Saunders Lewis
Saunders Lewis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Saunders Lewis |
Jaiotza | Wallasey, 1893ko urriaren 15a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Bizilekua | Penarth |
Heriotza | Cardiff, 1985eko irailaren 1a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margaret Gilcriest (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Liverpoolgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | galesa frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, politikaria, idazlea, poeta, literatura-kritikaria, antzerkigilea eta akademikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | antzerkia olerkigintza |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
John Saunders Lewis (Wallasey, Merseyside, Ingalaterra, 1893ko urriaren 15a – , 1985eko irailaren 1a) galeserazko poeta, antzerkigile, historialari, literatura kritikari eta politikari galestarra izan zen.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia galestar batean jaio zen, herrialdetik kanpo. Liverpoolgo unibertsitatean ikasten zebilela Lehen Mundu Gerrak harrapatu zuen eta soldadu ibili zen Hego Galesko talde batekin. Gerratea amaituta, Swanseako unibertsitatean segitu zuen, eta garai hartan literaturari buruzko lan aipagarriak idatzi zituen: A School of Welsh Augustans (1924), Williams Pantycelyn (1927) eta Braslun o hanes llenyddiaeth Gymraeg ("An outline history of Welsh literature") (1932).
Plaid Cymruren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerran bizi izandakoak gehi Irlandako independentziaren prozesuarekiko kidetasunak piztu zioten nazionalismoaren grina, eta 1925ean Gwynedden burututako Eistedfodd batean Galesko alderdi politiko baten inguruan hasi zen hausnartzen, beste lagun batzuekin batera, eta urte hartako abuztuan Plaid Cymru sortu zuten. Alderdiaren helburu nagusia Gales galeseraduna sortzea izan zen. Izan ere, urte haietan hiztunen beherakada nozitzen ari ziren.
Lewis alderdiaren presidentea izan zen 1926tik 1939ra, eta haren beste helburuen artean galestarrengandik gutxitutasun konplexua ezabatzea izan zen.
Llŷn 1936
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936an gertakari batek astindu zuen gizartea: Ingalaterrako agintariek Llŷn inguruan (Gwynedd) lehergailuen eskola bat eraikitzea erabaki zuten. Protesta handiak egin zituzten honen aurka, eta Saundersek Erresuma Batuko Gobernuari idatzi zion, "Galesko kultura, hizkuntza eta literaturaren kabiak direnak gerrarako bide basatiak bultzatzeko leku bihurtzea" gaitzetsiz. Irailaren 8an eskolaren eraikina sutan ipini zuten, eta Saunders eta beste kide bi epaitu eta kartzelaratu zituzten.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdiaren barruan, Bigarren Mundu Gerraren aurrean jarrera kontrajarriak zeuden, eta Lewis britainiar armadari uko egitearen aldekoa zen. Bitartean, barne hauteskundeak galdu zituen William John Gruffydden aurrean.
Hizkuntzaren patua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962an Saunders Lewisek irratian hitzaldia eman zuen, "Tynged yr iaith" izenburukoa ("Hizkuntzaren patua"), hiztunen galeraren arriskua aurreikusiz eta ekintzei ekiteko deituz. Urte hartako abuztuan Cymdeithas yr Iaith Gymraeg elkartea sortu zuten, gaur egun ere presio-talde nagusia dena.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazle moduan, galeseraz lan egin zuen nagusiki, batik bat antzerkia landuz, ingelesez ere idatzi izan bazuen ere. Samuel Becketten En attendant Godot ere itzuli zuen, besteak beste.
1970ean Literaturako Nobel Sarirako izendatu zuten, bere garaiko idazle galestarrik garrantzitsuenen artean baitzegoen.
Hauek dira haren lanik aipagarrienak:
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blodeuwedd ("Loreen emakumea", 1925)
- Buchedd Garmon ("Germanusen bizitza", 1936)
- Siwan (1956)
- Gymerwch chi sigarét? ("Zigarroa edukiko duzu?", 1956)
- Brad ("Saldukeria", 1958)
- Esther (1960)
- Cymru fydd ("Biharko Gales", 1967).
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canlyn Arthur ("Arthurri jarraituz", 1938)
- Ysgrifau dydd Mercher ("Asteazkeneko saioak", 1945)
- Meistri'r canrifoedd ("Mendeetako maisuak", 1973)
- Meistri a'u crefft ("Maisuak eta euren trebetasuna", 1981)
- Ati ŵyr ifainc ("Ekin, gazteak", 1986).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) "Tynged yr Iaith"