UEFA
UEFA edo Union of European Futbol Associations (euskaraz: «Europako Futbol Elkarteen Batasuna») Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente horretako futbol erakunde nagusia da, eta FIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusia Nyonen (Suitza) dauka.
Gaur egun, Aleksander Čeferin da presidentea, 2016an ordeztu zuen ordura arte postu hori zuen Michel Platini.
Antolaturiko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Selekzio arteko txapelketa: Eurokopa
- Taldekako txapelketak:
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEFA, 1954ko ekainaren 15ean sortu zen, Basilean (Suitza). Hasieran, bere egoitza Parisen (Frantzia) kokatu zen baina 1959an Bernara aldatu zuten eta azkenik, 1995ean Nyonera (Suitza). Gaur egun ere berton dirau.
Selekzio kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEFAren barruan 53 futbol elkarte daude eta Europa kontinenteko herrialde independente guztiak barnean hartzen ditu, salbuespen hauekin: Monako eta Vatikano Hiria. Geografikoki Asian edota Europa eta Asia artean dauden futbol elkarte batzuk UEFAn daude AFCn edo Asiako Futbol Konfederazioan egon ordez: Armenia, Georgia, Kazakhstan, Turkia, Israel, Zipre, Errusia eta Azerbaijan (Israel eta Kazakhstan iraganean AFCko kideak izanak dira). Ziprek Europa, Asia edo Afrika aukera zezakeenean, Europako futbol elkarte izatea aukeratu zuen.
Aipagarria da Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek bakoitzak bere aldetik parte hartzea, politikoki estatu independenteak izan ez arren. Euskal Futbol Federakundeak, ordea, ezin du UEFAn sartu FIFAren partaidea ez delako. Izan ere, FIFAn sartzeko bi baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar du Futbol Federakunde batek [1]: ordezkatzen duen lurraldea estatu independentea izatea, edota -estatu independentea izan gabe- lurralde hori menpean duen estatuaren federakuntzaren baimena izatea. Euskal Herriaren kasuan, horrek esan nahi du Euskadiko Futbol Federakundea FIFAren partaidea izateko (horrek euskal selekzioari ofizialtasuna emango lioke) beharrezkoa dela Espainiako Futbol Federazioak bere oniritzia ematea, orain arte gertatu ez dena [2]
UEFAko presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Herrialdea | Aldia |
---|---|---|
Ebbe Schwartz | Danimarka | 1954 – 1962 |
Gustav Wiederkehr | Suitza | 1962 – 1972 |
Artemio Franchi | Italia | 1972 – 1983 |
Jacques Georges | Frantzia | 1983 – 1990 |
Lennart Johansson | Suedia | 1990 – 2007 |
Michel Platini | Frantzia | 2007 - 2015 |
Aleksander Čeferin | Eslovenia | 2016 - Gaur egun |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ FIFA Statutes
- ↑ La FIFA también dice No a la Euskal Selekzioa DEIA, 2021-08-3an
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UEFA RANKING AND COEFFICIENTS
- UEFAren webgune ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Gaztelaniaz) (Italieraz) (Portugesez) (Errusieraz) (Japonieraz) (Koreeraz) (Txineraz)
FIFAko konfederazioak | ||||
---|---|---|---|---|
|