziki inbaditzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prozedura batzuek fibromen desagerpena lor dezakete kirurgiaren beharrik gabe. Horietako batzuk honakoak dira:
Umetokiko arterien enbolizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partikula txikiak (agente enbolikoak) ziztatzen dira umetokia odolez hornitzen duten arterietan honek haien murriztea eta heriotza dakarrelarik. Teknika hau eraginkorra izan daiteke fibromak murrizteko eta haien sintomak arintzeko. Ordea, konplikazioak eman daitezke obulutegien edo beste organo batzuen odoleztapena arriskuan jarri ezkero.
Miolisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prozedura laparoskopiko honetan korronte elektriko batek, laser batek edo radiofrekuentzia energia batek fibromak eta haiek elikatzen dituzten odol hodiak suntsitzen ditu. Honen antzeko beste prozedura bat be existitzen da, baina izozte bidezkoa, eta horri kriomiolisia deritzo.
Miomektomia laparoskopiko edo robotikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zirujauak fibromiotomak erauzten ditu, umetokia bere lekuan mantenduz. Fibroma kopurua oso handia ez bada, laparoskopia edo robot bidez egin daiteke, abdomenean zehar instrumentu meheagoak erabiliz. Gainera, miomektomia robotikoak umetokiaren bista tridimentsional haditua ematen dio zirujauari, modu horretan zehaztasuna, flexibilitatea eta trebezia sustatuz.
Miomektomia histeroskopikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prozedura hau aukera bat izan daiteke fibromak umetokiaren barnean aurkitzekotan (mukosa azpikoak badira). Zirujaua horra heldu eta fibromak erauzten ditu baginan zehar, lepo uterinoan gora eta uteroraino sartutako instrumentuen bidez.
Ohiko prozedura kirurgiko inbaditzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miomektomia abdominala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fibroma anitzak, oso handiak edo oso sakonak edukitzekotan, medikuak ohiko metodo kirurgiko bat erabili dezake, abdomena zabalduz hauek erauzteko. Ordea, orbainen eraketak etorkizunean ugalkortasun arazoak ekar ditzazke.
Histerektomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirurgia hau umetokiaren erauzketa totalean datza. Umontziko fibromen aurkako behin betiko eraginkortasuna duen konponbide bakarra da oraindik ere. Ordea, honek antzutasuna dakar.
Gainera baita ere obulutegien erauzketa egitea erabakitzen bada, kirurgiak menopausia eragingo du, eta ordezkapen hormonalaren terapia hastearen zalantza sortuko da. Hori dela eta, metodo hau erabiltzen duten emakumeen gehiengoak obulutegiak kontserbatzearen alde aurkezten dira. Gainera, arestiko ikerketek diotenez, metodo honek epe luzean gaixotasun kardiakoak edo kardiobaskularrak eta eritasun metaboliko espezifikoak pairatzeko arriskua handitzen du, bereziki emakumeak 35 urteak ez baldin baditu bete.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hortaz, etorkizunean seme alabak nahi izatekotan histerektomia eta ablazio endometriala dira bereziki saihestu behar diren tratamendu aukerak. Hala ere, aukeratu baino lehen ugalkortasun ebaluaketa bat egitea komeni da, zentzudun hautatzeko, hauek baitira aldi berean tratamendu eraginkorrenak.
Normalean, beraz, miomektomia aukeratzen da.
Bukatzeko, aipatu beharra dago prozedura guztietan (histerektomian izan ezik), medikuak ez ikusitako tumore edo hazi txikiak kirurgia ostean hazi eta epe luzean berriz ere sintomen agerpena eragin dezaketela. Honi errekurrentzia tasa deritzo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Fibromas uterinos» womenshealth.gov 2016-12-15 (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ «Global, regional, and national incidence, prevalence, and years lived with disability for 301 acute and chronic diseases and injuries in 188 countries, 1990–2013: a systematic analysis for the Global Burden of Disease Study 2013» Lancet (London, England) 386 (9995): 743–800. 2015-08-22 doi: . ISSN 0140-6736. PMID 26063472. PMC 4561509. (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ Parazzini, Fabio; Di Martino, Mirella; Candiani, Massimo; Viganò, Paola. (2015). «Dietary components and uterine leiomyomas: a review of published data» Nutrition and Cancer 67 (4): 569–579. doi: . ISSN 1532-7914. PMID 25826470. (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Heinonen, Hanna-Riikka; Pasanen, Annukka; Heikinheimo, Oskari; Tanskanen, Tomas; Palin, Kimmo; Tolvanen, Jaana; Vahteristo, Pia; Sjöberg, Jari et al.. (2017-04-21). «Multiple clinical characteristics separate MED12- mutation-positive and -negative uterine leiomyomas» Scientific Reports 7 (1): 1–7. doi: . ISSN 2045-2322. (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Wallach, Edward; Vlahos, Nikos. (2004-08). «Uterine Myomas: An Overview of Development, Clinical Features, and Management» Obstetrics & Gynecology 104 (2): 393–406. doi: . ISSN 0029-7844. PMID 15292018. (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Impey, Lawrence; Child, Tim. (2016-10-31). Obstetrics and Gynaecology. John Wiley & Sons ISBN 978-1-119-01080-7. (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ Hurst, Bradley S.. (2013-11-12). «Uterine Fibroids» Ultrasound Imaging in Reproductive Medicine (Springer New York): 117–131. ISBN 978-1-4614-9181-1. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
- ↑ (Ingelesez) Uterine fibroid. 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Fibromas uterinos - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic [Internet]. Mayoclinic.org. 2019 [cited 23 November 2019]. Available from: https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/uterine-fibroids/diagnosis-treatment/drc-20354294
2. Fibromas uterinos: diagnóstico y tratamiento - Artículos - IntraMed [Internet]. Intramed.net. 2019 [cited 23 November 2019]. Available from: https://www.intramed.net/contenidover.asp?contenidoid=87982