Soong Ching-ling
Soong Ching-ling (txinera tradizionalez: 宋慶齡; txinera sinplifikatuz: 宋庆龄; pinyinez: Sòng Qìnglíng; Wade–Giles: Sung Ch'ing-ling; Kunshan, 1893ko urtarrilaren 27 - Beijing, 1981ko maiatzaren 29), ezaguna Sun Yat-sen Andera ezizenarekin, txinatar politikari garrantzitsua izan zen, Txinako lehendakariordea 1949 eta 1968 artean, ondoren txinako lehendakari-albokoa 1968tik 1972ra, lehendakariorde berriro ere 1972tik 1975ra bitarte eta Txinako lehendakari 1981ko maiatzaren 16tik maiatzaren 28ra bitarte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soong Ching-ling Kunshan jaio zen 1893ko urtarrilaren 27 batean. Charlie Soongen alaba zen, predikatzaile laiko metodista bat, bat-batean negozio gizon aberats bilakatu zena. Bere izen kristaua Rosamond zen. Txikitan Shanghaiko Motyeire nesken eskolan ikasi zuen, eta Maconeko Unibertsitate Wesleytarrean lizentziatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan.
1915ean Japonian Sun Yay-senekin ezkondu zen. Ching-lingen gurasoek ez zuten begi onez ikusi ezkontza, eta berarekin harremana hautsi zuten. Kristau gisa, oso gaizki ikusi zuten Sunek Ching-lingek baino 26 urte gehiago izatea.
Txinara itzulita, Soon ahizpetako bat izan zen, Txinan protagonismo politiko handia izan zuten emakume hirukotea. Txinako lehendakariordea 1949 eta 1968 artean, ondoren txinako lehendakari-albokoa 1968tik 1972ra, lehendakariorde berriro ere 1972tik 1975ra bitarte eta Txinako lehendakari 1981ko maiatzaren 16tik maiatzaren 28ra bitarte. Hurrengo egunean hil zen.