The Getaway (1972ko filma)
The Getaway (1972ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | The Getaway |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, ekintza-filma, crime thriller film (en) , prison film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ihesa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Peckinpah |
Gidoigilea(k) | Walter Hill |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Foster |
Edizioa | Robert L. Wolfe (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ted Haworth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Quincy Jones |
Argazki-zuzendaria | Lucien Ballard |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas eta Houston |
The Getaway (euskaraz Ihesa) 1972ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Jim Thompson idazlearen izenburu berdineko The Getaway eleberrian oinarritua dago. Bertan, Steve McQueen eta Ali MacGraw aktoreek antzeztu zuten.
1994an izenburu berdineko The Getaway berregokitzapena izan zuen, orduko hartan Alec Baldwin eta Kim Basinger aktoreek antzeztu zutelarik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]McCoy (Steve McQueen) armaz burututako lapurreta saiakeragatik espetxetratua eta 10 urteko lan astunak egitera zigortua dago. Haren emaztea den Carolek (Ali MacGraw) senarra bisitatu eta hura zigorra bete aurretik aske uztearen truk Jack Beynon (Ben Johnson) eragin handiko negoziogizon ustelarekin akordio batera iritsiko da, Beynonek McCoyri behin aske egonta Rudy (Al Lettieri) eta Frank (Bo Hopkins) pistolarien laguntzaz banku bat lapurtzeko baldintza ezarriko diolarik.
McCoyk lapurreta xehetasun guztiaz antolatu eta diru sari handia bereganatuko du. Halere, bere laguntzaileen esperientzia ezaren ondorioz gauzak korapilatu eta bere emazte Carolekin batera nerehalakoan ihes egin beharko du. Ihesaldian senar-emazteak traizionatuak eta jarraituak izango dira, maiz autoz aldatu eta euren buruak bortizkeriaren bidez defendatzera derrigortuak egon beharko dutelarik. Azkenean kamioi zaharkitu bat eta samaritar zintzo (Slim Pickens) bati esker Mexikora ihes egitea lortu dute, azken horren laguntza diruz ongi eskertuko diotelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Steve McQueen: Doc McCoy
- Ali MacGraw: Carol
- Al Lettieri: Rudy
- Ben Johnson: Jack Benyon
- Sally Struthers: Fran
- Jack Dodson: Harry
- Bo Hopkins: Jackson
- Slim Pickens: cowboy zaharra
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Getaway filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Getaway filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 1972ko filmak
- Sam Peckinpahek zuzendutako filmak
- Walter Hillek idatzitako filmak
- Steve McQueenek antzeztutako filmak
- Ali MacGrawek antzeztutako filmak
- Ben Johnsonek antzeztutako filmak
- Al Lettierik antzeztutako filmak
- Slim Pickensek antzeztutako filmak
- Richard Brightek antzeztutako filmak
- Bo Hopkinsek antzeztutako filmak
- Dub Taylorrek antzeztutako filmak
- Hal Smithek antzeztutako filmak
- Roy Jensonek antzeztutako filmak
- Dick Crockettek antzeztutako filmak
- David Fosterrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Lapurreta filmak
- Road movie filmak
- Bikoteei buruzko filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Texasen girotutako filmak