Tom Cruise
Thomas Cruise Mapother IV (Syracuse, 1962ko uztailaren 3a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema aktorea eta ekoizlea da. Haren lehen protagonista 1983ko Risky Business egin ondoren, dirutza lortu duten hainbat filmetan parte hartu du, eta, gaur egun, Hollywoodeko izar arrakastatsuenetakoa da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tom Cruise 1962ko Uztailaren 3an jaio zen, Siracusan, New York.[1] Risky Business, Top Gun, El color del dinero, La guerra de los mundos, Days of Thunder, Rain Man, Eyes Wide Shut, Minority Report, El último samurái, Jack Reacher, Al filo del mañana eta Misión imposible-ko sagan protagonista izan zen.
3 aldiz nominatua izan zen Oscarretan: 1990an, Nacidos el 4 de julio filmarengatik; 1997an, Jerry Maguirengatik eta 2000an, Magnolia filmarengatik.
3 aktoreekin ezkonduta egon da; Mimi Rogers, Nicole Kidman eta Katie Holmes. Bere afiliazioa eta propaganda Scientology-ko Elizari eman zitzaion, Cruise-k espirituzko kontzientzia hobea eta beste onurak, dislexia sendatzeko.
Paramount Pictures-ek Tom Cruise baztertzea erabaki zuen; eta bere karrerarekin jarraitzeko baztertuta zegoen enpresa beterano bat ezarri zuen.
Bere etorkizuneko proiektua Vanity Fair izan zen; Hollywood-eko Top 40-an jarriz.[2]
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karrera hasiera:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaliforniara bizitzera joan zenean, Amor sin fin-eko papera egin zuen. Lehenengo urteetan nerabeentzako zinema egin zen. Segituan ospe tituloak lortu zituen; The Outsiders (Rebeldes) eta El color del dinero filmekin. Bigarrenarekin oscar bat irabazi zuen.
Rain Man-etik Kubrick-era:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988an, Tom Cruise-k salto kualitatibo bat eman zuen bere karreran Rain Man filamarekin, Oscar sarietan izugarrizko arrakasta izan zuen, zuzendari eta aktore hoberena izan zelako. Hurrengo urtean nominatuta egon zen Nacidos el 4 de julio filmarekin.
Ez du zinema komertziala ahazten; Days of Thunder (Días de trueno) filma egin zuen.
90eko hamarkadan, A few Good Men, The Firm eta Entrevista con el vampiro filmek arrakasta izan zuten.
Magnoliatik Sevillara:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90.hamarkada bukaeran, ezusteko bat eman zuen Magnolia filmeko paper batekin; horregatik, urrezko puxika irabazi eta oskarretara nominatua izan zen.[3] Bi saga aurkeztu zituen; Mision: Imposible (2000an eta 2006an) eta Minority Report.
Beste arrakasta batzuk ere eduki zituen; Collateral y La guerra de los mundos. El ultimo samurai filma porrota izan zen. Hollywood-ekoen akats bat izan zelako.
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katie Holmes-ekin ezkondu baino lehen, bi aldiz ezkondua zen. Lehenengo aldiz, 1987an, Mimi Rogers-ekin; 1990-1991an banandu egin ziren. Days Of Thunder filman Nicole Kidman ezagutu zuen. Kidman-ekin 11 urte iraun zuen ezkonduta. Bi ume adoptatu zituzten; Isabella (1992koa) eta Connor Anthony (1995ekoa). 2001ean dibortziatu egin ziren.
Bi harreman egonkor eduki ondoren, Villana Sky filman, Penelope Cruzekin amodio harreman bat eduki zuen. Katie Holmes ezagutu zuen Mision imposible 3 filman. 2005eko apirilaren 29an hauen lehen agerpen publikoa izan zen, Erroman, David di Donatello sarietan.
2005eko uztailaren 17an, Holmes-i eskua eskatu zion, Torre Eiffel-ean, Parisen. Bikoteak berria eman zuten, Holmes haurdun zegoela. 2006ko apirilaren 18an beraien lehenengo alaba, Suri, jaio zen. 2006ko azaroaren 18an ezkondu ziren, Italian. Ezkontzako zeremonia Scientology elizan egin zen. 2012ko ekainean, Katie Holmes-ek dibortzioa eskatu zion. Bere senarraren obsesioa zientziarekiko izan zen banaketaren arrazoia.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Papera | Oharrak | Soldata |
1981 | Endless Love | Billy | ||
1981 | Taps | David Shawn kadete kapitaina | ||
1983 | The Outsiders | Steve Randle | ||
1983 | Losin' It | Woody | ||
1983 | Risky Business | Joel Goodson | $75,000 | |
1983 | All the Right Moves | Stef | ||
1985 | Legend | Jack O' The Green | ||
1986 | Top Gun | Pete 'Maverick' Mitchell tenientea | $2,000,000 | |
1986 | The Color of Money | Vincent Lauria | ||
1988 | Cocktail | Brian Flanagan | ||
1988 | Young Guns | Cowboy | cameo | |
1988 | Rain Man | Charlie Babbitt | $3,000,000 + bildutakoaren % | |
1989 | Born on the Fourth of July | Ron Kovic | Oscar izendapena | |
1990 | Days of Thunder | Cole Trickle | ||
1992 | Far and Away | Joseph Donnelly | $13,000,000 | |
1992 | A Few Good Men | Lt. Daniel Kaffee | ||
1993 | The Firm | Mitch McDeere | ||
1994 | Interview with the Vampire | Lestat de Lioncourt | $15,000,000 | |
1996 | Mission: Impossible | Ethan Hunt | $70,000,000 + bildutakoaren % | |
1996 | Jerry Maguire | Jerry Maguire | Oscar izendapena | $20,000,000 eta %15 |
1999 | Eyes Wide Shut | Bill Harford | $20,000,000 | |
1999 | Magnolia | Frank T.J. Mackey | Oscar izendapena | |
2000 | Mission: Impossible II | Ethan Hunt | $75,000,000 (gross participation) | |
2001 | Stanley Kubrick: A Life in Pictures | Narratzailea | ||
2001 | Vanilla Sky | David Aames | ekoizlea ere bai | $20,000,000 + etekinen %30 |
2002 | Space Station 3D | Narratzailea | ||
2002 | Minority Report | John Anderton | $25,000,000+ | |
2002 | Austin Powers in Goldmember | Tom Cruise | ||
2003 | The Last Samurai | Nathan Algren | ekoizlea ere bai | $25,000,000 + etekinen % |
2004 | Collateral | Vincent | ||
2005 | War of the Worlds | Ray Ferrier | etekinen %20 | |
2006 | Mission: Impossible III | Ethan Hunt | ekoizlea ere bai | $75,000,000 |
2008 | The Few | Billy Fiske | ||
2008 | Valkyrie | Claus von Stauffenberg kolonela |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Hola.com; Hola.com. «Tom Cruise. Noticias, fotos y biografía de Tom Cruise» hola.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Tom Cruise» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).