Edukira joan

Talat Pasha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talat Pasha


Otomandar Inperioko bisir handia

1917ko otsailaren 4a - 1918ko urriaren 14a
Said Halim Pasha (en) Itzuli - Ahmad Izzat Furgach (en) Itzuli
Ministry of the Interior of the Ottoman Empire (en) Itzuli

1913ko urtarrilaren 23a - 1917ko otsailaren 4a
Hacı Adil Arda (en) Itzuli - Mustafa Arif Deymer (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKardzhali (en) Itzuli1874ko irailaren 1a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaBerlin1921eko martxoaren 15a (46 urte)
Hobiratze lekuaMonument of Liberty, Istanbul (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: Assassination of Talat Pasha (en) Itzuli
HiltzaileaSoghomon Tehlirian (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
frantsesa
Erdi Aroko greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Committee of Union and Progress (en) Itzuli

Talat Pasha (otomandar turkiera zaharrean: طلعت پاشا, batzuetan Tala'at Pasha edo Talaat Pasha transkribatua), jaiotze izena Mehmed Talaat (otomandar turkiera zaharrean: محمد طلعت, turkieraz: Mehmed Talât edo Mehmet Talat) (Kırcaali, 1874ko irailaren 1a - Berlin, 1921eko martxoaren 15a ) Otomandar Inperioko politikaria izan zen. Turkiar gazteak erakundearen buruzagia izan zen, eta Otomandar Inperioko Bisir Handia 1917-1918 bitartean.

Turkiar gazteak erakundean jardun zuen gaztetandik, eta 1893-1895 bitartean kartzelan egon ondoren, goi-mailako karguak bete zituen Turkiako telegrafo-konpainian, 1908an kaleratu zuten arte. Turkiar gazteen matxinadaren ondoren (1908), diputatu hautatu zuten Edirnen, eta 1909an Barne Arazoetarako ministro izendatu zuten, eta Postarako ministro egin zuten ondoren. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik, aliatuen aldeko jarrera garbia erakutsi zuen baina, Enver Pasha gerra-ministroaren eraginez, alemaniarren alde jarri zen gerra hasitakoan. Barne-arazoez arduratu zen 1914tik aurrera, eta armeniarren deportazioa eta gupidagabeko genozidioa bideratu zituen (600.000 armeniarretik gora hil ziren neurri haien ondorioz). Inperio Otomaneko Bisir Handi izendatu zuten 1917an, eta Alemaniara ihes egin zuen 1918ko urrian, gerra amaitu baino lehenago, turkiar gobernuko beste goi-agintari batzuekin. Hiru urte geroago, atentatu batean hil zuten Berlinen armeniar batzuek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talat Pasha Aldatu lotura Wikidatan