Txikipedia:Ziortza-Bolibar
Itxura
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Bizkaia |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 398 |
🔎 Azalera | 18,94 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 162 metro |
Ziortza-Bolibar Bizkaiko udalerri bat da. 420 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Aulesti dauka mugakide, hegoaldean Mallabia, ekialdean Markina-Xemein eta mendebaldean Munitibar.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau auzo dauzka:
- Bolibar
- Ziortza-Zearregi
- Ziortza-Goierria
- Arta
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019. urtean 451 biztanle zituen Ziortza-Bolibarrek.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko alkatea Alberto Garro Uribe da.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu koalizioak 164 boto lortu zituen, eta EAJ alderdiak 97.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziortza-Bolibarko herritarren %90,77 euskalduna da.
Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ziortzako monasterioa. Erdi Aroan sortu zuten. Donejakue bidea pasatzen zen bertatik.
- Santo Tomas eliza. X. mendean eraiki zuten eta XVII-XVIII. mendeetan berreraiki.
- Simon Bolivarren omenezko oroitarria, 1927. urtean eraiki zuen Venezuelako gobernuak.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ziortzako kolegiatako klaustroa
-
Ziortzako kolegiatako ataria
-
Simon Bolibarren omenezko monolitoa
-
Santo Tomas eliza
-
Udaletxea