Theodore William Richards
Itxura
Theodore William Richards (Germantown, Pennsylvania, 1868ko urtarrilaren 31 – Cambridge, Massachusetts, 1928ko apirilaren 2a) Estatu Batuetako kimikaria izan zen.
Hirurogei bat gai bakunen atomo-masa zehaztu zuen, eta frogatu zuen mea erradioaktiboetatik ateratako berun-laginek eta berun arruntak masa desberdina dutela. Kalorimetro adiabatikoa asmatu zuen 1905ean, eta lan baliotsuak egin zituen termodinamikaz. Kimikako Nobel Saria eman zioten 1914an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]